Galdeketa
Zer ikasi duzu?
Beñat eta Naiaren bizitzaren egun sakon bat ezagutu ondoren, arriskuei buruz gauza asko ikasiko zenituen dagoeneko ezta??
Ondorengo ariketa burutu ezazu EGIA ala GEZURRA diren adierazten!
1. Arreta galduta joatean, kristalezko ateak eta hormak kolpeen eragileak izan daitezke: material seguruekin eginak izan behar dira, eta begien mailan seinaleztatuak egon behar dira.
Egia.
Gezurra.
2. Ordena eta garbiketarik ez dagen guneetan izaten dira kolpe edota erorketa gutxien. Aldiz, ordena eta garbitasuna egoki eramaten direnean, nabarmen igotzen dira aipaturiko arriskuak.
Egia.
Gezurra.
3. Zuloren baten berri izaten denean, berehala erreakzionatu behar da, eta behin-behineko neurri gisa, gutxienez eremua mugatu, era batera edo bestera.
Egia.
Gezurra.
4. Garbitasun eta ordena gabezia, erorketa askoren kausa izan daiteke. Orden egokiak eta garbitasunak, egin beharreko lana hobeto egiten lagun dezakete, ziurtasun handiagoaz, errazago, erosoago, eta abar.
Egia.
Gezurra.
5. Ez sartu inoiz eskurik edukiontzietan. Hautsitako botila edo beirak egon daitezke.
Egia.
Gezurra.
6. Haur txikiak igogailuan bakarrik ibiltzea ekidin. Pertsona nagusiekin badoaz, kontu handia izan atea ireki edo zarratzerakoan.
Egia.
Gezurra.
7. Etxean erabiltzen diren garbiketarako produktuak haurrak heldu ezineko tokietan gordetzen direla bermatu behar da.
Egia.
Gezurra.
8. Beirazko objektuekin aritzerakoan kontu handia izan eta inola ere ez dira erabiliko eskularruak.
Egia.
Gezurra.
9. Soka eta lokarriekin jolastean arrisku egoerak sor daiteke, besteak beste, arnas itomenak. Hau ekiditeko, pertsiana eta gortinen kasuan, segurtasun-borlak jarri edo, bestela, kordak ebaki behar dira.
Egia.
Gezurra.
10. Haur txikien kasuan, ez utzi bere eskura gozokirik, fruitu sikurik, botoi-pilarik, txanponik kanikarik zein bestelako gauza txikirik, gauza guztiak ahoan sartzeko joera baitute.
Egia.
Gezurra.