Hiri-formaren historia : industria iraultza arte

Morris, Anthony Edwin James

Hiri-formaren historia : industria iraultza arte / A. E. J. Morris ; [itzultzaileak, Mikel Babiano, Saroi Jauregi, Sagrario Barandiaran (Elhuyar Fundazioa) ; hizkuntza-begiralea, Juan Kruz Igerabide ; begirale teknikoak, Bixente Taberna, Unai Fernández] - [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2010 - 452 or. : z.-b. ir., argk., mapak ; 25 cm

Bibliografía: or. 414-423

Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte liburua jatorrizkoaren hirugarren edizioa da. Edizio horretan, aurreko argitalpenak hedatu eta berrikusi dira, hirien garapenaren nazioarteko historia azalduz, hasiera-hasieratik Industria Iraultzara arte. Ongi errotutako liburu honek aurreko bi edizioetako informazio-maila altuari eusten dio, eta 5.000 urte inguruan hiriek izan duten jardueraren emaitza fisikoak deskribatzen ditu. Hazkunde organikoko hiri "planifikatugabeen" kontzeptua azaltzen eta garatzen du, hiri-formaren eragileen arabera moldatutako hiri "planifikatuei" kontrajarririk. Edizio berriari bi kapitulu bakarrik erantsi zaizkio. Horietako bat Ekialde Hurbileko hiri islamikoei buruzkoa da, kultura islamikoaren jatorritik hasi eta historian izan duen bilakaera arte. Bestea luze eta zabal ari da Espainiari eta beraren inperioari buruz, eta han azaltzen ditu Errenazimentuko hirigintzaren ezaugarri orokorrak, Espainiak Latinoamerikan zuen inperioaren jatorri hiritar eta soziala eta hango hirien sorrera eta hasierako garapena. Testuan zehar iturri askotako irudi ugari daude, hala nola hirien agiri kartografikoak, airetik ateratako argazkiak eta beste argazki batzuk, jatorrizko marrazkiak eta autoreak egindako hainbat marrazki eskematiko. Gaur egungo eta beste garai batzuetako idazleen hainbat aipu osagarri daude, besteak beste, hiri islamikoetara bidaiatu zuten lehenengoetariko europarrenak. Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte liburua oso gomendagarria da hiri-plangintza, hiri-geografia eta historia edo paisaiaren arkitektura ikasten ari diren ikasleentzat, bai graduatu aurreko eta graduatu ondorengoentzat, bai hortik aurrerakoentzat. Hirien historia ezagutzeko gogoz dauden irakurleentzat eta opor-lekuaren historia zehatza ezagutu nahi duten turistentzat ere, informazioa argigarria eta ulergarria izango da. A. E. J. Morrisek arkitektura eta hiri-plangintza ikasi zuen Londresko University College-n, eta Arkitekto Britainiarren Errege Erakundeko kide da. Zenbait urtez, Hiri Historiako irakaslea izan zen South Bank-eko eskola politeknikoan, eta munduan zehar ibili da hiri-plangintzaren historiari buruzko ikastaroak ematen.


History of Urban Form Before the Industrial Revolution

978-84-9860-457-3


Hirigintza--Historia


Monografiak

711.4
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com