Kote katua eta munstroak / [testua eta irudiak] Rocío Martínez ; [itzulpena, Manu López Gaseni]
Material mota:TestuaLanguage: Basque Original language: Spanish Serie(ak): Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)Publication details: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2022Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: [34] or. : kol. ir. ; 23 x 23 cmISBN: 978-84-9172-262-5Gaia(k): Haurren beldurra -- Ipuinak -- Haur eta gazteentzako liburuak | Amen eta seme-alaben arteko harremana -- Ipuinak -- Haur eta gazteentzako liburuakGeneroa/Forma:Album ilustratuak | Haur eta Gazteentzako Literatura Other classification: 82-31 Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: «Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola. Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak -Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean. Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Album ilustratuak | AI MAR kot | Ale eskuragarriak | EK22020061 |
«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola. Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak -Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean. Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.
3 urtetik aurrera (urdina)
Gato Guille y los monstruos
There are no comments on this title.