Saltatu nabigazioa

Antimateria "hasiberrientzat"

Antimateria "hasiberrientzat". Irakurketa zientifikoa

Segur aski, ezaguna egingo zaigu “antimateria” hitza, zientzia-fikzioko liburu, komiki eta film askotan hitz egiten baita horretaz, Unibertsoaren edo arma arriskutsu baten sekretuak azaltzeko..

Partículak eta antipartikulak
Wikipedia. Partikulak eta antipartikulak (Jabari publikoa)

Eta zientziak? Zer dio honetaz? Badago “antimateriarik”?

Entzun duzuela noizbait CERNeko partikula-azeleragailuari buruz hitz egiten?  Bada, horrekin lotuta dago. Deskubritu dezagun!

Antimateria hasiberrientzat: irakurgai zientifiko bat

Iraupena
1,5 saio
Taldekatzea:
Banaka

Materiaren propietateak aztertu eta ikertu ditugu, eta, bat-batean, zer-eta, antimateria existitzen dela!

Zertan datza? Materiaren kontrakoa al da? Propietate berak al ditu ala desberdinak? Zenbait jardueraren bidez, kontzeptu horretan murgilduko gara, ulertzeko. Lehendabizi azalpen-bideo bat ikusiko dugu, gero irakurketa zientifiko bat egingo dugu, eta dilemak ebatziko ditugu, eta, azkenik, gure ezagutzak egiaztatuko ditugu, geure dilemak eginez. 

 

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina zientzietako dilema baten balioespen-eskala honekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):