Palestina zauritua / Imanol Murua Uria
Material mota:TestuaSerie(ak): Narratiba (Susa) ; ; 32Publication details: Zarautz : Susa, 2012Edizioa: 2. edDeskribapen fisikoa: 221 or. : z.-b. mapak ; 20 cmISBN: 84-86766-90-7Gaia(k): PalestinaGeneroa/Forma:Helduentzako Literatura | Baliabide digitalak Sareko errekurtsoak:Liburuaren bertsio digitala (Susa) Adina / Maila: Palestina eta Israelen arteko elkarrizketek gatazka mingarria bake prozesu batean jarri zuten, eta Palestinaren autonomia abiatu. Baina bake prozesua, autonomia bezalaxe, etenez betea dago, mugaz josia. Israelgo Estatuak ezartzen dituen mugak, eta herri palestinarrak bere baitan dituenak. Eta mugak zauriak dira herri baten gorputzean. Imanol Murua Uriak Palestina bisitatu du. Errefuxiatu esparruetan egon da, islamistekin mintzatu, judu ultraortodoxoei entzun, soldadu eta manifestariekin jardun, presoak elkarrizketatu, palestinarrekin bizi. Eta horiek denak kronika honetara bildu ditu; lurrin palestinarra darion kontakizun honetara. Eztia da, eta garratza. Kronikariak bizitasunez jaso du eguneroko jardunean historia egiten duen herri baten bizitza. Estilo zuzen batekin eramango zaitu eta umorez pasearaziko bizipen horietan barrena. Antzinako mapek munduaren erdigunean kokatzen zuten Jerusalem, lurralde santua. "Palestina zauritua"k gatazkaren erdigunean kokatzen digu santu bezain madarikatua izan daitekeen lurralde hau.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N MUR pal | Ale eskuragarriak | EK20090208 |
Palestina eta Israelen arteko elkarrizketek gatazka mingarria bake prozesu batean jarri zuten, eta Palestinaren autonomia abiatu. Baina bake prozesua, autonomia bezalaxe, etenez betea dago, mugaz josia. Israelgo Estatuak ezartzen dituen mugak, eta herri palestinarrak bere baitan dituenak. Eta mugak zauriak dira herri baten gorputzean. Imanol Murua Uriak Palestina bisitatu du. Errefuxiatu esparruetan egon da, islamistekin mintzatu, judu ultraortodoxoei entzun, soldadu eta manifestariekin jardun, presoak elkarrizketatu, palestinarrekin bizi. Eta horiek denak kronika honetara bildu ditu; lurrin palestinarra darion kontakizun honetara. Eztia da, eta garratza. Kronikariak bizitasunez jaso du eguneroko jardunean historia egiten duen herri baten bizitza. Estilo zuzen batekin eramango zaitu eta umorez pasearaziko bizipen horietan barrena. Antzinako mapek munduaren erdigunean kokatzen zuten Jerusalem, lurralde santua. "Palestina zauritua"k gatazkaren erdigunean kokatzen digu santu bezain madarikatua izan daitekeen lurralde hau.
There are no comments on this title.