Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa : sarrera bat / William Littlewood ; [itzultzailea, UZEI]
Material mota:TestuaLanguage: Basque Original language: English Serie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 9Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1986Deskribapen fisikoa: 134 or. ; 22 cmISBN: 84-7542-324-8 (9. alea)Gaia(k): Hizkuntzak -- DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak: Argitaletxearen webgunea (HABE) | Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Liburu honen helburua praktikoa da: irakasleei beren tekniken errepertorioa zabaltzen laguntzea, hizkuntza arrotz batean trebekiago komunikatzeko, ikasleak gaitu ahal izan ditzaten. Liburuaren asmoa ez da hizkuntza arrotzaren irakaskuntzarako lehen sarrera bat izatea. Suposatu dut irakurleak ezagutzen dituela dagoeneko hizkuntza arrotz baten egiturak irakasteko oinarrizko teknikak, hala nola, hizkuntza berria egoera bidez aurkeztea, galdera- erantzunezko ariketak gidatzea edota ahozko ariketak erabiltzea. Nire asmoa jarduerak iradokitzea izan da, hauen bidez irakasleek ikasleei lagundu ahal izan diezaieten egitura horien menerapena baino harago joaten, egoera errealetan esanahiak komunikatzeko erabili ahal izan ditzaten punturaino. Eguneroko egoerei aurpegi emateko gaituko dituen komunikazio- trebetasun orokor batez jabetzeko premia duten ikasleak dituen irakaslearengana dago zuzendua nagusiki azterketa. Batez ere, Europako Kontseiluaren "Atalase-maila"n deskribatutako premiak dituen ikasle-motari dagokio. Berriro 7. kapituluan aipatuko dut ikasle-mota hau: "eskuarki, topatzen dituzten beste herrialdetako pertsonekin eguneroko gai sinpleez komunikatzeko gai izateko eta beste herrialde bat bisitatzen dutenean irten eta bizimodu normal samarra egiteko gai izateko bere burua prestatu nahi duten pertsonak". Hortaz, liburuaren helburu nagusia gehiago da ahozko trebetasunak garatzea eta ez idazketaren erabilera lantzea, diskutitzen diren jardueratako asko idazketan edo irakurketan erraztasuna emateko egokitu badaitezke ere. Hizkuntza arrotzen irakaskuntzan, nik neuk, bai helduekin eta bai eskoletako ikasle gazteekin izan dut esperientzia. Liburu hau idazterakoan bi eratako ikasleak izan ditut gogoan. Esan gabe doa, halere, zenbait jarduera helduentzako egokiagotzat hartuko dituela irakurleak eta beste batzuk, aldiz, eskolaumeentzat aproposagoak direla. Nolanahi ere, adinetik aski'aparte, taldeen arteko diferentzia, gustura zer egiten duten eta hobeki ikasten zerk laguntzen dien, hartan egoten da. Horregatik, irakurle bakoitzak bakarrik juzka dezake jarduera jakin bat bere ikasle-taldeentzat egokia den. Esana dudan bezala, liburuak gehiago jotzen du praktikara hizkuntza arrotzaren irakaskuntzaren teoriara baino. Haatik. irakaskuntzaren praktika teoriatik erabat etenda balego, haztamuka hutsezko jarduera izango litzateke. Horregatik, saiatu naiz tekniken azalpen arrazonatu koherente bat ematen, horrek irakurleari haiek gaitasun komunikatiboaren helburuarekin erlazionatzen eta bere irakaskuntza metodologian integratzen lagunduko dion esperantzatan.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 81:37.02 LIT hiz | Ale eskuragarriak | EK17030199 |
Bibliografia: 127.-134. or.
Liburu honen helburua praktikoa da: irakasleei beren tekniken errepertorioa zabaltzen laguntzea, hizkuntza arrotz batean trebekiago komunikatzeko, ikasleak gaitu ahal izan ditzaten. Liburuaren asmoa ez da hizkuntza arrotzaren irakaskuntzarako lehen sarrera bat izatea. Suposatu dut irakurleak ezagutzen dituela dagoeneko hizkuntza arrotz baten egiturak irakasteko oinarrizko teknikak, hala nola, hizkuntza berria egoera bidez aurkeztea, galdera- erantzunezko ariketak gidatzea edota ahozko ariketak erabiltzea. Nire asmoa jarduerak iradokitzea izan da, hauen bidez irakasleek ikasleei lagundu ahal izan diezaieten egitura horien menerapena baino harago joaten, egoera errealetan esanahiak komunikatzeko erabili ahal izan ditzaten punturaino. Eguneroko egoerei aurpegi emateko gaituko dituen komunikazio- trebetasun orokor batez jabetzeko premia duten ikasleak dituen irakaslearengana dago zuzendua nagusiki azterketa. Batez ere, Europako Kontseiluaren "Atalase-maila"n deskribatutako premiak dituen ikasle-motari dagokio. Berriro 7. kapituluan aipatuko dut ikasle-mota hau: "eskuarki, topatzen dituzten beste herrialdetako pertsonekin eguneroko gai sinpleez komunikatzeko gai izateko eta beste herrialde bat bisitatzen dutenean irten eta bizimodu normal samarra egiteko gai izateko bere burua prestatu nahi duten pertsonak". Hortaz, liburuaren helburu nagusia gehiago da ahozko trebetasunak garatzea eta ez idazketaren erabilera lantzea, diskutitzen diren jardueratako asko idazketan edo irakurketan erraztasuna emateko egokitu badaitezke ere. Hizkuntza arrotzen irakaskuntzan, nik neuk, bai helduekin eta bai eskoletako ikasle gazteekin izan dut esperientzia. Liburu hau idazterakoan bi eratako ikasleak izan ditut gogoan. Esan gabe doa, halere, zenbait jarduera helduentzako egokiagotzat hartuko dituela irakurleak eta beste batzuk, aldiz, eskolaumeentzat aproposagoak direla. Nolanahi ere, adinetik aski'aparte, taldeen arteko diferentzia, gustura zer egiten duten eta hobeki ikasten zerk laguntzen dien, hartan egoten da. Horregatik, irakurle bakoitzak bakarrik juzka dezake jarduera jakin bat bere ikasle-taldeentzat egokia den. Esana dudan bezala, liburuak gehiago jotzen du praktikara hizkuntza arrotzaren irakaskuntzaren teoriara baino. Haatik. irakaskuntzaren praktika teoriatik erabat etenda balego, haztamuka hutsezko jarduera izango litzateke. Horregatik, saiatu naiz tekniken azalpen arrazonatu koherente bat ematen, horrek irakurleari haiek gaitasun komunikatiboaren helburuarekin erlazionatzen eta bere irakaskuntza metodologian integratzen lagunduko dion esperantzatan.
Communicative Language Teaching: and introduction
There are no comments on this title.