Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Konfinamenduan ere konta-kontari / Joseba Aurkenerena Barandiaran

Nork:Aurkenerena Barandiaran, JosebaMaterial mota:TestuaTestuaPublication details: Zarautz : Dakit, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 211 or. ; 21 cmISBN: 978-84-124395-6-4Generoa/Forma:Helduentzako Literatura Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Joseba Aurkenerenaren lana 31 ipuinez osatutako eleberria da, jatorria itxialdian duena eta erretirodunen elkarte bati gertatutakoa biltzen duena, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Bidasoaldean, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa Garaiko jendeak biltzen diren eremu zabalean, era guztietako elkarteak sortzen dira, gizarte arlokoak, kulturalak, erlijiosoak, gazteendakoak..., eta abar. Zaharrak ere, edo hobeto erranik, adinaren neguan direnak, hainbat elkartetan biltzen dira. Bada Beti Gazte izeneko elkarte bat Bidasoa ibaiaren bi aldeetan aritzen dena, eta gazte izandako ainitz bere baitan hartzen dituena. Hirurehun bazkide gutti gora-behera, eta bere lokaletan biltzeaz gain, bestelako ekimenak, bestak eta bidaiak antolatzen dituzte. 2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Erraz erraiten da, hogeita hamaika egun hotel batean konfinatuta! Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, Pette hendaiarrak eramandako botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baita laster hustu ere. Muturra berotzean, lehen kantuak entzun ziren. Gero, txistuaren erritmoari jarraiki, dantzari ekin zioten, eta akitu zirelarik, baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina, eta hogeita hamaika egunez, gauza bera egin zuten. Ipuin horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Narratiba (Helduentzat) N AUR kon Ale eskuragarriak EK23030047

Joseba Aurkenerenaren lana 31 ipuinez osatutako eleberria da, jatorria itxialdian duena eta erretirodunen elkarte bati gertatutakoa biltzen duena, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Bidasoaldean, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa Garaiko jendeak biltzen diren eremu zabalean, era guztietako elkarteak sortzen dira, gizarte arlokoak, kulturalak, erlijiosoak, gazteendakoak..., eta abar. Zaharrak ere, edo hobeto erranik, adinaren neguan direnak, hainbat elkartetan biltzen dira. Bada Beti Gazte izeneko elkarte bat Bidasoa ibaiaren bi aldeetan aritzen dena, eta gazte izandako ainitz bere baitan hartzen dituena. Hirurehun bazkide gutti gora-behera, eta bere lokaletan biltzeaz gain, bestelako ekimenak, bestak eta bidaiak antolatzen dituzte. 2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Erraz erraiten da, hogeita hamaika egun hotel batean konfinatuta! Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, Pette hendaiarrak eramandako botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baita laster hustu ere. Muturra berotzean, lehen kantuak entzun ziren. Gero, txistuaren erritmoari jarraiki, dantzari ekin zioten, eta akitu zirelarik, baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina, eta hogeita hamaika egunez, gauza bera egin zuten. Ipuin horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com