EITB aro digitalean : kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean

EITB aro digitalean : kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean [Interneteko baliabidea] / editorea, Jotxo Larrañaga Zubizarreta ; hitzaurrea, Carmelo Garitaonandia ; [egileak] Irati Agirreazkuenaga Onaindia ... [et al.] - Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2011 - 213 or. : ir., graf. - Buruxkak . - Buruxkak .

Liburu EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.Ondorio bat atera behar bagenu, ez dago dudarik, 2007. urtean pauso garrantzitsua eman zen, aurreko urteetatik zetorren lanaren emaitza, EITBk Bilbon egoitza berria inauguratu zuenekoa. Hala, irrati, telebista zein Interneteko kazetariek toki berean hasi ziren lanean eta horrek markatu du konbergentzia-prozesua. Digitalizazioak eta kudeaketa estrategikoak bat eginik konbergentziaren bidea egiten hastea lortu dute. Liburua EHUko talde ikertzailearen emaitza da, kazetaritzakoak gehienak, tartean bada soziologoa ere. Izan ere, propio egindako metodologia eraiki nahi izan dugu lan honetarako. Horrek asko aberastu du emaitza. Komunikazio-arloan, unibertsitateko graduko ikasleentzat eta masterrekoentzat ezin egokiagoa da liburua, gaur egun hedabideen konbergentziaz egiten den gogoetagatik. Kazetari polibalentea edo kazetari multimedia, izenak izen, horra hor orrialdeotan azaleratzen den egoera.

978-84-8438-338-3


Euskal Irrati Telebista


Konbergentzia (telekomunikazioak)
Komunikabideak


Baliabide digitalak
Monografiak

659.3
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com