Irakasleentzako fitxak
Laguntzen al du fisikak trafiko-istripuak murrizten?
GAIA: Materia-aldaketak Posizio-aldaketak: · Higidura: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea. Higidura zuzen uniformea. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura. Aldaketa optikoak eta soinu-aldaketak · Argia eta ikusmena: objektuak argi-iturri sekundario gisa. |
IRAUPENA: 5 saio |
AURRETIKOAK: Kontzeptu hauek ezagutu behar dira: abiadura, ibilbidea, egindako espazioa eta, oro har, HZUarekin zerikusia duen guztia. Halaber, azelerazioaren kontzeptua ulertu behar da. |
TESTUINGURUA: Ikasleek gidatzeko eta motorra zein autoa edukitzeko izan dezaketen interesa hartuko dugu testuinguru gisa. Horren bidez, auto edo motor bat gidatzean pertzepzio-sistemak duen garrantziaz jabetuko dira eta gidatzearen arriskuak ezagutuko dituzte, zirkulazio-arau gehienen logika agerian jarriz eta, hala, Fisikaren araberako erabakiak hartzeko. |
ERRONKA: Ikasleek esperimentuak egin, neurriak hartu, datuak erregistratu, ondorioak atera eta erabaki bat hartuko dute bide-segurtasuneko arauen inguruan. |
ARIKETA: Bide-segurtasunaren eta abiadura-mugen inguruko eztabaida. |
JARDUERA OSAGARRIAK: HZUaren simulazioekin osatu daiteke. https://aulaenred.ibercaja.es/contenidos-didacticos/movimiento/ |
EBALUAZIOA:Taldeko koadernoa eta gelako azalpena kalifikatuko dira. Amaierako zeregina edo eztabaida ebaluatzeko, errubrika bat erabiliko da. Hona hemen adibide bat: https://cedec.intef.es/rubrica/escala-de-valoracion-para-participar-en-un-debate-cientifico/ |
EDUKIAK:
- Higidura: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea edo espazioa.
- Higidura zuzen uniformea. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura.
- Erreakzio-denbora.
- Argia eta ikusmena: pertzepzioa.
- Bide-segurtasuna.
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak.
- Informazioa ebaluatzea eta adieraztea (argudiatu, justifikatu...).
- Harremanen garapena eta pertsonen arteko komunikazioa (enpatia eta asertibitatea).
- Lankidetza eta elkarlana, taldean ikasteko zereginetan.
- Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.
- Baliabideen aurrean jarrera arduratsuak garatzeko eta eguneroko bizitzan ingurumena hobetzeko estrategiak. Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
- Laborategiko portaera-, lan- eta segurtasun-arauak.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu |
1,2,3,4,5,6 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi |
1,2,3,4,5,6 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin |
2,3,4,5 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz |
6 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia |
1,2,3,4,5,6 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Ikerketak eta laborategiko praktikak planifikatu eta egin ditu, gidoi baten laguntzaz eta lan zientifikoaren metodologia eta estrategiak aplikatuz.
- Zientifikoki iker daitezkeen problemak identifikatu ditu.
- Hipotesiak egin ditu aztertu beharreko problemaren inguruan.
- Ikerketako datuak behar bezala bildu, antolatu eta interpretatu ditu.
- Azalpen arrazoituak eman ditu, hipotesia berresteko edo ezesteko asmoz.
- Txostenak egin ditu, laburpen moduan, ondorioak ateratzeko, behaketetan edo esperimentuetan oinarrituz.
- Ikerketaren emaitzaren berri ematen du, askotariko bitartekoak –idatziak zein ahozkoak– erabilita.
- Bizitza errealeko higidurak interpretatu ditu, eta ibilbidea, egindako espazioa eta desplazamendua bereizi ditu.
- Erreakzio-denborak kalkulatu ditu esperimentuen bidez.
- Abiadurak bide-segurtasunean duen garrantziaz jabetu da.
- Ikusmenaren, entzumenaren eta ukimenaren pertzepzioa identifikatzen du.
- Erretinako konoen eta makilen funtzioa identifikatu du.
- Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
- Ahalegina eta autonomia erakutsi ditu lan pertsonalean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua zereginetan.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Eztabaidetan parte-hartze aktiboa izan du, arrazoiak eman ditu, eta txandak eta arrazoiak errespetatu ditu.
- Sormena erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
- Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz.
- Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen du.
- Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Azken eztabaida ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).
Gainazal labainkorrak
GAIA: Indarrak eta higidura |
IRAUPENA: 4-5 saio |
AURRETIKOAK: Erronka egin aurretik, ikasleek hainbat termino ezagutu behar dituzte: indarra, urruneko indarrak eta ukipen-indarrak. |
TESTUINGURUA: Eguneroko testuinguru bat bilatu da, gure eguneroko edozein jarduerarekin zerikusia duena: irristatzea, patinatzea, gidatzea, etab |
ERRONKA: Erronka honekin, ikasleek marruskadura-indarrak ezagutuko dituzte: zeren mende dauden eta nola eragiten dioten objektuen higidurari |
ARIKETA: Talde bakoitzak poster bat egingo du ikerketen emaitzekin eta ateratako ondorioekin, eta, ondoren, ikasgelan aurkeztuko du. |
EBALUAZIOA: Talde bakoitzaren lanak kalifikatuko dira |
EDUKIAK:
- Fenomeno naturaletako eta egoera errealetako arazoak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko behar den metodologia zientifikoa eta bere ezaugarri nagusiak aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak.
- Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.
- Informazioa identifikatzea, ulertzea (alderatzea, aztertzea), balioestea eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
- Indarraren kontzeptua.
- Marruskadura-indarra.
- Indarren efektuak: deformazioa eta higidura-egoeraren aldaketa. .
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu |
1,2, |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi |
1,2 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin |
1,2 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz |
1,2 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia |
1, 2, 3 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egin du.
- Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari lotutako ideiak ezagutu ditu.
- Magnitudeak neurtu ditu eta dagozkien unitatetan adierazi ditu.
- Eguneroko egoeretan esku hartzen duten marruskadura-indarrak identifikatu ditu. Indar baten eta haren efektuaren arteko erlazioa zehaztu du egoera zehatzetan.
- Marruskadura-indarrari eragiten dioten aldagaiak identifikatu ditu.
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Posterra, zientziari buruzko poster baten balioespen-eskala ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):
Indarra eta azelerazioa
GAIA: Indarrak eta higidura. |
IRAUPENA: 2 saio |
AURRETIKOAK: Ikasleek termino hauek ezagutu behar dituzte: indarra, masa, azelerazioa eta abiadura. |
TESTUINGURUA: Testuinguru erakargarri bat bilatu da: ikasleek ingeniarien pare jardun beharko dute, auto bat diseinatu eta eraikitzeko. Autoa nola bultzatu (azeleratzeko) eta nola geldiarazi pentsatu behar dute. Gainera, mekanikako ingeniariek azelerometroak erabiltzen dituzte higidura neurtu eta indarrak kalkulatzeko, autoetan ez ezik, beste gauza askotan ere: robotak, txalupak, suziriak, etab. Higidura neurtzea eta indarren inguruan hausnartzea dibertigarria izan daiteke |
ERRONKA:Proiektu honetan, ikasleek beren autoak eraikiko dituzte eskulanetako materialekin. Halaber, indarraren, masaren eta azelerazioaren arteko erlazioa ezagutuko dute. Ikasleek grafikoak egingo dituzte datuekin, eta gai izango dira behaketak denbora errealean egiteko, Google-ren Science Journal aplikazioa erabiliz. Bestela, teknologia sinpleagoa erabil dezakete: neurgailu bat eta kronometro bat. |
ARIKETA: Talde bakoitzak bere diseinua eta ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu, egindako kalkuluekin eta ondorioekin batera. |
JARDUERA OSAGARRIAK: Jarduera hau simulazioekin osa daiteke. |
EBALUAZIOA: Talde bakoitzaren lanak kalifikatuko dira |
EDUKIAK:
- Informazioa identifikatzea, ulertzea (alderatzea, aztertzea), balioestea eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
- Magnitude fisikoak eta haien neurriak: masa, luzera, pisua eta indarra.
- Indarrak. Ondorio edo efektuak. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura eta azelerazioa
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu |
2 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi |
1,2 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin |
2 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz |
1, 2 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia |
1, 2 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
- Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egin du.
- Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari lotutako ideiak ezagutu ditu.
- Magnitudeak neurtu ditu eta dagozkien unitatetan adierazi ditu.
- Eguneroko bizitzako egoeretan esku hartzen duten indarrak identifikatu ditu, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
- Indar baten eta haren efektuaren arteko erlazioa zehaztu du egoera zehatzetan.
- Gorputz baten abiadura zer den zehaztu du: egindako distantziaren eta hori egiteko behar izan den denboraren arteko erlazioa.
- Indarraren eta azelerazioaren arteko erlazioa ulertu du.
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Truko itzelak
GAIA: Indarrak eta higidura |
IRAUPENA: 4 saio + erakustaldia (1 saio) |
AURRETIKOAK: Ikasleek termino hauek ezagutu behar dituzte: indarra, masa, azelerazioa eta abiadura. |
TESTUINGURUA: Testuinguru erakargarri bat bilatu da: jolasa. Trebetasuna eskatzen duten erronken bidez, Newtonen legeak landuko dira. |
ERRONKA: Erronka honekin, ikasleek marruskadura-indarrak ezagutuko dituzte: zeren mende dauden eta nola eragiten dioten objektuen higidurari. |
ARIKETA: Talde bakoitzak erronken erakustaldi bat egingo du DBH 1. mailako ikasleen aurrean; horretarako, eskola-ordu bat baliatuko da. |
ORIENTAZIOAK: DBH 2. mailan, azaletik azalduko dira Newtonen legeak. Kontzeptu sakonagoak DBH 4. mailan jorratuko dira. Horrenbestez, esperimentuen azalpena kualitatiboa izango da. |
EBALUAZIOA: DBH 1. mailako ikasleek egingo dute ebaluazioa. Irakasleak balioetsiko ditu laborategiko txostenak. |
EDUKIAK:
- Informazioa identifikatzea, ulertzea (alderatzea, aztertzea), balioestea eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
- Magnitude fisikoak eta haien neurriak: masa, luzera, pisua eta indarra.
- Indarrak. Ondorio edo efektuak. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura eta azelerazioa
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu |
1-8 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi |
1-8 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin |
1-8 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz |
1-8 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia |
1-8 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.
- Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egin du.
- Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari lotutako ideiak ezagutu ditu.
- Magnitudeak neurtu ditu eta dagozkien unitatetan adierazi ditu.
- Eguneroko bizitzako egoeretan esku hartzen duten indarrak identifikatu ditu, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
- Indarra eta higidura-aldaketa erlazionatu ditu.
- Indarraren, masaren eta azelerazioaren arteko erlazioa ulertu du.
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Autotxokeak
GAIA: Indarrak eta higidura. |
IRAUPENA: 2 saio |
AURRETIKOAK: Ikasleek termino hauek ezagutu behar dituzte: indarra, masa, azelerazioa eta abiadura. |
TESTUINGURUA: Testuinguru erakargarri bat topatu da: autotxokeak. Hala, ikasleei oso gertukoa zaien egoera bat aurkezten da. Higidura neurtzea eta indarren inguruan hausnartzea dibertigarria izan daiteke. |
ERRONKA: Proiektu honetan, ikasleek masaren eta indar konstanteaz egindako azelerazioaren erlazioa neurtuko dute, Newtonen bigarren eta hirugarren legeak modu kualitatiboan aztertzeko. |
ARIKETA: Talde bakoitzak poster zientifiko bat egingo du. Horren bidez, bere diseinua eta ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu, egindako kalkuluekin eta ondorioekin batera. |
JARDUERA OSAGARRIAK: Jarduera hau osatu nahi izanez gero, esperimentua errepikatuko da beste gainazal batzuekin, eta marruskadura-indarrak nola eragiten duen aztertuko da. |
EBALUAZIOA: Talde bakoitzaren lanak kalifikatuko dira errubrika baten bidez. |