Ikas-ibilbidea
“Jarduera zientifikoa ikertzen” DBHko 2. mailako Fisika eta Kimika arloko curriculuma lantzeko proposamen didaktikoetako lehenengoa da. Ez dira ohiko unitate didaktikoak, ezta proiektu handiak ere, askotariko arazo-egoerak baizik, iraupen-saio batzuetarako erronka txiki gisa planteatuak. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Erroka didaktikoek ikasleentzako estimuluak izateko helburua dute, testuinguru esangurantsu batekin zerikusirik dituen ikerketa-jardueren bidez.
Erronka horiek testuinguruan jartzen dituzte curriculum-edukiak eta irakasleentzat baliagarriak izan daitezke, bai beren eskolei ideia osagarriak emateko, bai zuzenean aplikatzeko. Irakasleak erabakitzen du, gaiaren hainbat unetan aplika baitaitezke, jarduera solteak aukeratu edo eduki guztiak lantzen joan.
Orokorrean, erronka guztietan ondorengo antolakuntza aurkitzen dugu:
Atal bakoitzaren hasieran, ikuspuntu desberdinetatik ikerketatu ahal den ideia bat planteatzen dugu. Ideia ikasleentzako erakargarria eta hurbila.
Gaiaren interesa islatzen duen galdera nagusia egiten da.
Galdera nagusi honek ikerketa zientifiko bat hasteko pizgarria da. Ikerketa honetan zehar, ikasleek, taldean lan egiten, erronkari erantzuten diote.
Ikasleek beraiek sortzen dituzte. Ikas-prosezuari baliabideak emateko eta soluzio arrakastatsua garatzeko beharrezkoak.
Planteatutako erronkek soluzio desberdinak onartzen dituzte. Haien artean, jezartzeko egokiena eta landutakoa aukeratu ahal dute.
Taldeek planteatutako irtenbide desberdinak eztabaidatzea zein helaratzea komenigarria da.
Etengabeko ebaluazioa egin behar da. Ebaluazio honen emaitzek ikaskuntza gauzatu den ala ez egiaztarazten dute. Halaber, prosezuan zehar hartzen diren erabakiak bermatzen dute.
Erronkak bikoteka edo taldeka lan egingo dira, ikaskuntza kooperatiboen dinamikak aplikatuz. Salboespen gisa, baten bat norbanakoa izan daiteke. Erronken osaigai bezala, simulazio digitalak, irakurmen zientifikoak, ikas-jarduera ludikoak eta PISA-ko itemak ere landuko dira.
Komenigarria izango lirateke ikasleek ikerketa-koadernoa eta ikas-egunerokoa eskura izatea.
Koadernoan, ikerketen emaitzak erregistratzen dira, hots, hipotesiak, esperimentuak, analisiak eta emaitzen ondorioak, baita prosezuan zehar sortutako zailtasunak. Argi eta garbi zer, nola, nortzuek eta noiz egien den adierazi behar dute
Ikas-egunerokoan, klasean landutako proposamenak, jarduerak, ideiak, iritziak, esperientziak eta beren ebaluazioak eta jarraipenak idatziko dira. Era honetan metakognizio-prozesuaren mekanismoa martxan jartzen da. Ikas-egunerokoaren galderak honako hauek izan daitezke: Eskatutakoa lortzen ari naiz?, bidean nago?, ahalegin gehiago egin behar ditut?, zer egin dut orain arte?, garaiz nago?, zer ikasi dut? eta abar. Irakasleen eskuetan geratzen da galdera mota eta aplikatzeko maiztasuna.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia