Zientziaren izaera
Zer da zientzia? Zertan bereizten da beste giza jarduera batzuetatik? Gaur egun, Zientzia gure kulturaren parte da, zalantzarik gabe. Natura eta haren fenomenoak interpretatzeko modu bat, arrazoian oinarrituta, eta ikerketa-metodo oso egituratua ere bada.
Ikasturte honetan zientzian murgilduko garenez, komeni da lehendabizi haren izaerari eta metodoari buruzko gogoeta egitea.