Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Nola izan hizkuntz ikasle arrakastatsua / Joan Rubin, Irene Thompson ; [itzultzailea, Usoa Larramendi]

Nork:Rubin, JoanKolaboratzailea(k):Thompson, Irene | Larramendi, Usoa | HABEMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 20Publication details: Donostia : HABE, 1988Deskribapen fisikoa: 121 or. ; 22 cmISBN: 84-7542-616-6 (20. alea); 84-7542-193-8 (Itzulpen Saila)Gaia(k): Hizkuntzak -- DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea (HABE) | Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Hizkuntza arrotzen bat ikasten ari bazara edo ikasteko asmotan bazabiltza, zeuretzako dago idatzia liburu hau. Bertan, hizkuntz ikasle eraginkor eta arrakastatsua izateko iradokizun zehatzak aurkituko dituzu. Gainera, liburu hau irakurriz gero, teknika ugariren jabe ere izango zara. Izan ere, teknika hauek, hizkuntza arrotzaren ikaskuntzari era emankorrean ekiteko adorea emango baitizute, hau da, hizkuntzaren ikaskuntzatik zuk zeuk nahi duzuna jaso dezazun. Gaur egungo mundu honetan, oso arrunta da beste hizkuntzetako hiztunekin harremanak izatea, unibertsitatean dela, bidaietan edo lanean bertan. Harreman hauek ugaltzen diren neurri berean handitzen da hizkuntza arrotza ikasteko gure motibazioa. Askorentzat, hizkuntza arrotzaren ikaskuntza, esperientzia pozgarria eta benetako saria da. Beste batzuentzat, aldiz, esperientzia zaputza eta ia-ia iritsi ezinezkoa. Gure ustez, bigarren taldean sartzea saihets zenezake, baldin eta ikasteko behar adina denbora hartzen baduzu, eta zure buruaz, hizkuntza eta komunikazioaz eta hizkuntza ikasteko dagoen bideaz, oinarrizko giltzarriak ulertzen baituzu. Horretarako garaia orain dela ere sinesten dugu. Dena den, gure xedea liburu hau xume-xume idaztean zera izan da, zurekin konpartitzea hizkuntz arrotzaren ikasle hobea bilakatzeko beharrezko dituzun aburuak. Besteak beste, honako galdera hauek aztertu ditugu: Zergatik ikasi hizkuntza arrotza? Zeintzuk dira hizkuntz ikasle onaren ezaugarriak? Zer eta nolakoa da hizkuntza eta komunikazioaren izaera? Non ikasten da ongien hizkuntza? Nola hasi hizkuntza arrotza menderatzen? Zure laguntzarekin, guk zu ere aztertu zaitugu! Hau da, guk gonbidatzen zaitugu hizkuntzaren ikaskuntza prozesura zuk dakarkizuna aintzakotzat hartzea: zeure trebetasun zehatzak, zeure nortasuna, zeure asmo propioak, zeure motibazioa, zeure jarrerak. Laburbilduz, hauxe egiten dugu, zerorrek nahi duzun bezalako hizkuntz ikasle bihurtzeko eskuartekoak eman.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 81'232:371.3 RUB nol Ale eskuragarriak EK13101140
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 81'232:371.3 RUB nol Ale eskuragarriak EK17030363

Hizkuntza arrotzen bat ikasten ari bazara edo ikasteko asmotan bazabiltza, zeuretzako dago idatzia liburu hau. Bertan, hizkuntz ikasle eraginkor eta arrakastatsua izateko iradokizun zehatzak aurkituko dituzu. Gainera, liburu hau irakurriz gero, teknika ugariren jabe ere izango zara. Izan ere, teknika hauek, hizkuntza arrotzaren ikaskuntzari era emankorrean ekiteko adorea emango baitizute, hau da, hizkuntzaren ikaskuntzatik zuk zeuk nahi duzuna jaso dezazun. Gaur egungo mundu honetan, oso arrunta da beste hizkuntzetako hiztunekin harremanak izatea, unibertsitatean dela, bidaietan edo lanean bertan. Harreman hauek ugaltzen diren neurri berean handitzen da hizkuntza arrotza ikasteko gure motibazioa. Askorentzat, hizkuntza arrotzaren ikaskuntza, esperientzia pozgarria eta benetako saria da. Beste batzuentzat, aldiz, esperientzia zaputza eta ia-ia iritsi ezinezkoa. Gure ustez, bigarren taldean sartzea saihets zenezake, baldin eta ikasteko behar adina denbora hartzen baduzu, eta zure buruaz, hizkuntza eta komunikazioaz eta hizkuntza ikasteko dagoen bideaz, oinarrizko giltzarriak ulertzen baituzu. Horretarako garaia orain dela ere sinesten dugu. Dena den, gure xedea liburu hau xume-xume idaztean zera izan da, zurekin konpartitzea hizkuntz arrotzaren ikasle hobea bilakatzeko beharrezko dituzun aburuak. Besteak beste, honako galdera hauek aztertu ditugu: Zergatik ikasi hizkuntza arrotza? Zeintzuk dira hizkuntz ikasle onaren ezaugarriak? Zer eta nolakoa da hizkuntza eta komunikazioaren izaera? Non ikasten da ongien hizkuntza? Nola hasi hizkuntza arrotza menderatzen? Zure laguntzarekin, guk zu ere aztertu zaitugu! Hau da, guk gonbidatzen zaitugu hizkuntzaren ikaskuntza prozesura zuk dakarkizuna aintzakotzat hartzea: zeure trebetasun zehatzak, zeure nortasuna, zeure asmo propioak, zeure motibazioa, zeure jarrerak. Laburbilduz, hauxe egiten dugu, zerorrek nahi duzun bezalako hizkuntz ikasle bihurtzeko eskuartekoak eman.

How to be a more successful language learner

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com