TY - BOOK AU - Sterne, Laurence AU - Woolf, Virginia AU - Barambones,Josu ED - EIZIE ED - Euskadi. TI - Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar T2 - Urrezko biblioteka (Elkar) SN - 978-84-9027-395-1 PY - 2016/// CY - Donostia : PB - Elkar, KW - Helduentzako Literatura N2 - Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berréala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera.Bidaiari sentimentala bezain alderrai dabil haren gogoa, batetik bestera, eta izaera libre eta araugabe horren parekoa du idazkera ere: jostari, berbalapiko, sigi-sagatsua. Era guztietako pertsonaiak dabiltza joan-etorrian, gai guztiei buruzko gogoetak sartu-irtenean, Sterneren begirada bihurri eta onberak gidaturiko ibilbide honetan UR - https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/bidaia-sentimentala-frantzia-eta-italian-zehar/ ER -