Saltatu nabigazioa

Magnitudeak eta PISA probak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Proiektuan sartu diren bi PISA proben orientazio didaktikoak eskaintzen ditugu jarraian:

New Yorkera bidaia

GAIA: Jarduera zientifikoa.

DENBORA-BANAKETA: 1.5 saio.

ATARIKOAK: Lehenengo, magnitudeak azalduko dira, laborategian nola neurtu eta unitateen nazioarteko sistema. Gero, unitate-konbertsioko ariketak egingo dira.

TESTUINGURUA: Taldekako zirkuitua eta proba desberdinak txokoetan. Ikaskuntza-guneak Roland Bauer irakasleak 2009an garatutako estrategia didaktikoa da. Ikasgela antolatzeko, mahaiak txoko desberdinetan banatzen dira. Txoko horietako bakoitzean jarduera desberdin bat planteatzen da, baina gune guztien artean ikasketa-zirkuitu oso bat osatzen da. Horrela, eduki bera hainbat ikuspegi edo konpetentziatik landu daiteke, edota ginkana moduan. Taldean jarduten da beti. Edwin Ortizek bideo honetan azaltzen digu: "Tecnica de trabajo grupal: Trabajo por estaciones"

ERRONKA: Unitateei buruz ikasitakoa zirkuitu batean aplikatzea. Zirkuitu horretako proben bitartez benetako gai bat lantzen da.

ARIKETA: Talde bakoitzak bere bidaia-plana egingo du, eta labur-labur azalduko du ikasgelan.

JARDUERA OSAGARRIA: Ikasleei proposa dakieke beraiek proposa ditzatela probak eta ekar dezatela materiala.

EBALUAZIOA: talde bakoitzaren bidaia-plana baloratuko da

EDUKIAK:

  • Magnitudeak neurtzea.
  • Nazioarteko Unitate Sistema.
  • Luzera, masa, bolumen, denbora eta tenperatura unitateak
  • Unitate-aldaketak eta konbertsio-faktoreak.

 KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu Gune guztietan
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi Gune guztietan
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin Gune guztietan
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin Gune guztietan
BESTELAKO KONPETENTZIAK Gune guztietan

Matematikarako konpetentzia

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Elkarbizitzarako konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia
Gune guztietan

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK: gidoi baten laguntzarekin, neurriari buruzko ikerketa txikiak egin ditu.

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz
  • Ikerketako datuak behar bezala bildu, antolatu eta interpretatu ditu
  • Magnitudeen arteko loturak ezarri ditu
  • Nazioarteko Unitate Sisteman egindako neurketak adierazi ditu.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua izan du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
Zeregina lan-guneen ebaluazio-eskala honekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

Eguzki-kremak

GAIA: Jarduera zientifikoa.

DENBORA-BANAKETA: 1. saio.

ORIENTAZIOAK: PISAk liberatutako item bat da “Eguzki-kremak”. Galdera horrek eskatzen die ikasleei metodo zientifikoa ondo ulertzea, hipotesiak egitea, aldagaiak aukeratzea eta esperimentazioaren emaitzak interpretatzea. "Azalpen zientifikoak, zientziari buruzko ezagutza" eta "Proba zientifikoak identifikatzea eta erabiltzea” arloan dago sartuta.

ERANTZUN ZUZENAK

1.- Erantzun zuzena D aukera: Olio minerala eta zink-oxidoa dira erreferentziako bi substantziak.

Galdera horrek eskatzen du ikasleek galdera zientifiko baten funtsa ulertzea orokorrean eta eguzki-babesen eraginkortasuna neurtutako efektuaren muturretan bi substantzia aipatuz neurtzen dela onartzea. UVA izpien babesari buruzkoa da aplikazioa eta testuingurua pertsonala da. Esperimentuaren deskribapen batean aldaketa eta neurtutako aldagaiak ezagutzeaz gain, puntuazio altuena lortzen duten ikasleek neurtutako aldagaia kuantifikatzeko erabilitako metodoa identifika dezakete.

2.- Erantzun zuzena A aukera: Zer babes ematen du eguzki-krema bakoitzak besteekin alderatuta?

Galdera horrek eskatzen die ikasleei ikerketak erantzun nahi duen galdera identifikatzeko gaitasuna izatea; hau da, esperimentuaren deskribapenetik neurtzen ari diren aldagaiak ezagutu behar dituzte. Galderaren muina metodologia zientifikoan dago, eta, beraz, "Galdera zientifiko" gisa sailkatuta dago. UVA izpien babesari buruzkoa da aplikazioa eta testuingurua pertsonala da.

3.- Erantzun zuzena D aukera: Tantak lodiera berekoak izan daitezen.

Galdera honek berekin dakar galdera zientifiko batean aldagai bat kontrolatzeko erabilitako teknika. Ikasleek onartu behar dute desbrikatutako teknikaren helburua eguzki-kremek lodiera bera dutela ziurtatzea dela  Ikerketaren metodologia galderaren muina denez, "Galdera zientifikoa" atalean dago sailkatuta. UVA izpien babesari buruzkoa da aplikazioa eta testuingurua pertsonala da. Galderaren erantzun zuzenak adierazten du ikasleak ohartzen direla eguzki-kremaren lodierak eragina izango lukeela emaitzan eta hori aintzat hartu behar dela esperimentua diseinatzeko orduan.

4.-Erantzun zuzena A aukera. Azalpen posibleak:

  • ZnO orbanak gris iluna izaten jarraitzen du (argia pasatzea eragozten duelako) eta OM orbana zuri bihurtzen da (olio mineralak oso argi gutxi xurgatzen duelako).
  • ZnO-k eguzki-argia blokeatu zuen, aurreikusita zegoen bezala, eta OM-k pasatzen utzi zion.
  • A aukeratu dut, olio mineralak argiena izan behar duelako eta zink-oxidoak ilunena.

Galdera hori ebidentzia zientifikoa erabiltzeko gaitasunaren adibide bat da. Ikasleek esperimentu baten emaitzak dituzte, eta emaitzen patroi bat interpretatzeko eta ondorioak azaltzeko eskatzen zaie. Diagramak ulertzeko eta hautaketa zuzena egiteko gai direla erakusteko eskatzen die galderak. Galderari behar bezala erantzuteko, diagramako itzal grisak galderaren estimuluen ebidentziarekin eta unitatearekin lotu behar dira. Ikasleek hiru datu-unitateak lotu behar dituzte ondorio batara iristeko: (1) olio mineralak ia eguzki-argi guztia pasatzen uzten duela eta ZnOk ia argi guztia blokeatzen duela; (2) argiarekiko sentikorra den papera argitu egiten dela eguzki-argitan jartzean; eta (3) diagrama bakar batek baino ez dituela bi irizpideak betetzen. Dauden datuak erabilita ondorio logiko bat ateratzea eskatzen bada, galdera hori “Azalpen zientifikoak” kategorian sartzen da.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, argumentatu, justifikatu...).
  • Metodo zientifikoa. Faseak.

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu 1,2,3
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi 1,2,3
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. 1,2,3
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin 1,2,3,4
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Matematikarako konpetentzia

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Elkarbizitzarako konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia
1,2,3,4

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gai zientifikoari buruzko informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatzen du galderetan.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 Eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).