Zientzian aritzen diren pertsonen estereotipoak
Estereotipoa da pertsona edo kolektibo bati buruzko pertzepzio gehiegizkoa eta sinplifikatua. Estereotipoak aurreiritzi sozialetan oinarritzen dira. Norbait modu estereotipatuan irudikatzeak diskriminaziora irits daitekeen aurreiritzi bat adierazten du.
Eta zientzia ez da libratzen. Nork ez du ikusi munduarekin amaitu nahi duen zientzialari gaizto baten filmaren bat? Nork ez dauka gogoan Einsteinen irudia mihia aterata, itxura narrasarekin? Edota telebistako betaurrekodun zientzialari friki eta arraro xamar horiek?
Eta hori guztia, ”gizon” zientzialariei dagokienez, izan ere, emakumeak ez baitira existitzen zientzian, eta agertzen direnean, beti agertzen dira gorago aipatutako estereotipoekin.
Har dezagun tarte bat horri buruzko gogoeta egiteko.