Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Arkeologia haragitan / Beñat Arruti Irigoien

Nork:Arruti Irigoien, BeñatMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): DK Poesia Saria (Balea Zuria) ; ; 7Publication details: Donostia : Balea Zuria, L.G. 2024Deskribapen fisikoa: 79 or. ; 21 cmISBN: 978-84-126681-7-9Generoa/Forma:Poesia | Helduentzako Literatura Sareko errekurtsoak:Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa Sariak: Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatzen duten Kultura V.II Poesia Saria Irabazi du liburu honekAdina / Maila: "Arkeologia haragitan" poema-liburuak jaso du aurtengo DK Poesia Saria. Aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen begietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Leku-ez leku kontzeptua lantzen du hainbat poematan, gainbehera eta maitasuna, poesiari eta hizkuntzari buruzko kezkak… Askotariko paisai eta giroak uztartzen doa, barnekoak zein kanpokoak, naturaren ingurukoak zein urbanoak. Hizkera hanpaturik gabe egiten du aurrera, leun baina zorrotz, argitasunez, eta, aldi berean, alde ilunen arrakalak bilatuz. Honela dio liburuaren sarreran: “Arkeologo bat haragitan bailitzan, ahapez galdetzen dio poetak odol-izerdizko narru zahar bati, lur leunari ordez, ea zer ostentzen duen bere aurrizko azpietan. Hala, arrakala hertsi batetik abaildu eta begiak zarratzean datorzkio barrenean habitatzen dituenak, mintz malkar baten geroko ondasunak. Zer bilatu ez dakienaren ahalkeaz harramazkatzen ditu aintzina hondoratu baten haragizko gomutak”. Beñat Arruti Zarautzen jaio zen 1999an. EHUn burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara “Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin dihardu lanean, Zarauzko eguneko zentro batean. Hauxe da argitaratzen duen lehen sormen-lana.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Poesia (Helduentzat) P ARR ark Ale eskuragarriak EK24070011

"Arkeologia haragitan" poema-liburuak jaso du aurtengo DK Poesia Saria. Aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen begietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Leku-ez leku kontzeptua lantzen du hainbat poematan, gainbehera eta maitasuna, poesiari eta hizkuntzari buruzko kezkak… Askotariko paisai eta giroak uztartzen doa, barnekoak zein kanpokoak, naturaren ingurukoak zein urbanoak. Hizkera hanpaturik gabe egiten du aurrera, leun baina zorrotz, argitasunez, eta, aldi berean, alde ilunen arrakalak bilatuz. Honela dio liburuaren sarreran: “Arkeologo bat haragitan bailitzan, ahapez galdetzen dio poetak odol-izerdizko narru zahar bati, lur leunari ordez, ea zer ostentzen duen bere aurrizko azpietan. Hala, arrakala hertsi batetik abaildu eta begiak zarratzean datorzkio barrenean habitatzen dituenak, mintz malkar baten geroko ondasunak. Zer bilatu ez dakienaren ahalkeaz harramazkatzen ditu aintzina hondoratu baten haragizko gomutak”. Beñat Arruti Zarautzen jaio zen 1999an. EHUn burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara “Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin dihardu lanean, Zarauzko eguneko zentro batean. Hauxe da argitaratzen duen lehen sormen-lana.

Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatzen duten Kultura V.II Poesia Saria Irabazi du liburu honek

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com