Saltatu nabigazioa

NATURA

Fiordoa udaberrian

Sekuentzia honetan, naturaren gaiari helduta, azalpen-testuak hartuko ditugu ardatz. Informazioak, ahal den ondoen ulertzeko, ondo ordenatua behar du izan, eta, horregatik, testu-mota horren egiturari erreparatuko diogu. Horrez gain, azalpenak ematean egiten ditugun deskribapenak landuko ditugu, baita horiei dagozkien baliabide gramatikal batzuk ere.

Irakurri “Fiordoa udaberrianpoema eta entzun Javier Muguruzaren kanta.

Fiordoa udaberrian

 Ene kanoan nindoan,

Itsasoan nindoan,

Arraunka nindoan leunkiro

Ammassivik fiordoan.

Izotza zegoen uretan

Eta arraintxo bat ere bai

Bere burua alde batetik bestera

Mugitzen, baina berak

Ez ninduen arraunka ikusi.

Bat-batean buztana eraginik

Desagertu zen,

Uretan murgildu zen,

Baina ez nigatik:

Ur-azalean buru handi bat,

foka handi iletsua,

Buru erraldoi bat, bi begi, eta bibote,

Dirdiratsua eta ura zeriola

Astiro-astiro hurbildu zitzaidan

Foka hura.

Zergatik ez nion arpoia jaurti?

Gupidatu egin nintzen?

Egunagatik ote, udaberriko egunagatik,

Foka hura eguzkitan

jolasten zelako ni bezala?

                        Eskimala

                       (moldatua)

 

SARRIONAINDIA Joseba, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak  

  • Zergatik ez zuen foka hil?
  • Zer azaldu nahi du egileak poema horretan?
  • Zer etorri zaizu burura poema irakurritakoan?

Galdera horiei erantzunez, prestatu bost lerroko azalpena ikaskideen aurrean ahoz garatzeko.