Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Entzumena lantzen / Shelagh Rixon ; [itzultzailea, Usoa Larramendi]

Nork:Rixon, ShelaghKolaboratzailea(k):Larramendi, Usoa | HABEMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 18Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1988Deskribapen fisikoa: 109 or. : z.-b. ir. ; 22 cmISBN: 84-7542-622-0 (18. alea); 84-7542-193-8 (Itzulpen Saila)Gaia(k): Hizkuntzak -- DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea (HABE) | Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Liburu hau zenbait urtez ikasleei entzunezko ulermenean lagundu nahian ibiltzearen emaitza da, eta baita ere entzuten irakasten arduratzen diren irakasleekin lan egitearena. Ikasleentzat mezua hau da: "ez beldur izan! Badaude ulermenean aurreratzeko egin ditzakezun gauzak, nahiz eta hitz guztiak ez ulertu". Zorionez, gaur egun argitaratzen den entzuteko materiala ona da oro har eta, material egokiak landuz, ikasle gehienek entzutean aurrerapen handiak egiten lagunduko dieten ezagutza eta estrategiak garatuko dituzte. Hau egiteko, ordea, materialei ahalik eta etekinik handiena ateratzen dakien irakasle baten gidaritza behar dute ikasleek. Honek zera esan nahi du, zuk ikasgelan material egokia eduki eta tresneria (grabaketak adibidez) segurtasunez erabiltzeko gai izan behar duzula. Honez gain, testuliburuek proposatzen dituzten ariketen printzipioak, ikasleen benetako arazoak zeintzu izan daitezkeen eta ikastaro edo ikasturte batean entzutearen plangintza nola egin behar den ere ulertu egin beharko dituzu. Printzipioak ulertzeak, argitaratutako materiala zeure jarduerekin osatzen ere lagundu egingo dizu, edo zeure materiala sortzen. Argitaratutako materialean aurkitzen ez den zerbaiten beharra antzeman baduzu ikasleengan, zeuk zerbait moldatzen duzunean hau egokia izango delako segurtasuna eduki behar duzu eta ziurtasun hau printzipioak hobeto ezagutzetik dator. Irakasleak gehienetan kezkatzen dituen gauza zera da, entzutearen inguruan sortu den termino nahaspilagarri kopurua. Hitz hauetatik gehienak ikasleei entzunezko ulermenerako ematen zaien materialari dagozkio. "Benetako", "erdi-benetako" eta "erdi idatzi" bezalako terminoak irakaskuntza munduan oso erabiliak dira, eta askotan ñabardura moralez. "Benetakoa = automatikoki ona" oso ekuazio arrunta da. Gauzak okerrago egiteko, argitaratzaile eta liburu egileek termino hauek (eta beste batzuk) modu arriskutsu batean eta funts handirik gabe erabiltzen dituzte. Batentzat "benetakoa" dena bestearentzat "hizketa errealaren simulazioa" da. Guzti honek sortzen duen nahaspila dela eta, ez da harritzekoa irakasle asko zalantzaz beteta egotea. Irakaste materiala ikusi, entzun eta ikasleentzat egokiena zer den zuk zeuk erabakitzeko moduan saiatu naiz termino hauek, eta beste batzuk, azaltzen. Honek , zuk zeuk entzute materiala sortu nahiko bazenu ere lagunduko lizuke. British Council-eko London-go English Language Teaching Institute delakoan, gaur zoritxarrez itxita, igarotako hiru urtetan jasotako guztia eskertu nahi nuke, garai hartako hango lankideak entzumena lantzeko lanetan aitzindari izan baitziren. Jim Kerr, Janet McAlpin, Marion Geddes, Gill Sturtridge, Colin Mortimer eta John Hilton-ek orain oso erabiliak eta argitaratutako material askotan aurkitzen diren teknika eta ariketa motak jasotzen ziharduten. Ez dut beste irakasle eta idazleen aportazioa gutxietsi nahi, baina hauek entzute planteamenduen irakaskuntza eman didate, hizkuntz ikasle gehienentzat baliagarriak eta animagarriak izango direlakoan nagoelarik.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 81'232:371.3 RIX ent Ale eskuragarriak EK13101129
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 81'232:371.3 RIX ent Ale eskuragarriak EK17030361

Liburu hau zenbait urtez ikasleei entzunezko ulermenean lagundu nahian ibiltzearen emaitza da, eta baita ere entzuten irakasten arduratzen diren irakasleekin lan egitearena. Ikasleentzat mezua hau da: "ez beldur izan! Badaude ulermenean aurreratzeko egin ditzakezun gauzak, nahiz eta hitz guztiak ez ulertu". Zorionez, gaur egun argitaratzen den entzuteko materiala ona da oro har eta, material egokiak landuz, ikasle gehienek entzutean aurrerapen handiak egiten lagunduko dieten ezagutza eta estrategiak garatuko dituzte. Hau egiteko, ordea, materialei ahalik eta etekinik handiena ateratzen dakien irakasle baten gidaritza behar dute ikasleek. Honek zera esan nahi du, zuk ikasgelan material egokia eduki eta tresneria (grabaketak adibidez) segurtasunez erabiltzeko gai izan behar duzula. Honez gain, testuliburuek proposatzen dituzten ariketen printzipioak, ikasleen benetako arazoak zeintzu izan daitezkeen eta ikastaro edo ikasturte batean entzutearen plangintza nola egin behar den ere ulertu egin beharko dituzu. Printzipioak ulertzeak, argitaratutako materiala zeure jarduerekin osatzen ere lagundu egingo dizu, edo zeure materiala sortzen. Argitaratutako materialean aurkitzen ez den zerbaiten beharra antzeman baduzu ikasleengan, zeuk zerbait moldatzen duzunean hau egokia izango delako segurtasuna eduki behar duzu eta ziurtasun hau printzipioak hobeto ezagutzetik dator. Irakasleak gehienetan kezkatzen dituen gauza zera da, entzutearen inguruan sortu den termino nahaspilagarri kopurua. Hitz hauetatik gehienak ikasleei entzunezko ulermenerako ematen zaien materialari dagozkio. "Benetako", "erdi-benetako" eta "erdi idatzi" bezalako terminoak irakaskuntza munduan oso erabiliak dira, eta askotan ñabardura moralez. "Benetakoa = automatikoki ona" oso ekuazio arrunta da. Gauzak okerrago egiteko, argitaratzaile eta liburu egileek termino hauek (eta beste batzuk) modu arriskutsu batean eta funts handirik gabe erabiltzen dituzte. Batentzat "benetakoa" dena bestearentzat "hizketa errealaren simulazioa" da. Guzti honek sortzen duen nahaspila dela eta, ez da harritzekoa irakasle asko zalantzaz beteta egotea. Irakaste materiala ikusi, entzun eta ikasleentzat egokiena zer den zuk zeuk erabakitzeko moduan saiatu naiz termino hauek, eta beste batzuk, azaltzen. Honek , zuk zeuk entzute materiala sortu nahiko bazenu ere lagunduko lizuke. British Council-eko London-go English Language Teaching Institute delakoan, gaur zoritxarrez itxita, igarotako hiru urtetan jasotako guztia eskertu nahi nuke, garai hartako hango lankideak entzumena lantzeko lanetan aitzindari izan baitziren. Jim Kerr, Janet McAlpin, Marion Geddes, Gill Sturtridge, Colin Mortimer eta John Hilton-ek orain oso erabiliak eta argitaratutako material askotan aurkitzen diren teknika eta ariketa motak jasotzen ziharduten. Ez dut beste irakasle eta idazleen aportazioa gutxietsi nahi, baina hauek entzute planteamenduen irakaskuntza eman didate, hizkuntz ikasle gehienentzat baliagarriak eta animagarriak izango direlakoan nagoelarik.

Developing listening skills

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com