Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Apartatu honetan laborategiko lana egiteko gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Labotategiko paseoa
GAIA: Jarduera zientifikoa.
DENBORA-BANAKETA: 1. saio.
ORIENTAZIOAK: Jarduera azkarra da, eta laborategiko materiala errepasatzeko balio du. "Walk Around" erara dago antolatuta, hau da, txartelak gelako hormetan jartzen dira, eta ikasleek, banaka eta definizio-orri batekin, dagokien materialarekin parekatzen dituzte. Azkenean, taldean, autozuzenketa eta sailkapen txiki bat egiten dute.
Ikasgelan egin daiteke edo, hobeto, laborategian bertan, materiala in situ azaldu ondoren.
Beste aukera bat izango litzateke, definiziorik gabe, ikasleak hori egiten saiatzea, hau da, tresnak zertarako balio duten pentsatzea. Ondoren, laborategian ikusi beharko lukete.
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: Identifikatu, buruz ikasi, ulertu, baloratu eta azaldu.
- Fisika eta Kimikako laborategian dauden materialak eta oinarrizko tresnak ezagutzea
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | |
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin | |
BESTELAKO KONPETENTZIAK | |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu
- Laborategiko materialak eta oinarrizko tresnak identifikatu eta sailkatu ditu eta badaki haiek nola erabili esperimentuak egiteko.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
SOLUZIOAK
Zk. |
Materiala |
Definizioa |
1 |
Inbutua. |
Likidoak edo disoluzioak ontzi batetik bestera aldatzeko erabiltzen da, baita iragazteko ere, paper koniko edo tolestuko iragazki bat jartzen bada. |
2 |
Kristalizadorea |
Beirazko ontzi bat da, non disoluzio bat gehitzean, solutua kristalizatzea da helburua. |
3 |
Saio-hodia |
Beirazko ontzi estua, bolumen desberdinekoa. Laginak biltzeko balio dute eta tentegailu batean jartzen dira. |
4 |
Probeta |
Beirazko ontzia, graduatutakoa, bolumenak neurtzeko balio duena. 10, 25, 50 eta 100 ml-koak daude. |
5 |
Bureta |
Bolumenak neurtzeko balio duen ontzia. Giltza bat du irteerako likidoa erregulatzeko. |
6 |
Dekantazio-inbutua |
Globo forma eta giltza bat duen inbutua. Nahasezinak diren likidoak banatzeko erabiltzen da. |
7 |
Matraze aforatua |
Beirazko ontzia, lepo estua duena. Disoluzioak prestatzeko eta bolumenak zehaztasun handiz neurtzeko erabiltzen da. |
8 |
Erlenmeyer matrazea |
Beirazko ontzia da, non disoluzioak irabiatu eta berotu egin daitezkeen. Bureta husteko erabiltzen den ontzia. |
9 |
Matxardak |
Beirazko objektu desberdinei (inbutuak, buretak...) eusteko euskailu doigarri duten matxardak; muntaketa landuagoak egiteko ere balio dute. |
10 |
Hagaxkak |
Beirazko hagaxka mehe eta trinkoak, disoluzio edo nahaste baten osagaiak irabiatzeko balio dutenak. |
11 |
Koilarak |
Laborategiko koilarak metalezkoak dira, laginak hartzeko balio dute eta aurkako muturrean espatula bat izaten dute. |
12 |
Flasko ikuzlea |
Plastikozko ontziak, lasto itxurako mokoa dutenak. Disolbatzaileren bat isurtzeko (ura, alkohola …) edo beste tresna batzuk garbitzeko erabiltzen dira. |
13 |
Pipeta |
Hodi estu eta graduatuak, bolumenak zehaztasun handiz neurtzeko. Neurri askotakoak daude. Muturrean daukan ponpa txiki baten bide xurgatzen da likidoa. |
14 |
Prezipitatu-ontzia |
Beirazko ontzia, baso forma duena, laborategian sarri erabiltzen dena substantziak prestatzeko edo berotzeko eta likidoak pasatzeko. |
15 |
Erloju-beira |
Beirazko lamina konkaboa, solidoak pisatzeko eta lehorgailu edo berogailu batean biltzeko eta sartzeko ontzi gisa erabiltzen dena. |
16 |
Tripodea eta sareta |
Hiru hankako euskarria, berotzeko muntaketak egiteko aukera ematen duena, batez ere sareta batekin batera. |
17 |
Zurezko matxardak |
Bero dauden saio-tutuei eusteko erabiltzen dira. |
Arauak errimatzen
GAIA: Jarduera zientifikoa.
DENBORA-BANAKETA: 1. saio.
ORIENTAZIOAK: Jarduera honetan laborategiko araurik oinarrizkoenak ikasi nahi dira, horiekin errimak eginez. Lehenengo, bideo bat ikusiko dugu, eta, gero, errore ohikoenak dituen irudi baten gainean, zenbakiak idazten joango gara. Lehenengoa adibide bat da, eta besteak ikasleek osatu behar dituzte koadernoan errimak eginez.
Gelako errimarik onenak aukeratzen dira eta kartel batean idatzi.
AsapSCIENCE-en bideoa : Lab Rules
Jokoaren web helbidea: Arauak errimatu
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: Identifikatu, buruz ikasi, ulertu, baloratu eta azaldu.
- Laborategiko lana. Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | |
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin | 1 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK | |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Segurtasun-arauak ezagutu eta identifikatu ditu
- Prebentzioko jarrerak eta jarduketa-neurriak baloratu ditu.
- Arauen errimetan sormena erakutsi du.