Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Apartatu honetan metodo zientifikoaren gakoak aztertu ditugu, hiru erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Betetzen al da Murhpyren legea?
GAIA: Jarduera zientifikoa.
DENBORA-BANAKETA: 3-4 saio.
ATARIKOAK: Metodo zientifikoaren eta haren faseen azalpena.
TESTUINGURUA: Murphyren legeen aplikazioaren adibiderik ezagunenetako bat abiapuntutzat hartuta, "ogi-xerra eta gurinarena", ikasleei metodo zientifikoa erabiltzea proposatzen zaie hura ikertzeko.
ERRONKA: Helburua da ikasleek eredu erakargarri baten bidez aplikatzea metodo zientifikoaren urratsak, beste ikerketa batzuen bidez ikasturtean zehar gehiago sakonduko baita gai horretan. Irakasleak prozesua gidatuko du, beharrezkoa denean.
ARIKETA: Talde bakoitzak bere ikerketaren eta ondorioen txostena egingo du, eta labur-labur azalduko ditu ikasgelan.
JARDUERA OSAGARRIA: Eztabaida bultzatu zenbait gairen inguruan: metodoaren aplikazioa, akatsak, erabilgarritasuna, usteak, etab.
Irakasleak sakontze-maila, zorroztasuna eta erabilitako teknikak zein garrantzitsuak diren azal dezake, Aston Unibertsitateko Robert Matthews zientzialariaren azterketaren adibidea jarriz. Matthewsek, 1995ean, 10.000 entsegu baino gehiago egin ondoren, bere teoria frogatu ahal izan zuen, alegia, ez dela zorte txarra, fisika baizik. Ogi-xerra gurinaren aldetik erortzen zen beti, baina ez ogi-xerraren pisuagatik, askok uste zuten bezala, mahaiaren altueragatik baizik. Mahai konbentzional batean, ogi-xerrak nahikoa denbora dauka bira-erdi emateko, baina ez bira osoa emateko. Matthewsen arabera, mahaiek hiru metroko altuera balute, arazo hori ez litzateke egongo. Gehiago jakiteko.
- Murphyren Legea
- Edward A. Murphy
- Arthur Bloch
- Metodo zientifiko
- IgNobel Sariak
- Katuaren eta ogi-xerraren paradoxa
EBALUAZIOA: taldeko koadernoa, ikasgelako azalpena eta eztabaidako parte hartzeak kalifikatuko dira.
EDUKIAK:
- Metodo zientifikoa: bere faseak.
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
- Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
- Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
- Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
- Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1,9 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,3,4,5 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | 2,6 |
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin | 7.8.9 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK | |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
2,3,4,5,6,7,8,9 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Metodo zientifikoaren aplikazioa praktikan jartzeko ikerketa-lan txikiak garatu ditu: zientifikoki ikertu daitezkeen arazoak identifikatu ditu, eguneroko fenomenoak azaltzeko hipotesiak formulatu ditu, esperimentuetako datuak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta hipotesia berrestera edo ez berrestera bideratutako azalpen arrazoituak eman ditu.
- Laburbiltzeko txostenak egin ditu, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabili du
- Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen du.
- Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu
- Planteatutako galderei erantzunak bilatzean sormen handia erakutsi du.
- Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua izan du zereginetan.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Eztabaidetan parte-hartze aktiboa izan du, arrazoiak eman ditu, eta txandak eta arrazoiak errespetatu ditu.
- Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, etapdf).
- Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
- Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).
Esperimentu bat diseinatuko dugu
GAIA: Jarduera zientifikoa.
DENBORA-BANAKETA: 1. saio.
ATARIKOAK: Metodo zientifikoaren eta haren faseen azalpena.
TESTUINGURUA: Eguneroko testuinguruak bilatuko ditugu, ikasleek ikus dezaten metodo zientifikoa eguneroko bizitzan ere aplika daitekeela.
ERRONKA: Ikasle-talde bakoitzak gutun-azal bat jasoko du jarraibideekin. Talde bakoitzari arazo bat planteatuko zaio eta hura ebazteko metodo zientifikoa aplikatu beharko du. Jarraituko lituzkeen urratsak azalduko ditu labur-labur.
ARIKETA: Talde bakoitzak bere erronka ebatziko du eta labur-labur azalduko du ikasgelan hartarako diseinatu duen esperimentua. Besteek galderak egingo dituzte (irakasleak ere bai) eta baloratu egingo dute haien lana.
JARDUERA OSAGARRIA: Eztabaida bultzatu zenbait gairen inguruan: metodoaren aplikazioa, akatsak, erabilgarritasuna, usteak, etab.
EBALUAZIOA: Talde bakoitzak kontrol-zerrenda bat jasoko du besteen azalpenak baloratzeko. Ko-ebaluazio hori irakasleari emango zaio
EDUKIAK:
- Metodo zientifikoa: bere faseak.
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
- Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | 1 |
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin | 1,2 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK | |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1,2 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Metodo zientifikoaren aplikazioa praktikan jartzeko ikerketa-lan txikiak garatu ditu.
- Eguneroko fenomenoak azaltzeko hipotesiak formulatu ditu.
- Azalpen arrazoituak eman ditu, hipotesia berresteko edo ezesteko asmoz.
- Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du, bere mailarako zehatza eta egokia den testuinguruan.
- Planteatutako galderei erantzunak bilatzean sormen handia erakutsi du.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Eztabaidetan parte-hartze aktiboa izan du, arrazoiak eman ditu, eta txandak eta arrazoiak errespetatu ditu.
Martin martetarra
GAIA: Jarduera zientifikoa.
DENBORA-BANAKETA: 1 saio.
ORIENTAZIOAK: “Martin martetarra” testu klasiko bat da, metodo zientifikoaren urratsak eta prozedura ikusteko erabiltzen dena. Testu horren irakurketa kooperatiboa egitea gomendatzen da, gero pentsatu eta galderei erantzuteko. Eztabaida bat ere bultza daiteke zenbait gairen inguruan: metodoaren aplikazioa, akatsak, erabilgarritasuna, usteak, etab.
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, argumentatu, justifikatu...).
- Metodo zientifikoa: bere faseak.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | 1 |
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin | 1 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK | |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
- Azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egin du, eta bere mailari dagokion zientzia-hiztegia behar bezala erabili du.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Metodo zientifikoaren faseak identifikatu ditu
Zeregina irakurketa zientifikoaren balioespen-eskala honekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf)