Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera : euskararen bideetan barrena [Interneteko baliabidea] / Lierni Alkorta Zeberio eta Aitor Zuberogoitia Espilla ;[hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
Material mota:TestuaSerie(ak): BuruxkakPublication details: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2009Deskribapen fisikoa: 202 or. ; 24 cmISBN: 978-84-8438-284-3Gaia(k): Euskara -- Erabilera | Gizarte-komunikabideak -- -HizkeraGeneroa/Forma:Baliabide digitalak | Monografiak Sareko errekurtsoak:Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak) Adina / Maila: Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa. Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 811.361'276.6 ALK mas | Ale eskuragarriak | EK13020432 |
Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa. Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.
There are no comments on this title.