Kultura eta gizarte guztietan, ahozko hizkuntzarekin batera, bada beste mintzaira bat, komunikatzeko, sentitzeko, adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko erabiltzen duguna, eta hori dantza da.
Kultura guztietan neska-mutilek, gazteek eta helduek dantza egiten dute, eta euskaldunok ere eduki dugu dantzarako sena, gorputza musikarekin batera astintzeko sena.
Baina zergatik ikasi dantza tradizionalak? Zer balio dute euskal kulturaren ondarean?
Galdera horiek erantzutera dator webgune hau, dantza tradizionalak kultura-ondarean kokatzen eta azaltzen baititu.
Horretarako guztirako, webgune hau leku aproposa duzu, bertan urratsez urrats euskal dantza tradizional ezberdinak ikasteko bideo-tutorialak aurkituko baitituzu. Taldean nahiz bakarka euskal ondare ez-material honetara hurbildu eta hura ikasteko primerako aukera duzu.
Bideoen eta irudien bidez, mugimendu bakoitzean urratsez urrats sakontzeko aukera ematen dizu guneak. Pausoak urratsez urrats ikusiko dituzu, baita dantzaren osotasuna ere, taldean nahiz bakarka. Horrez gain, musika ere eskura edukiko duzu, MP3 formatuan deskargatu eta edonora eraman ahal izateko.
Kontuan izan behar duzu dantza egiteko hainbat modu daudela herrien edo eskualdeen arabera.
Beraz, argitu nahi genituen zenbait puntu azaldu ondoren, beldurrak alde batera utzi eta herri-dantzen munduan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Dantza asko ikasi, eta primeran pasatuko duzu!