Hizkuntzak irakasteko metodologia : irakasleentzako testuliburua / David Nunan ; itzultzailea, Ana Isabel Morales
Material mota:TestuaLanguage: Basque Original language: English Serie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 37Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1995Deskribapen fisikoa: 270 or. ; 22 cmISBN: 84-7542-193-8 (Itzulpen saila); 84-86968-55-0 (37. alea)Gaia(k): Hizkuntza modernoak -- DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Other classification: B1 Sareko errekurtsoak: Argitaletxearen webgunea (HABE) | Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Behin batean, Frank Lloyd Wrightek, arkitekto amerikar handiak, bere estudioan sartu eta bere azken proiektua burutu berria zuela iragarri zuen. Zur eta lur, ikasleak ingurutara begira hasi ziren planoen bila, baina ez ziren inon ere ageri. Orduan arkitektoak hala esan zien, "Orain papereratzea besterik ez dut egin behar." Hizkuntzak irakasteko Metodologia urte askoan idazten aritu naizen liburua da -papereratzea izan da arazorik larriena. Bigarren hizkuntzako irakasleak hezitze-lanetan sartu nintzenean, 70. hamarkadan, harrituta geratu nintzen. Izan ere, hizkuntz ikasgeletan gertatu behar zenaz metodologistek emandako azalpen-arauetatik, nik neuk irakasten nueneko eskoletan eta nik behatutako beste talde batzuetan zinez gertatzen zenera, itzelezko aldea zen. 70. hamarkadan eta 80. hamarkadaren hasieran metodoei buruzko ardura handia zegoen, eta metodo egokia aurkitzea zen arretagunea. Ni ere ibili nintzen maiteñotan zenbait metodorekin, hala nola Sugestopedia, Erantzun Fisiko Osoa, Bide Isila, eta are aspaldi hila den "All 's Well" [Dena dago ondo] metodo ilun samarrarekin. Hala ere, ni ez nengoen batere konforme ikasgelako lanen oinarria ikasgelaz kanpoko arauak izatearen ideiarekin. Hala iruditzen zitzaidan: taldearentzako zeregin pedagogikoak prestatzerakoan, bi aldetikako ikuspegiak uztartu behar genituela, hau da, hizkuntzak ikastea eta erabiltzea zer den aztertu, baina alde batetik hizkuntzalaritza eta psikologia bezalako ikas-arloetatik abiatuta, eta, bestetik, taldearen beraren barrutik abiatuta. Sintesi hori egiten saiatu naiz liburu honetan. Liburuari honako galdera biok eman zioten abiada: zer daukate esateko oraingo teoria eta ikerketek hizkuntz ikaskuntzaz eta hizkuntzaren erabileraz? eta, zer egiten dute benetan ikasle-irakasleek hizkuntz ikasgeletan? Bigarren itauna erantzuteko, ordu asko eman nituen ikasgeletako interakzioak behatzen, grabatzen eta transkribatzen. Bildutako material guztirako lekurik izan ez bada ere, liburua hogeita hamar ikasgelatik gorako miaketez eratuta dago. Ohartarazi beharko nuke, bestalde, nire helburua ez zela jokabide eredugarriaren adibideak eskaintzea, hau da, zer egin beharko litzatekeen erakustea, ikasgeletan benetan zer egiten den erakustea baino. Arauak ematen hastea, izan ere, saihestu gura nuen lakio berberean jaustea izango zen. Horrek ez du esan nahi jokabide arrakastatsurik ez dagoenik. Alabaina, honako irizpideok kontutan harturik bakarrik neur daiteke arrakasta: curriculumaren xedeak, irakaslearen jomugak, ikaslearen asmoak, eta ikasketaren emaitzak. Azkenik, irakasle eta ikasle bakoitzaren esku dago bere irizpideak eratu eta erabiltzea, jokaera arrakastatsua zer den edo zer ez den erabakitzeko. Horrek liburua idaztean izan nuen azken helburura narama. Hizkuntz ikaskuntza eta erabileraz besteek aurkitu eta idatzi dutena azaltzea ez da nahikoa. Azken urratsa irakasleei dagokie: beren inguru zehatzean eta beren ikasgelak lankidetzan ikerturik, eurentzat eta euren 13 ikasleentzat zer den baliagarri antzeman beharko dute. Ikerlan hori burutzeko egin litezkeen urrats zehatzak ematen saiatu naiz liburu honetan.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 81'232 NUN hiz | Ale eskuragarriak | EK17030221 |
Bibliografia: 261.-27. or.
Behin batean, Frank Lloyd Wrightek, arkitekto amerikar handiak, bere estudioan sartu eta bere azken proiektua burutu berria zuela iragarri zuen. Zur eta lur, ikasleak ingurutara begira hasi ziren planoen bila, baina ez ziren inon ere ageri. Orduan arkitektoak hala esan zien, "Orain papereratzea besterik ez dut egin behar." Hizkuntzak irakasteko Metodologia urte askoan idazten aritu naizen liburua da -papereratzea izan da arazorik larriena. Bigarren hizkuntzako irakasleak hezitze-lanetan sartu nintzenean, 70. hamarkadan, harrituta geratu nintzen. Izan ere, hizkuntz ikasgeletan gertatu behar zenaz metodologistek emandako azalpen-arauetatik, nik neuk irakasten nueneko eskoletan eta nik behatutako beste talde batzuetan zinez gertatzen zenera, itzelezko aldea zen. 70. hamarkadan eta 80. hamarkadaren hasieran metodoei buruzko ardura handia zegoen, eta metodo egokia aurkitzea zen arretagunea. Ni ere ibili nintzen maiteñotan zenbait metodorekin, hala nola Sugestopedia, Erantzun Fisiko Osoa, Bide Isila, eta are aspaldi hila den "All 's Well" [Dena dago ondo] metodo ilun samarrarekin. Hala ere, ni ez nengoen batere konforme ikasgelako lanen oinarria ikasgelaz kanpoko arauak izatearen ideiarekin. Hala iruditzen zitzaidan: taldearentzako zeregin pedagogikoak prestatzerakoan, bi aldetikako ikuspegiak uztartu behar genituela, hau da, hizkuntzak ikastea eta erabiltzea zer den aztertu, baina alde batetik hizkuntzalaritza eta psikologia bezalako ikas-arloetatik abiatuta, eta, bestetik, taldearen beraren barrutik abiatuta. Sintesi hori egiten saiatu naiz liburu honetan. Liburuari honako galdera biok eman zioten abiada: zer daukate esateko oraingo teoria eta ikerketek hizkuntz ikaskuntzaz eta hizkuntzaren erabileraz? eta, zer egiten dute benetan ikasle-irakasleek hizkuntz ikasgeletan? Bigarren itauna erantzuteko, ordu asko eman nituen ikasgeletako interakzioak behatzen, grabatzen eta transkribatzen. Bildutako material guztirako lekurik izan ez bada ere, liburua hogeita hamar ikasgelatik gorako miaketez eratuta dago. Ohartarazi beharko nuke, bestalde, nire helburua ez zela jokabide eredugarriaren adibideak eskaintzea, hau da, zer egin beharko litzatekeen erakustea, ikasgeletan benetan zer egiten den erakustea baino. Arauak ematen hastea, izan ere, saihestu gura nuen lakio berberean jaustea izango zen. Horrek ez du esan nahi jokabide arrakastatsurik ez dagoenik. Alabaina, honako irizpideok kontutan harturik bakarrik neur daiteke arrakasta: curriculumaren xedeak, irakaslearen jomugak, ikaslearen asmoak, eta ikasketaren emaitzak. Azkenik, irakasle eta ikasle bakoitzaren esku dago bere irizpideak eratu eta erabiltzea, jokaera arrakastatsua zer den edo zer ez den erabakitzeko. Horrek liburua idaztean izan nuen azken helburura narama. Hizkuntz ikaskuntza eta erabileraz besteek aurkitu eta idatzi dutena azaltzea ez da nahikoa. Azken urratsa irakasleei dagokie: beren inguru zehatzean eta beren ikasgelak lankidetzan ikerturik, eurentzat eta euren 13 ikasleentzat zer den baliagarri antzeman beharko dute. Ikerlan hori burutzeko egin litezkeen urrats zehatzak ematen saiatu naiz liburu honetan.
Language Teaching Methodology. A textbook for teachers.
There are no comments on this title.