Saltatu nabigazioa

Nork ordainduko du isuna?

Nork ordainduko du isuna?: Bide-tarteko radarrak eta abiadura

Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren bide-tarteko radarrek hau kontrolatzen dute: errepide-tarte batean abiadura jakin bat eramatea. Argazkiak egiten dituzte errepide-tartearen hasieran eta amaieran; ibilgailuaren matrikula irakurri, eta argazkia hartu den unea jasotzen dute. Radarrek batez besteko abiadura kalkulatzen dute: errepide-tartearen luzera zati ibilgailuari egindako bi argazkien arteko denbora-aldea. Abiadura hori seinaleetan adierazten dena baino handiagoa bada, arau-hauste bat egon da.

Accidente automovilístico
Public Domain Pictures. . Auto-istripua (Jabari publikoa)

Horregatik, radarrez ikuskatutako errepide-tarte batean, ibilgailuak konstante mantendu behar du abiadura; hau da, higidurak uniformea izan behar du, v= s/t. Eta, bestela, isuna! 

Bideo interaktiboa: bide tarteko radarra

com/watch?v=gUmsrgJFsf0

Bide-tarteko radarra: nork jasoko du isuna?

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
Banaka

Eskemak bide-tarteko radarrek nola funtzionatzen duten jasotzen du, eta horren inguruan hausnartuko dugu:

 Radar de tramo

Xataca. Bide-tarteko radarra (Jabari publikoa)

  1. Zergatik da garrantzitsua abiadura konstante mantentzea?
  2. Zer da batez besteko abiadura?
  3. Radarra duen 15 km-ko bide-tarte batean autoek debekatuta dute 100 km/h-ko abiadura gainditzea, eta motorrek eta kamioiek, aldiz, 90 km/h-koa. Ondoko taulan, ibilgailu batzuen neurketak jaso dira. nork jasoko du isuna?

Izena Ibilgailua

Radarraren 1. neurketa (ordua)

Radarraren 2. neurketa

(ordua)

Batez besteko abiadura (km/h))
Jon Autoa 9:01 9:15
Unai Kamioia 11:02 11:12
Olatz Motorra 15:36 15:44
Izaskun Autoa 17:02 17:52

Istripu-txostena

Iraupena:
1 ordu
Taldekatzea:
3-4 pertsona

Auto bat aurreko errepide-tartean sartu da 10:05ean, 120 km/h-ko abiaduran, eta, 1,5 km egin ondoren, aurreko autoarekin egin du talka. Beste auto hori 10:00etan sartu da errepide-tartean, 80 km/h-ko abiaduran, eta konstante mantendu du.  

Aseguru-etxe bateko perituak gara, eta istripuaren txostena egin behar dugu.

accidente coche
Public Domain Pictures. Auto-istripua (Jabari publikoa)

Hona zer urrats egin behar diren ikerketa ebazteko:

  • Istripuaren eskema egingo dugu.
  • Espazio/denbora eta abiadura/denbora grafikoak egingo ditugu.
  • Txosten bat idatziko dugu istripuaren ezaugarriekin.

Amaitzeko, talde bakoitzak txosten bana aurkeztuko du orri handi batean (A3). Txostena beste talde batek ebaluatuko du, ohar eta iradokizunekin.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Zeregina ebaluatzeko,  Idatzizko txosten zientifiko bat erabiliko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):