Saltatu nabigazioa

Laborategiko paseoa

Laborategiko materiala

Ikerketa zientifikoak naturan edo laborategian egin daitezke. Laborategia lanerako funtsezko tokia da esperimentuak eta neurketak egiteko.

Kimikako laborategi bat
Pixabay. Kimikako laborategi bat (Dominio público)

Laborategi batean, ekipamendua, neurketa-tresnak eta esperimentuak egiteko behar diren ekipoak daude. Esperimentu edo neurketa bat egin aurretik, ezinbestekoa da lanerako erabiliko dugun materiala ezagutu eta zertarako erabiltzen den jakitea. Lehendabizi, bertatik bertara aztertuko dugu; irakaslea joango da material bakoitzak zertarako balio duen azaltzen. Gero, gure ezagutzak egiaztatuko ditugu ikasgela hurrengo dinamikarekin.

Zeregina: laborategiko paseoa

Denbora
Saio bat
Taldekatzea
Bikoteka

Aulkietatik altxatu eta paseo bat emango dugu ikasgelan. Irakasleak txartelak jarri ditu hormetan eta txartela horietatik guztietatik pasa beharko dugu jarduera egiteko. Beraz, txandak oso ondo errespetatu beharko ditugu.

  1. Ikasgelako hormetan txartelak egongo dira jarrita. Horietako bakoitzean laborategiko tresna bat dago.
  2. Irakasleak definizioak dituen orri bat banatuko du.
  3. Banaka, orria hartua, txartel guztiak aztertu behar ditugu eta bakoitza bere definizioarekin lotu.
  4. Amaitzen dugunean, taldean bilduko gara, koadernoa beste ikaskide batekin trukatuko dugu, eta zuzendu egingo ditugu.
  5. Taldean, sailkatu egingo ditugu: neurtzeko tresnak, edukiontziak, beste erabilera batzuetarako.

Hauek dira txartelak:

Hurrengo diapositiben aurkezpenean txartelak ditugu (deskargatu dokumentua odt eta pdf):

Pilar Etxebarria, Elvira González. laborategiko paseoa (Dominio público)

Definizioen orria

Jarduera burutzeko definizioak dituguzuzenean ikus ditzakegu edo formatu editagarrian deskargatu, odt, eta pdf

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

Jolasak