Saltatu nabigazioa

Kutxa misteriotsua

Behaketaren garrantzia zientzian

Behaketa da metodo zientifikoaren lehen urratsa. Baina Zientzian, nola azter daiteke zuzenean behatu ezin dena? Adibidez, nola dakigu dinosauroak egon zirela, zer dagoen lurraren barruan, Unibertsoak zenbat neurtzen duen edo atomoak nola dauden eginda?

Dadoa eta galdera
The Digital Artist, Pixabay. Dadoa eta galdera (Dominio público)

Askotan, zientzia da ireki ezin duzun kutxa baten barruan zer dagoen asmatzea. Zuzenean ikusi ezin diren ebidentziak biltzeko, zientziak zeharkako behaketak erabili behar ditu.

Zeregina

Denbora
Saio bat
Taldekatzea
Taldean

Egon al daiteke misteriorik kutxa batean? Entzun besterik ezin dugun zerbait daukan kutxa batean? Ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu gure “kutxa misteriotsuak” ikertzeko.

1. Talde bakoitzak “kutxa misteriotsu” bat jasoko dugu, opakoa eta itxita. Mugitzen den objektu biribil bat du barruan kutxak, baita ibilbide bat ere nondik objektu hori mugitzen den. Adibidez:

Kutxa misteriotsuen barrualdearen adibidea (Jabetza publikoa)Pilar Etxebarria. Kutxa misteriotsuen barrualdearen adibidea (Jabetza publikoa) (Dominio público)

2. Kutxaren barrualdea nola dagoen antolatuta aztertu behar dugu, mugitu eta entzun besterik egin gabe. Azterketa horien bitartez ondorioztatu behar dugu nolakoa den eta ondorio horretara zergatik iritsi garen. Barrualdearen marrazki bat ere egingo dugu. Gure kutxarekin amaitzen dugunean, beste talde bati pasako diogu eta, guk ere, ikaskideen kutxa jasoko dugu aztertzeko.

Horretarako, emaitzak jasotzeko plantilla erabil dezakegu (dokumentua formatu editagarrian deskargatu, odt, eta pdf):

Emaitzak adierazteko txantiloia

CeDec. Kutxa misteriotsua: emaitzak (Dominio público)

3. Emaitzak partekatuko ditugu eta nola ondorioztatu ditugun azalduko dugu. Gero, kutxak irekiko ditugu egiaztatzeko.

4. Amaitzeko, eztabaida txiki bat egingo dugu gelan. Eztabaidarako gomendio batzuk:

  • Argumentuak modu logikoan antolatuko dira ideia nagusiaren inguruan.
  • Kontra-argumentuak garrantzitsuak eta zehatzak behar dute, eta argi eta garbi adierazi behar dute zer ideiaren aurka dauden.
  • Argumentuak eta kontra-argumentuak egitateetan oinarritzen dira.
  • Informazio argia eta zehatza eman behar da.
  • Partehartzeak ordenatuak izango dira, hitz egiteko txandak errespetatuta.
  • Keinuak, ahots tonua eta kontaktu bisuala egokiak izan behar dute.
  • Bestearen argumentuak modu aktiboan entzun eta horren arabera erantzun behar da.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina zientziei buruzko eztabaiden balioespen-eskala generiko honekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):