Saltatu nabigazioa

Gainazal labainkorrak

Ikertu marruskadura-indarraren eragina

Saiatu zara inoiz zurezko zoru leun batean korrika hasi eta irrist egiten galtzerdiak jantzita dituzula? 

Zer gertatzen da gauza bera egiten badugu alfonbraz estalitako zoru batean edo oinetakoak jantzita? 

sock
farm3.staticflickr. Galtzerdiak (Jabari publikoa)

Oinen eta zoruaren arteko marruskadura kantitatearen arabera, erraz edo nekez egingo dugu irrist.

Marruskadura-indarrak objektuen higidurari nola eragiten dion ikertuko dugu.

Ikertu: zer faktoreren ondorioz areagotzen edo murrizten da marruskadura?

Iraupena:
2 ordu
Taldekatzea:
3 edo 4 pertsona

Ziur aski, behin baino gehiagotan nahi izan dugu askatasun osoz irrist egin, adibidez, patinatzen dugunean.

Patinador
piqsels. Patinatzailea (CC0)

Marruskadura-indarra aztertzeko, zenbait ikerketa egingo ditugu. Emaitza txosten zientifiko batean jasoko dugu.

Gainazal batzuen konbinazioek, hala nola galtzerdiak zurezko zoruan, marruskadura oso txikia eragiten dute. Beste konbinazio batzuek, aldiz, marruskadura askoz handiagoa eragiten dute, hala nola gomazko zolak zurezko zoruan.  

Marruskadura da elkar ukitzen duten bi gainazaletan higitzea oztopatzen duen indarra. Marruskadura-indarra oso garrantzitsua da gure egunerokotasunean; marruskadura-indarrik gabe, ezin izango ginateke ibili, oinek irrist egingo lukete-eta. Batzuetan, garrantzitsua da gainazalek marruskadura handia eragitea; hala gertatzen da, adibidez, autoaren gomazko gurpil-azalen eta errepidearen artean. Beste batzuetan, gainazalek marruskadura txikia izan behar dute, adibidez, jolastokiko txirrista jaistean edo patinatzen ari garenean.

Marruskadura-indarra elkar ukitzen duten materialen arabera aldatzen da.

Objektuaren pisuak ere marruskadurari eragiten dio. Adibidez, material bereko bi kaxa bultzatzen baditugu, bata bestea baino pisutsuagoa, indar handiagoz egin beharko diogu bultza kaxa pisutsuenari. Grabitateak kaxa pisutsuenari indar handiagoz tira egiten diolako gertatzen da hori; hala, zoruaren eta kaxaren arteko marruskadura areagotzen da. 

Esperimentu bat egingo dugu: objektu batzuk erabiliko ditugu, pisu berdinekoak, hainbat material frogatzeko, grabitatearen eraginaz kezkatu gabe.

Taldetan jarriko gara. Talde bakoitzak bi gainazalekin eta bi objekturekin egingo du lan.

Materialak

Esperimentu hau egiteko, material eta tresna hauek behar ditugu:

a) Hainbat testuratako gainazalak, saiakerak egiteko, adibidez:

  • Egurra
  • Marmola
  • Alfonbra
  • Lixa
  • Bestelako gainazalak (porlana, etab.)

b) Hainbat testuratako objektuak, saiakerak egiteko, adibidez:

  • Zurezko bloke bat
  • Plastikozko bloke bat
  • Belaki bat
  • Borragoma bat
  • ...

c) Pisuak (adibidez, txanponak, zirrindolak, etab.), objektuen masa berdintzeko, eta zinta itsasgarria, pisuak objektuei lotzeko.

d) Bestelakoak

  • Balantza 
  • Goma elastikoa
  • Erregela
  • Neurketa-zinta

e) Gomazko jaurtigailua:

  • Objektu txikietarako, eskua alderantziz jarri, eta erpuruaren eta erakuslearen artean tenkatuko dugu goma. Erregela bat erabiliko dugu erpuruaren eta erakuslearen arteko distantzia beti berdina dela ziurtatzeko.
  • Objektu handiagoak badira, bi euskarri zurrunen artean tenkatu behar dugu goma, esperimentuko gainazalaren gainean. Kasu honetan ere, erregela bat erabiliko dugu objektuak jaurtitzean goma zenbat luzatzen dugun neurtzeko eta saio guztietan berdin mantentzeko.
Lanzador de goma
Science Buddies. Gomazko jaurtigailua (Jabari publikoa)

Esperimentuaren prozedura

  1. Gogoan izan objektu guztiek masa berdina izan behar dutela. Beraz, lehenik, balantza eta hainbat motatako «pisuak» erabiliko ditugu hori lortzeko. Bi objektu hartuko ditugu, eta horien pisua berdinduko dugu. 
  2. Horietako bat saiakerako gainazalaren gainean jarriko dugu. 
  3. Kontu handiz, goma elastikoa tenkatuko dugu, erakuslearen eta erpuruaren artean, habaila bat eratzeko.
  4. Objektua gainazalaren gainean jarriko dugu, eta goma atzera tenkatuko dugu, distantzia jakin bateraino. Arretaz ibili behar dugu, objektu guztien kasuan goma distantzia berdineraino tenkatzeko (erregelaren laguntzaz). Hala, jaurtitze-indar bera ziurtatuko dugu saioko objektu bakoitzarentzat. 
  5. Objektua horizontalean jaurtiko dugu, esperimentuko gainazaletik irrist egin dezan. 
  6. Objektuak egiten duen distantzia neurtu eta idatziko dugu. 
  7. Datuen taula osatuko dugu laborategi-koadernoan, emaitza guztiak jasotzeko.
  8. Gauza bera egingo dugu bigarren objektuarekin. Bakoitzarekin 10 saiakera egingo ditugu (gehiago badira, hobeto), eta objektu bakoitzak egiten duen batez besteko distantzia kalkulatuko dugu. 
  9. Ondoren, beste gainazal batekin egingo dugu saiakera, aurreko objektuak erabiliz. 
  10. Grafiko bat egingo dugu, objektuak egindako batez besteko distantzia irudikatzeko (Y ardatza), gainazal-konbinazioari dagokionez (gainazala eta objektua). 
  11. Komenigarria da prozesuaren argazkiak edo bideo laburrak egitea.

            1. gainazala  ................................       2. gainazala ......................................            3. gainazala ..................................

OBJEKTUAK 1. gainazalean egindako distantzia (cm)

1. objektua

1. jaurt.

2. jaurt.

3. jaurt.

4. jaurt.

5. jaurt.

6. jaurt.

7. jaurt.

8. jaurt.

9. jaurt.

10. jaurt.

Batezbesteko

2. objektua

OBJEKTUAK 2. gainazalean egindako distantzia (cm)

1. objektua

1. jaurt.

2. jaurt.

3. jaurt.

4. jaurt.

5. jaurt.

6. jaurt.

7. jaurt.

8. jaurt.

9. jaurt.

10. jaurt.

Batezbesteko

2. objektua
OBJEKTUAK 3. gainazalean egindako distantzia (cm)

1. objektua

1. jaurt.

2. jaurt.

3. jaurt.

4. jaurt.

5. jaurt.

6. jaurt.

7. jaurt.

8. jaurt.

9. jaurt.

10. jaurt.

Batezbesteko

2. objektua

Emaitzak aztertu eta ondorioak atera

  • Zer gainazal-konbinaziok eragiten dute marruskadurarik handiena?
  • Zer gainazal-konbinaziok eragiten dute marruskadurarik txikiena?
  • Zer ondorio atera ditzakegu?
  • Esperimentuan erabili ditugun materialen propietate fisikoei buruzko informazio bilatuko dugu, eta emaitzak propietate fisiko horietan oinarrituz azaltzen saiatuko gara. Txosten bat egingo dugu.

Jarraitu ikertzen

Iraupena:
1 ordu
Taldekatzea:
3 edo 4 pertsona

Aurreko esperimentuan konstante mantendu dugu objektuen pisua, eta gainazalak aldatu ditugu.

Orain, beste aldagai baten eragina ikertuko dugu: zer gertatzen da gainazala eta objektuak konstante mantentzen baditugu, baina objektuaren pisua aldatzen badugu (objektuaren gainean gero eta pisu gehiago jarriz)?

  1. Esperimentua diseinatu eta egingo dugu.
  2. Grafiko bat egingo dugu objektuak egindako distantziarekin (Y ardatza), objektuaren pisuari dagokionez (X ardatza).
  3. Ondorioak atera, eta emaitzak gehituko ditugu txostenean.

Eman esperimentuaren berri: poster zientifikoa

Iraupena:
2 ordu
Taldekatzea:
3 edo 4 pertsona

Ikerketa bat egin dugu zenbait aldagaik marruskadura-indarrari nola eragiten dioten aztertzeko. Ikerlana ez da amaituko emaitzen berri eman arte. Horretarako, poster zientifiko bat egingo dugu.

Hona hemen urratsak:

  • Poster zientifiko bat egingo dugu ikerketen emaitzekin.
  • Talde bakoitzak erakusgai jarriko du bere posterra, ikasgelan edo ikastetxeko lekuren batean (irakasle gela, korridoreak, liburutegia, etab.).
  • Ikasgelan, talde bakoitzak labur-labur aurkeztuko ditu emaitzak.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk: 

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

 Posterra, zientziari buruzko poster baten balioespen-eskala  ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):