Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Genero berdintasunean hezteko gida [Interneteko baliabidea] : familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat / Luixa Reizabal Arruabarrena

Nork:Reizabal Arruabarrena, LuixaKolaboratzailea(k):Udako Euskal UnibertsitateaMaterial mota:TestuaTestuaPublication details: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, L.G. 2015Deskribapen fisikoa: 185 or. : ir. ; 24 cmISBN: 9788484385400 (UEU); 9788490821947 (EHU)Gaia(k): Hezkidetza | Psikologia | Soziologia | GeneroaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea (EHU) | Argitaletxearen webgunea (UEU) Adina / Maila: XXI. mendean oraindik haur eta nerabeek generoaren ikusmolde sexistaren araberako uste, rol eta jokabide estereotipatuak garatzen dituzte. Hori ekidin ezean, haur eta nerabe horiek generoan oinarritutako diskriminazioa, indarkeria fisikoa, berdintasunik eza eta antzekoak normaltzat hartu edo/eta eragiteko arriskua dago. Zorionez, bada arriskua saihesteko biderik. Hain zuzen ere, hezkidetza delako hezkuntza mota. Androzentrismoa, matxismoa, sexismoa, homofobia, transfobia eta antzekoak desagerrarazi eta gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea helburu duen hezkuntza-prozesua da hezkidetza, eta hori da, hain zuzen ere, gida honetan jorratzen den gaia. Helburu hori lortzearren, hiru zatitan banatu dugu gida. Lehenengoan, hezkidetza izango da hizpide eta bi kapituluk osatzen dute. Lehenengo kapituluan hezkidetza lantzera bultzatu gaituzten arrazoiak azaldu eta zenbait kontzepturen esanahia argituko da. Bigarrenean, berriz, hezkidetzak bakea lortzeko tresna gisa duen garrantzia aztertuko da. Genero-sozializazioa izango da hizpide bigarren zatian. Batetik, haurrek generoaren ikusmolde sexista eskuratzen duten prozesua deskribatuko da eta, ondoren, familian, eskolan, mintzairan, ikus-entzunezkoetan eta Interneten eta atsotitzetan, abestietan eta umorean ikusmolde hori nola transmititzen den azalduko da, ezinbestekoa baita transmisio-moduez jabetzea hura eten eta hezkidetza sustatu nahi bada. Azkenik, hirugarrenen zatian, hezkidetza-prozesua zenbait hezkuntza-testuingurutan nola gauzatu behar den azalduko da. Hain zuzen ere, hezkidetza sustatzeko erabili ohi diren baliabideak aztertu, familian hezkidetza lantzeko baliabideak eskaini, eskola hezkidetzailea izan dadin egin beharreko aldaketak deskribatu eta mintzairaren erabilera ez-sexistaren nondik norakoak aztertuko dira. Kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa proposatzen zaizkio, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnar dezan. Funtsean, hezkidetzara euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin idatzi dugu gida. Zeuri dagokizu erabakitzea helburu hori lortu dugun ala ez
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Berrogeialdian Eima Katalogoa
Monografia 37.043 REI gen Maileguan hartuta 30/03/2020 EK15121859

XXI. mendean oraindik haur eta nerabeek generoaren ikusmolde sexistaren araberako uste, rol eta jokabide estereotipatuak garatzen dituzte. Hori ekidin ezean, haur eta nerabe horiek generoan oinarritutako diskriminazioa, indarkeria fisikoa, berdintasunik eza eta antzekoak normaltzat hartu edo/eta eragiteko arriskua dago. Zorionez, bada arriskua saihesteko biderik. Hain zuzen ere, hezkidetza delako hezkuntza mota. Androzentrismoa, matxismoa, sexismoa, homofobia, transfobia eta antzekoak desagerrarazi eta gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea helburu duen hezkuntza-prozesua da hezkidetza, eta hori da, hain zuzen ere, gida honetan jorratzen den gaia. Helburu hori lortzearren, hiru zatitan banatu dugu gida. Lehenengoan, hezkidetza izango da hizpide eta bi kapituluk osatzen dute. Lehenengo kapituluan hezkidetza lantzera bultzatu gaituzten arrazoiak azaldu eta zenbait kontzepturen esanahia argituko da. Bigarrenean, berriz, hezkidetzak bakea lortzeko tresna gisa duen garrantzia aztertuko da. Genero-sozializazioa izango da hizpide bigarren zatian. Batetik, haurrek generoaren ikusmolde sexista eskuratzen duten prozesua deskribatuko da eta, ondoren, familian, eskolan, mintzairan, ikus-entzunezkoetan eta Interneten eta atsotitzetan, abestietan eta umorean ikusmolde hori nola transmititzen den azalduko da, ezinbestekoa baita transmisio-moduez jabetzea hura eten eta hezkidetza sustatu nahi bada. Azkenik, hirugarrenen zatian, hezkidetza-prozesua zenbait hezkuntza-testuingurutan nola gauzatu behar den azalduko da. Hain zuzen ere, hezkidetza sustatzeko erabili ohi diren baliabideak aztertu, familian hezkidetza lantzeko baliabideak eskaini, eskola hezkidetzailea izan dadin egin beharreko aldaketak deskribatu eta mintzairaren erabilera ez-sexistaren nondik norakoak aztertuko dira. Kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa proposatzen zaizkio, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnar dezan. Funtsean, hezkidetzara euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin idatzi dugu gida. Zeuri dagokizu erabakitzea helburu hori lortu dugun ala ez

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com