Merkataritza
Bizkaiko portuek eta batez ere Bilbokoak Erdi Aroaren amaieran Gaztelako artilearen Zuntz naturala da, batez ere ardietatik lortzen dena, baita beste animalia batzuetatik ere, hala nola, llama, alpaka, bikuina edo ahuntzak. Ohialgintzan erabiltzen da. Erdi Aroan eta Aro modernoan oso preziatua zen Gaztelako artilea. Bilbotik esportatzen zen Herbereera. esportazioaren ia monopolio osoa lortu zuten. Bertatik garraiatzen zen artilea Flandriara. 1511n Bilboko Kontsulatua Bilbon 1511n sortu zen erakundea da. Bere helburua komertzio-jarduera arautzea eta kudeaketa hobetzea izan zen. Kontsulatuari esker, Bilboko portua Espainiako portu nagusietako bat bihurtu zen. 1886tik aurrera Bilboko Komertzio, Industria eta Nabigazio Ganbera bilakatu zen. sortu zen eta hiru mendetan zehar erakunde eraginkorrena izan zen. Kontsulatuak merkataritza-jarduera antolatzen eta arautzen zuen, eta, horri esker, Bilbo Kantauri itsasoko porturik garrantzitsuena bihurtu zen. Bilboko portuaren beste esportazio nagusia burdinarena zen, eta batez ere Londresera, Brujasera, Anberesera eta Amsterdamera esportatzen zen.
XVII. mendean Europa osoan ekonomiak krisialdi sakona izan zuen. Hala ere, Bilboko portuak bere hazkundea mantentzea lortu zuen. Garai horretan, Bilboko portua Ingalaterrako eta Herbehereetako merkataritzako itsas konpainien gogokoena izan zen, burdina Elementu kimikoa da (Fe sinbolo kimikoa du). Lurrazaleko bigarren metal ugariena da eta gizakiok gehien erabiltzen dugun metala da. Izan ere, altzairua egiteko erabiltzen da eta altzairua ezinbesteko materiala da eraikinak edo ibilgailuak sortzeko., artilea eta merkataritza-itsasontzien flota kontrolatzen zituelako.
Gipuzkoan, aldiz, bertako burgesia eta Donostiakoa bereziki, beren negozioak Amerikako kolonietara zabaltzen saiatu ziren. Horrela, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia1728an sortua gipuzkoar merkataritza-konpainia izan zen. Monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Tabakoa, kakaoa eta beste hainbat gai ekarri zituen, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen. 1785ean desagertu egin zen. sortu zuten 1728. urtean. Donostian jarri zuten egoitza eta erakunde honek merkataritzan eragin handia izan zuen. Haren helburu nagusia Venezuelako kakaoaren eta tabakoaren merkaturatzea kontrolatzea zen, eta Gipuzkoako ekonomiaren suspertze prozesuan eragin handia izan zuen.
Garai hartan, Espainiako eta Amerikako kolonien arteko merkataritza guztia Cadiztik pasatzen bazen ere, konpainia honek ez zuen handik pasatzeko beharrik. Horrela, Pasaiaren eta Venezuelaren arteko merkataritza zuzena izateko pribilegioa lortu zuen.
Konpainiaren merkataritza-tratua honako truke honetan oinarritzen zen:
- Joanaldiko bidaian, Pasaiako portutik ateratzen ziren itsasontziek burdinazko produktuak (iltzeak, aizkorak, goldeak, erremintakā¦), Andaluziako nekazaritza-produktuak (olioak, olibak, ozpina, edari biziak) eta Frantziako ardoak, edari alkoholdunak eta irinak garraiatzen zituzten.
- Caracastik bueltan, berriz, gehien ekartzen zuten produktua eta garrantzitsuena kakaoa zen, baina ez zen bakarra, kafea, azukrea, kotoia, tabakoa eta landutako larruak ere ekartzen baitzituzten, gehienetan Herbehereetara bidaltzeko.
Hasieran, konpainia oso errentagarria izan zen, baina garrantzia galdu zuen, konpainiaren egoitza Madrilera eraman zutelako (1751). Horrez gainera, gero eta irabazi gutxiago lortzen zituzten ingelesen konpetentzia handia baitzen. 1785ean desegin zen konpainia.