Saltatu nabigazioa

Gorputzen higidura

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Hegan noa

GAIA: Materiaren posizio-aldaketak

IRAUPENA: 2 saio.

AURRETIKOAK: Oinarrizko kontzeptu hauek ezagutu behar dira: higikaria, posizioa, desplazamendua eta erreferentzia-sistema.

TESTUINGURUA: Pertsonaren araberako testuingurua; ikasleek zeinek bere ibilbidea eta emaitza adieraziko dituzte. 

ERRONKA: Hiru egoera aurkezten dira oinarrizko kontzeptu hauek identifikatu eta lantzeko: higikaria, posizioa, desplazamendua eta erreferentzia-sistema.

ARIKETA:  Amaierako lana txosten pertsonala izango da, ibilbideen deskribapenak, grafikoak, taulak eta beste kontu batzuk (ebatziak) jasoko dituena.

JARDUERA OSAGARRIAK: se puede complementar con más ejemplos y ejercicios.

EBALUAZIOA: txostena kalifikatuko da. Koebaluazioa egin daiteke, txosten guztiak banan-banan zuzendu behar ez izateko.

EDUKIAK:

  • Higidura: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea edo espazioa. 
  • Irizpideak eta jarraibideak, metodologia zientifikoa eta bere ezaugarri nagusiak aplikatzeko fenomeno naturaletako eta egoera errealetako arazoak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko: behaketa egitea, eztabaidatzea, hipotesiak eratzea, egiaztatzea, esperimentatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.
  • Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi 

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

1,4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2,3,4

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Ikerketa txikiak planifikatu eta egin ditu, gidoi baten laguntzaz.
  • Datuak bildu, antolatu eta interpretatu ditu.
  • Txostenak egin ditu eta emaitzen berri eman du modu argudiatuan, ondorio eta guzti.
  • Erreferentzia-sistemen beharra ulertu du, higidura aztertzeko.
  • Bizitza errealeko higidurak interpretatu ditu, eta ibilbidea, ibilitako tartea eta desplazamendua bereizi ditu.
  • Magnitudeak unitate egokiekin adierazi ditu.
  • Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi ditu.
  • Ahalegina eta autonomia erakutsi ditu lan pertsonalean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Sormena erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzean.
  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz.

Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

Eta  eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

Lasterketa-animaliak 

GAIA: Materiaren posizio-aldaketak

IRAUPENA: 1 saio

ORIENTAZIOAK.: «Lasterketa-animaliak» jardueran, lankidetzarako dinamika bat aplikatzen da (Pairs & share) abiadura-unitateen aldaketa lantzeko edo berrikusteko, ariketa tradizionaletatik urrunduz. Jarduera azkar egin behar denez, ondo ezagutu behar dira eragiketak.


EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, buruz ikasi, ulertu, baloratu eta azaldu.
  • Abiadura-unitateak. Unitate-aldaketa.

KONPETENTZIAK: 

ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1

 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • IInformazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, eta zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak izan ditu.
  • Erraz egin ditu abiadura-unitateen aldaketak.

Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

 Eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).