Koilara bete hitz / Josetxo Azkona
Material mota:TestuaSerie(ak): Poesia (Alberdania) ; ; 9Publication details: Irun : Alberdania, L.G. 2001Deskribapen fisikoa: 71 or. ; 21 cmISBN: 84-95589-20-6Generoa/Forma:Poesia | Helduentzako Literatura Sareko errekurtsoak:Argitaletxeren webgunea Adina / Maila: Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin...-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak oinarrizkoak | Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P AZK koi | Ale eskuragarriak | EK22020026 |
Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin...-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du
There are no comments on this title.