Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Ni ikastola : XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat / Koldo Tellitu Mejia

Nork:Tellitu, KoldoMaterial mota:TestuaTestuaPublication details: Leioa : Koldo Tellitu Mejía, L.G. 2024Deskribapen fisikoa: 434 or. ; 22 cmISBN: 978-84-09-61723-4Gaia(k): Irakaskuntza -- Euskal Herria | Soziolinguistika | Ikastolak -- Historia | Hezkuntza -- Euskal Herria | Hezkuntza -- Historia -- Euskal HerriaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Ikus aurkibidea Adina / Maila: Ez da liburu askorik idatzi ikastolen historiari buruz; gehienek ikastolen garai esanguratsuak kontatu dituzte. Esan gabe doa, oroitzapenek, hormetan itsatsitako argazkiak bailiran, euskal gizarteak ikastolei egiten dien aitorpena iltzatzen dute: dela iraganeko egoera politiko gogorragatik, dela euskarari eta euskal kulturari emandako bultzadagatik, baina baita argazki horiek denboran duten urruntasunagatik ere. Liburu honek, aldiz, ikastolen onarpen sozialerako konplexuagoak izan diren garaietan jartzen du gogoa, XXI. mendean. Liburu gehienen gidoitik ere aldentzen da, eta, ikastolen mugimenduak azken 25 urteetan eremu pedagogikoan egindako ekarpen handiak ahaztu gabe, esparru sozial eta politikoari tarte zabala eskaintzen dio. Ikastolen mugimenduarena historia bizia izan da, bizia eta soziala. Izan ere, herritik sortu eta herritarrekin elkarrekintzan aritu diren Ikastolak eta euskal gizartea elkar elikatze baten historiaren subjektuak dira. Eta, unean uneko gizarte-bizitzak ikastoletan eragin izan duen bezala, ikastolen ibilbidea ekarpen iturri iraunkorra izan da Euskal Herriarentzat. Egileak nabarmendu nahi du, halaber, XXI. mendeko ikastolen historiaren inguruko hausnarketa hau bere bizi-esperientziatik abiatuta egin duela, beren egunean bizi izan zituen moduan, gero historia honen funtsezko elementuetan sakonduz, baita bere ikuspegitik Horretarako, material propioaz baliatu da, baita ikastolen mugimenduko materialaz ere, bere organoetan hartutako erabakiak, lortutako akordioak, argitalpenak, ikastola aldizkarian jasotakoak, liburuetan edota iritzi artikuluetan. Liburu honen beste ezaugarri bat da kronologikoki idatzita dagoen arren, modu ezberdinetan irakur daitekeela, hasieratik amaierara, baina kapituluka edo atalka irakurtzeko aukera ere ematen du, kapitulu bakoitza XXI. mendeko ikastolen historiaren fase bati eskainita baitago. Era berean, kontsulta-liburu bihurtu daiteke ikastoletan mende honetako garai edo eremu jakin batean zer gertatu zen jakin nahi dutenentzat, edo eremu jakin batean. Eta hedaduraz, Euskal Herriko hezkuntza- sisteman XXI. mendean gertatutakoa kontsultatzeko.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Oharrak Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 373(460.15) TEL nii Ale eskuragarriak EK24060039
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Irale - E
Monografia SOZIOLING TEL nii Ale eskuragarriak IRALE24060040

Ez da liburu askorik idatzi ikastolen historiari buruz; gehienek ikastolen garai esanguratsuak kontatu dituzte. Esan gabe doa, oroitzapenek, hormetan itsatsitako argazkiak bailiran, euskal gizarteak ikastolei egiten dien aitorpena iltzatzen dute: dela iraganeko egoera politiko gogorragatik, dela euskarari eta euskal kulturari emandako bultzadagatik, baina baita argazki horiek denboran duten urruntasunagatik ere.
Liburu honek, aldiz, ikastolen onarpen sozialerako konplexuagoak izan diren garaietan jartzen du gogoa, XXI. mendean. Liburu gehienen gidoitik ere aldentzen da, eta, ikastolen mugimenduak azken 25 urteetan eremu pedagogikoan egindako ekarpen handiak ahaztu gabe, esparru sozial eta politikoari tarte zabala eskaintzen dio. Ikastolen mugimenduarena historia bizia izan da, bizia eta soziala. Izan ere, herritik sortu eta herritarrekin elkarrekintzan aritu diren Ikastolak eta euskal gizartea elkar elikatze baten historiaren subjektuak dira. Eta, unean uneko gizarte-bizitzak ikastoletan eragin izan duen bezala, ikastolen ibilbidea ekarpen iturri iraunkorra izan da Euskal Herriarentzat.

Egileak nabarmendu nahi du, halaber, XXI. mendeko ikastolen historiaren inguruko hausnarketa hau bere bizi-esperientziatik abiatuta egin duela, beren egunean bizi izan zituen moduan, gero historia honen funtsezko elementuetan sakonduz, baita bere ikuspegitik Horretarako, material propioaz baliatu da, baita ikastolen mugimenduko materialaz ere, bere organoetan hartutako erabakiak, lortutako akordioak, argitalpenak, ikastola aldizkarian jasotakoak, liburuetan edota iritzi artikuluetan.
Liburu honen beste ezaugarri bat da kronologikoki idatzita dagoen arren, modu ezberdinetan irakur daitekeela, hasieratik amaierara, baina kapituluka edo atalka irakurtzeko aukera ere ematen du, kapitulu bakoitza XXI. mendeko ikastolen historiaren fase bati eskainita baitago. Era berean, kontsulta-liburu bihurtu daiteke ikastoletan mende honetako garai edo eremu jakin batean zer gertatu zen jakin nahi dutenentzat, edo eremu jakin batean. Eta hedaduraz, Euskal Herriko hezkuntza- sisteman XXI. mendean gertatutakoa kontsultatzeko.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com