Arianaren haria : edo testuaren gramatikak ama-hizkuntzan nahiz hizkuntza arrotzen pentsatutakoaren antolamendu eta adierazpenaren gida gisa / Michael Zock ; [itzultzailea, Boni Urkizu]
Material mota:TestuaLanguage: baq Original language: French Serie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 31Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1992Deskribapen fisikoa: 76 or. ; 22 cmISBN: 84-7542-193-8 (Itzulpen saila); 84-457-0148-7 (31. alea)Gaia(k): Hizkuntza modernoak -- Didaktika | Diskurtsoaren azterketaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Gaurko gizakiaren arrakasta, bakarkakoa nahiz taldekakoa, bi baldintza hauen pean dago: 1)arazoei irtenbide emateko informazioak tratatzen jakitea, 2)informazio horiek igortzen jakitea, hau da, irtenbideak eta horietara iristeko erabili diren metodoak komunikatzea. Kuestioa jakitearen transferta denean edo norberaren ikuspegiak defendatzea, adierazpidea jeneralean hitza izaten da, zehazkiago esateko, testua. Beraz, ez da aski ideien jabe izatea; horiek adierazten jakin behar da. Denok dugu ama-hizkuntza bat, baina denek ez dakite derrigor komunikatzen. Zailtasunak ikasleen eskola-lanetan bezala ageri dira espezialisten berbaldietan ere. Batzuk ez dira berbaldi koherenterik moldatzeko gauza, beste batzuek nahikoa lan izaten dute gauzak hitz argi eta sinplez adierazten. Egiatan, ez batzuek eta ez besteek dakite beren baitatik atera eta hartzailearen lekuan jartzen. Hitza hiztunarena da, baina baita hartzailearena ere. Komunikazioa, izatekotan, igorpena eta harrera dauden neurrian izango da. Azken urteotan emaitza politak eskuratu <lira alor askotan: Hizkuntzalaritzan, Adimen Artifizialean, Ezagupenaren Psikologian. Lan horiek, produktuak (testuak) ez ezik horietara iristeko prozesuak ere ukitzen dituzte -eta jokaera hau berria da. Lan horiek interes handikoak <lira, bai teoriaren baita praktikaren aldetik ere. Emaitza horiek, bestalde, laborategitik eta argia ikusi duten lekuetatik atera eta talde zabalago bati ezagutzera ematea merezi dute. Guk hizkuntz irakasleak eta material didaktikoaren sortzaileak ditugu bereziki gogoan. Horixe da ikerketa honen sorburua. Nola moldatu pentsaera berbaldi koherente eta argia eraikitzeko? Horixe da galdera eta horrekin zerikusia duten lanei begirada bat egitea gure helburua. Galderaren mamia bikoitza da. Argi adierazten irakastearekin batera pentsaera bat ere irakasten da, orijinala ez bada ere, gutxienez argia izatearen meritua duena. Testu bat egituratzen jakiteak eskuartean dugun gaia egituratzen jakitea eskatzen du. Testua norberaren mundua egituratzeko modu eraginkor bat denez, horren bitartez argi pentsatzen ikas daiteke. Horrek A puntu batetik (problema) B puntu batera (soluzioa) iristeko galderak moldatzea esan nahi du. Bere pentsaera helburu jakin bat lortzera zuzentzen ez dakiena jirabira ero batean ibiliko da. Bere bizitzaren joanean, behin batean lortutako elkarketen mendean egongo da beti. Bost atal ditu txosten honek. Lehenengoak testua komunikazio-egoerako atal den aldetik ikertzen du. Bigarrenak eta hirugarrenak egitura eta prozeduraren ikuspegitik behatzen dute. Laugarrenaren gaia koherentzia (lokala/globala) izango da, zenbait lan enpiriko azalduz bukatuko dena. Azken atalean, bibliografiaren inguruko zenbait iruzkin egingo dugu irakurleari bideak erakutsi nahian. Ohar bat, dena den: txosten honen helburua ez da idazle edo erredaktore adimentsu bilakatzeko errezetak eskaintzea. Gu idazki utilitarioari begira gaude. Bestalde, eskura daukagun lekuak ez digu aipatutako lan guztien bilduma egiteko aukerarik ematen. Beraz, alor berri hauetako bidea eta norakoa aurkitu ahal izateko informazioak eman besterik ez dugu egingo. Gure ustez, interesik dutenek (pedagogo, testu-liburugile, ikerketari), lan honen bukaerara iritsitakoan, jakingo dute beren ikerketan aurreratzeko zer egin, eskura dauden informazioen putzu zabalean ito gabe.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 81'42 ZOC ari | Ale eskuragarriak | EK18010067 |
Bibliografia: 69.-76. or.
Gaurko gizakiaren arrakasta, bakarkakoa nahiz taldekakoa, bi baldintza hauen pean dago: 1)arazoei irtenbide emateko informazioak tratatzen jakitea, 2)informazio horiek igortzen jakitea, hau da, irtenbideak eta horietara iristeko erabili diren metodoak komunikatzea. Kuestioa jakitearen transferta denean edo norberaren ikuspegiak defendatzea, adierazpidea jeneralean hitza izaten da, zehazkiago esateko, testua. Beraz, ez da aski ideien jabe izatea; horiek adierazten jakin behar da. Denok dugu ama-hizkuntza bat, baina denek ez dakite derrigor komunikatzen. Zailtasunak ikasleen eskola-lanetan bezala ageri dira espezialisten berbaldietan ere. Batzuk ez dira berbaldi koherenterik moldatzeko gauza, beste batzuek nahikoa lan izaten dute gauzak hitz argi eta sinplez adierazten. Egiatan, ez batzuek eta ez besteek dakite beren baitatik atera eta hartzailearen lekuan jartzen. Hitza hiztunarena da, baina baita hartzailearena ere. Komunikazioa, izatekotan, igorpena eta harrera dauden neurrian izango da. Azken urteotan emaitza politak eskuratu <lira alor askotan: Hizkuntzalaritzan, Adimen Artifizialean, Ezagupenaren Psikologian. Lan horiek, produktuak (testuak) ez ezik horietara iristeko prozesuak ere ukitzen dituzte -eta jokaera hau berria da. Lan horiek interes handikoak <lira, bai teoriaren baita praktikaren aldetik ere. Emaitza horiek, bestalde, laborategitik eta argia ikusi duten lekuetatik atera eta talde zabalago bati ezagutzera ematea merezi dute. Guk hizkuntz irakasleak eta material didaktikoaren sortzaileak ditugu bereziki gogoan. Horixe da ikerketa honen sorburua. Nola moldatu pentsaera berbaldi koherente eta argia eraikitzeko? Horixe da galdera eta horrekin zerikusia duten lanei begirada bat egitea gure helburua. Galderaren mamia bikoitza da. Argi adierazten irakastearekin batera pentsaera bat ere irakasten da, orijinala ez bada ere, gutxienez argia izatearen meritua duena. Testu bat egituratzen jakiteak eskuartean dugun gaia egituratzen jakitea eskatzen du. Testua norberaren mundua egituratzeko modu eraginkor bat denez, horren bitartez argi pentsatzen ikas daiteke. Horrek A puntu batetik (problema) B puntu batera (soluzioa) iristeko galderak moldatzea esan nahi du. Bere pentsaera helburu jakin bat lortzera zuzentzen ez dakiena jirabira ero batean ibiliko da. Bere bizitzaren joanean, behin batean lortutako elkarketen mendean egongo da beti. Bost atal ditu txosten honek. Lehenengoak testua komunikazio-egoerako atal den aldetik ikertzen du. Bigarrenak eta hirugarrenak egitura eta prozeduraren ikuspegitik behatzen dute. Laugarrenaren gaia koherentzia (lokala/globala) izango da, zenbait lan enpiriko azalduz bukatuko dena. Azken atalean, bibliografiaren inguruko zenbait iruzkin egingo dugu irakurleari bideak erakutsi nahian. Ohar bat, dena den: txosten honen helburua ez da idazle edo erredaktore adimentsu bilakatzeko errezetak eskaintzea. Gu idazki utilitarioari begira gaude. Bestalde, eskura daukagun lekuak ez digu aipatutako lan guztien bilduma egiteko aukerarik ematen. Beraz, alor berri hauetako bidea eta norakoa aurkitu ahal izateko informazioak eman besterik ez dugu egingo. Gure ustez, interesik dutenek (pedagogo, testu-liburugile, ikerketari), lan honen bukaerara iritsitakoan, jakingo dute beren ikerketan aurreratzeko zer egin, eskura dauden informazioen putzu zabalean ito gabe.
Le Fil d´Ariane ou les grammaires de texte comme guide dans l´organisation et l´expression de la penseé en langue maternelle et/or étrangère.
There are no comments on this title.