Saltatu nabigazioa

Hegan noa

Oinarrizko kontzeptuak

Egunero joaten gara institutura, oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez. Bidean, hainbat kaletatik joaten gara, sigi-saga, ikastetxera heldu arte. Kale horiek, jakina, ez daude lerrokatuta. Ai, bidea zuzen-zuzena balitz! Azkarrago helduko ginateke eta denbora gehiago izango genuke lo egiteko. 

Superheroe
Flickr. Natalia Carmona. Supaman (CC0)

Imajinatu superheroi baten laguntza duzula: etxe guztien gainetik eta laino guztien azpitik eraman zaitzake ziztu bizian. Horrekin egingo dugu amets une batez eta, bidenabar, fisikaren zenbait kontzeptu ulertuko ditugu.

Ibilbideak

Iraupena:
1 saioa
Taldekatzea:
bikoteka

Bikoteka jardungo dugu, baina ikasle bakoitzak txosten bana egingo du lortutako datuekin. Hiru egoera aztertu, eta emaitzak taula honetan jasoko ditugu:

Egoerak Hasierako posizioa Amaierako posizioa Distantzia (m) Ibilbidea Desplazamendua (m)

Nire ibilbidea

Señal de tráfico, escuela

Supermanekin

Súperman

Nire joan-etorriko ibilbidea

Señal de tráfico

Nire ibilbidea

Banaka, mapa baten gainean (edo Google Maps-ekin), etxetik ikastetxera egiten dugun ibilbidea markatuko dugu. Adibidez:

Recorrido
Google Maps gainean egindako muntaketa. . Ibilbidea (Jabari publikoa)
  • Gure ibilbidean, hauek adieraziko ditugu: hasierako eta amaierako posizioa, distantzia, ibilbidea eta desplazamendua.
  • Taula beteko dugu datuekin.
  • Zergatik ez du unitaterik ibilbideak?
  • Gauza bera al dira distantzia eta desplazamendua? Izan daitezke berdinak?
  • Ibilbidea hobetu dezakegu beste kale batzuetatik joanda?

Nire ibilbidea Supermanekin

Orain, imajina dezagun Superman gure bila datorrela, eta hegan eramango gaituela, lerro zuzenean. Beste lerro bat marraztuko dugu ibilbide berriarekin. Adibidez:

Recorrido superman
Google Maps gainean egindako muntaketa. Supermanen ibilbidea (Jabari publikoa)
  • Orain, hasierako eta amaierako posizioa, distantzia, ibilbidea eta desplazamendua adieraziko ditugu, eta taulan erregistratuko dugu. Ikusten al dugu desberdintasunik?
  • Ibilbide zirkularrak egon daitezke ? Ipini adibide bat.

     

Nire joan-etorriko ibilbidea

Orain, hirugarren egoera marraztuko dugu: Etxetik atera, eta ikastetxera heltzear gaudela, zerbait ahaztu dugula gogoratzen dugu: bila itzuli behar gara. Zein da desplazamendua? Taula osatuko dugu.

Galderak

Supermanek beharrean, Spidermanek eramaten bagaitu, eraikinik eraikin jauzika, desplazamendua desberdina izango al da?

Spiderman
djedj, Pixabay. Spiderman (Jabari publikoa)

Atletismo-lasterketa batean, nork egiten du distantzia handiagoa? Kanpoko kaletik doanak ala barruko kaletik doanak?

Pista de atletismo
Kjrstie, Pixabay. Atletismo-pista (Jabari publikoa)

Hartu erabakiak

Iraupena:
1, 5 saio
Taldekatzea:
4-5 pertsonako taldeak, ikasgela osoa

Une egokia da ikasitakoa berrikusteko eta, hala, kontzeptuak argitzeko. Horregatik, lehenik, kontu batzuen inguruan hausnartuko dugu eta, ondoren, bateratze-lana egingo dugu ikaskide guztiok, eztabaida baten bidez.

Vehículo velomóbil
https://pxhere.com/. Belomobila (Jabari publikoa)

Erreferentzia-sistema

Ibilbideei buruz dakigun guztia kontuan hartuta, ondorioak aterako ditugu eztabaidarako. Lauzpabost pertsonako taldeak egingo ditugu, taldeko ordenagailu banarekin, eta hausnarketa hau egingo dugu:

Orain arte plano baten gainean egin dugu lan, bi dimentsiotan, baina inolako erreferentzia-punturik gabe. Puntu hori, ordea, garrantzitsua da. Adibidetzat jarri dugun ibilbidea aztertuko dugu, baina ardatz kartesiar bat (X,Y) erabilita. 

Mi recorrido con sistemas de referencia
Google Maps gainean egindako muntaketa. Nire ibilbidea erreferentzia-sistemekin (Jabari publikoa)

Egokia al da erreferentzia-sistema hori? Hausnartzeko, Educaplus-en animazio honetan oinarrituko gara: «Erreferentzia-sistema».


Ondorio batzuk

Ameskeriatan ibili gara, ikastetxera Supermanen besoetan joan gintezkeela. Egiatan, ordea, oinez joan gaitezke ikastetxera, edo beste garraiobide batzuetan, hala nola bizikletaz, patinetez, autoz, autobusez... Orduan:

  • Distantzia bera egingo al dugu?
  • Ibilbide berari jarraituko al diogu?
  • Eta desplazamendua, berbera izango al da?
  • Denbora berbera beharko al dugu?

Jarraian, talde bakoitzak labur-labur azalduko du nola arrazoitu dituen aurreko galderak, eta ikasle guztien artean eztabaidatuko dugu.

 

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

Gainera, eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):