Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Joxe Austin Arrieta / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Nork:Arrieta, Joxe AustinKolaboratzailea(k):Izagirre, KoldoMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): XX. mendeko poesia kaierak (Susa)Publication details: Zarautz : Susa, L.G. 2001Deskribapen fisikoa: 57 or. ; 21 cmISBN: 84-95511-24-XGeneroa/Forma:Poesia | Baliabide digitalak | Helduentzako Literatura Sareko errekurtsoak:Liburuaren bertsio digitala (Susa) Adina / Maila: Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Tituluek adierazten duten bezala («neurtitz neurgabeak» / «bertso-paper printzatuak» / «graffitien ganbara»...), Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Juan Mari Lekuonak esana du poesiari egiten dion omenaldia ere badela, autore honen jardun poetikoa. Arrietaren poesiak oihartzun asko dakartza, baina ez asmo kultista batean. Poeta honen inter-testualitateari ezin zehazkiago zeritzon Lekuonak berak «intra-literatura», testu berrian txertatzen dituelako bere tradiziotik, herritik nahiz kultutik, jasotako edertasunak. Esan liteke klitxe literario berriak sortu nahi dituela, unibertsal egin nahi dituela gure poeta zaharrak. Eta hain ohartua da hautu hori non Arrietak ez baititu besterenak hain ohikoa den titulu azpirako edo bariaziorako ai tzakia gisa erabiltzen, poemaren beraren gorputzera ekartzen ditu, eta beti ere bereak ez dituela ulertzeko moduan, era esplizitoan maiz. Azken liburuan, bestalde, omenaldi hori poeta garaikideetara zabaldu du nabarmen. Poesiaren poesia ote dugu hau? Ez noski. Omenaldi hori gomita da, erakustegi, kitzikagarri. Ez besterik. Gure ondarearen barruan kokatzen da poeta, haren zordun deklaratzen da, eta ahalegina egiten du euskal literatura mundu erreferentzial baliagarri bat izan dadin. Poesia funtzional bat proposatzen ote zaigu orduan? Are gutxiago. Poetak ezagun du gozatu egiten duela besteren testuetan -idazle gutxik duten eskuzabaltasunez aitortua- eta nahi lukeela irakurleak ere plazer hori hartzea, baina Joxe Austin Arrietak bere mundu propioa isla tzen du poemetan: nerabearen tristura, zapalduekiko atxikimendua, egunerokoaren hastioa, maite-poza, abertzaletasunaren mindurak... Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz aukeratzen du hitza, adierazi nahi lukeen huraxe, ez antzeko zerbait, adieraztearren. Irudien sorkuntzan oso kon tzientea bada ere, hitzen arteko loturek eta hots kidetasunek halako zorabio surrealista bat eragiten digute batzuetan, errezitatuan areago tzen dena. Hiztegi mailako aberastasunari neurriaren ardura gainera tzen dio. Bertso librean kadentziaren sena ageri du, perfekzio handiko estrofagintza saiatzen du neurtuan. Eta eraikuntza linguistikoaren azpitik beti ageri du sentimenduen indarra, «zergatik maite ote dituen» jakin gabe maite baititu zenbait bazter, pertsona asko, zapaldu guztiak.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Poesia (Helduentzat) P ARR jox Ale eskuragarriak EK18050065

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Tituluek adierazten duten bezala («neurtitz neurgabeak» / «bertso-paper printzatuak» / «graffitien ganbara»...), Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Juan Mari Lekuonak esana du poesiari egiten dion omenaldia ere badela, autore honen jardun poetikoa. Arrietaren poesiak oihartzun asko dakartza, baina ez asmo kultista batean. Poeta honen inter-testualitateari ezin zehazkiago zeritzon Lekuonak berak «intra-literatura», testu berrian txertatzen dituelako bere tradiziotik, herritik nahiz kultutik, jasotako edertasunak. Esan liteke klitxe literario berriak sortu nahi dituela, unibertsal egin nahi dituela gure poeta zaharrak. Eta hain ohartua da hautu hori non Arrietak ez baititu besterenak hain ohikoa den titulu azpirako edo bariaziorako ai tzakia gisa erabiltzen, poemaren beraren gorputzera ekartzen ditu, eta beti ere bereak ez dituela ulertzeko moduan, era esplizitoan maiz. Azken liburuan, bestalde, omenaldi hori poeta garaikideetara zabaldu du nabarmen. Poesiaren poesia ote dugu hau? Ez noski. Omenaldi hori gomita da, erakustegi, kitzikagarri. Ez besterik. Gure ondarearen barruan kokatzen da poeta, haren zordun deklaratzen da, eta ahalegina egiten du euskal literatura mundu erreferentzial baliagarri bat izan dadin. Poesia funtzional bat proposatzen ote zaigu orduan? Are gutxiago. Poetak ezagun du gozatu egiten duela besteren testuetan -idazle gutxik duten eskuzabaltasunez aitortua- eta nahi lukeela irakurleak ere plazer hori hartzea, baina Joxe Austin Arrietak bere mundu propioa isla tzen du poemetan: nerabearen tristura, zapalduekiko atxikimendua, egunerokoaren hastioa, maite-poza, abertzaletasunaren mindurak... Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz aukeratzen du hitza, adierazi nahi lukeen huraxe, ez antzeko zerbait, adieraztearren. Irudien sorkuntzan oso kon tzientea bada ere, hitzen arteko loturek eta hots kidetasunek halako zorabio surrealista bat eragiten digute batzuetan, errezitatuan areago tzen dena. Hiztegi mailako aberastasunari neurriaren ardura gainera tzen dio. Bertso librean kadentziaren sena ageri du, perfekzio handiko estrofagintza saiatzen du neurtuan. Eta eraikuntza linguistikoaren azpitik beti ageri du sentimenduen indarra, «zergatik maite ote dituen» jakin gabe maite baititu zenbait bazter, pertsona asko, zapaldu guztiak.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com