Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntza : hizkuntzaz jabetzeari buruzko ikerketak eta ikasgelan dituzten inplikazioak / William Littlewood ; [itzultzailea,UZEI]

Nork:Littlewood, WilliamKolaboratzailea(k):HABE | UZEIMaterial mota:TestuaTestuaLanguage: baq Original language: English Serie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 10Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1986Deskribapen fisikoa: 144 or. ; 22 cmISBN: 84-7542-362-0 (10. alea); 84-7542-193-8 (Itzulpen Saila)Gaia(k): Hizkuntza modernoak -- DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Other classification: B1 Sareko errekurtsoak: Argitaletxearen webgunea (HABE) | Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruz zenbait ikerketa egin berri dira; ikerketa horietatik sortu diren ideia eta aurkikunde batzuei buruzko sarrera da liburu hau. Liburua idazterakoan, bereziki irakaskuntzan lagungarri gerta dakizkigukeen alderdiak lantzen saiatu naiz. Irakaskuntza eta ikaskuntza-ren arteko ezberdintasunak ez du esplikazio beharrik: lehena irakasleak garatzen du eta bigarrena ikasleak. Harrigarria da, hortaz, orain dela gutxi esan dezakegu -1970. urtearen hamarkadaren "hasieran-> ezberdintasun horrek hizkuntz irakaskuntzaren zirkuluetan zer nolako interesa sortu duen. Ikasgelako metodo eta teknikei buruzko literatura gehienak irakaskuntzaren ekintzan zentratzen du atentzioa, ikaskuntza irakaslearen ekintzen islada zuzena besterik izango ez balitz bezala. "Ikastea", batez ere, ikasgelako aktore garrantzitsuenak, irakasleak, ematen dituen estimulu eta irakaspenen aurrean erreakzionatzea da. Zerk bultzatu du orduan jendea irakaskuntz eta ikaskuntz prozesu horretako beste partaideengan gehiago zentratzera? Ez da liburu honen helburua bilakaeren analisi zehatz bat eskaintzea. Ondorengo faktore hauek aipa genitzake, ordea, bereziki eraginkor bezala: la hezkuntzako esfera guztietan egon da gero eta gehiago "ikaslearengan zentratzeko" joera. Konturatu gara pertsona bakoitza bere ikasketaren arduradun dela eta bere nortasuna hezkuntz prozesuan sartu behar duela. Hizkuntza irakasterakoan, ikaskuntza eragilea sortzeko orduan, gure metodo eta teknikak sarritan porrot egin dute, nahiz eta teorian oso egokiak bezala agertu. Hori zergatik gertatzen den jakiteko, ikaslea aztertu behar dugu. Aurreko puntuari lotuta, ikasle bakoitza besteengandik desberdina dela konturatuz joan gara. Ez dira irakasleak forma emateko zain dauden buztin biguna soil soilik, baizik eta beren izakera, motibazio eta ikasteko estiloak dituzte. Bereizgarri guzti hauek badute beren eragina ikasgelan ikasleek duten jokabidean. Ikasleek beren hizkuntza ikasterakoan jokatzen duten rol eraginkorra, lehen hizkuntzaz jabetzeaz egin diren ikerketetan ere azpimarratu izan da. Azterketa hauek hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan ere antzeko lana egitera bultzatu dute. Honek, aldi berean, ikasleak bilakaera-prozesuan partaide aktiboa izan behar duela erakutsi du. Liburu honen edukina batez ere aurreko 3. eta 4. puntuekin loturik dago: hizkuntz bilakaeraren izaera, hor ikasleak duen rola eta hori eragiten duten faktoreak. Liburuaren helburua batez ere 2. puntuarekin loturik dago: hau da, irakaskuntza hobetzen lagun diezaguketen ikaskuntzako aspektuak aztertzearekin.
Aleak
Item mota Current library Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
81:37.02 LIT hiz Ale eskuragarriak EK17030352
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
81:37.02 LIT hiz Ale eskuragarriak EK17030353

Bibliografia: 131.-142. or.

Hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruz zenbait ikerketa egin berri dira; ikerketa horietatik sortu diren ideia eta aurkikunde batzuei buruzko sarrera da liburu hau. Liburua idazterakoan, bereziki irakaskuntzan lagungarri gerta dakizkigukeen alderdiak lantzen saiatu naiz. Irakaskuntza eta ikaskuntza-ren arteko ezberdintasunak ez du esplikazio beharrik: lehena irakasleak garatzen du eta bigarrena ikasleak. Harrigarria da, hortaz, orain dela gutxi esan dezakegu -1970. urtearen hamarkadaren "hasieran-> ezberdintasun horrek hizkuntz irakaskuntzaren zirkuluetan zer nolako interesa sortu duen. Ikasgelako metodo eta teknikei buruzko literatura gehienak irakaskuntzaren ekintzan zentratzen du atentzioa, ikaskuntza irakaslearen ekintzen islada zuzena besterik izango ez balitz bezala. "Ikastea", batez ere, ikasgelako aktore garrantzitsuenak, irakasleak, ematen dituen estimulu eta irakaspenen aurrean erreakzionatzea da. Zerk bultzatu du orduan jendea irakaskuntz eta ikaskuntz prozesu horretako beste partaideengan gehiago zentratzera? Ez da liburu honen helburua bilakaeren analisi zehatz bat eskaintzea. Ondorengo faktore hauek aipa genitzake, ordea, bereziki eraginkor bezala: la hezkuntzako esfera guztietan egon da gero eta gehiago "ikaslearengan zentratzeko" joera. Konturatu gara pertsona bakoitza bere ikasketaren arduradun dela eta bere nortasuna hezkuntz prozesuan sartu behar duela. Hizkuntza irakasterakoan, ikaskuntza eragilea sortzeko orduan, gure metodo eta teknikak sarritan porrot egin dute, nahiz eta teorian oso egokiak bezala agertu. Hori zergatik gertatzen den jakiteko, ikaslea aztertu behar dugu. Aurreko puntuari lotuta, ikasle bakoitza besteengandik desberdina dela konturatuz joan gara. Ez dira irakasleak forma emateko zain dauden buztin biguna soil soilik, baizik eta beren izakera, motibazio eta ikasteko estiloak dituzte. Bereizgarri guzti hauek badute beren eragina ikasgelan ikasleek duten jokabidean. Ikasleek beren hizkuntza ikasterakoan jokatzen duten rol eraginkorra, lehen hizkuntzaz jabetzeaz egin diren ikerketetan ere azpimarratu izan da. Azterketa hauek hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan ere antzeko lana egitera bultzatu dute. Honek, aldi berean, ikasleak bilakaera-prozesuan partaide aktiboa izan behar duela erakutsi du. Liburu honen edukina batez ere aurreko 3. eta 4. puntuekin loturik dago: hizkuntz bilakaeraren izaera, hor ikasleak duen rola eta hori eragiten duten faktoreak. Liburuaren helburua batez ere 2. puntuarekin loturik dago: hau da, irakaskuntza hobetzen lagun diezaguketen ikaskuntzako aspektuak aztertzearekin.

Foreing and second language learning. Language-acquisition research and its implications for the classroom

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com