TY - BOOK AU - Egiguren,Rafa TI - Ilargia putzuan ageri T2 - Literatura (Erein) SN - 8475683126 PY - 1990/// CY - Donostia : PB - Erein, KW - Helduentzako Literatura N2 - Nobelaren ezaugarririk behinena polifonia baldin bada, hona hemen nobela bat peto-petoa. Polifonikoa du narradoreen iharduna: bakoitzak bere ahotsean dihardu, baina partituraren arauera denek. Polifonikoa du paisaia desberdinen presentzia, bakoitza dagokin mailara errenditurik, ez bat ez beste den paisaien paisaia sortuz, denetarik saltzen duten denda zahar horietan usain ahaztezin hori sortzen den bezalaxe. Polifonikoa da Rafa Egigurenek bere lehen nobelan aurkezten digun gai, kezka eta interesguneen andana ere. Askotarikoa, baina era berean bateratua. Ez ditu osagaiak bortxaz uztartuak arreta eta kariƱo handiz elkar josiak baizik. Titulua bera ere, polifonikoa du, Txinako kanta zahar batena baita. Baina nobela honetako Txina ez da ikutu exotiko-turistikoa, egileak ezagutu eta bizi izandako kosmos urrutiko hark Rafaren arimaren putzuan sortu duen islada baizik. Eta hori, nola ez, nabari da deskripzioetan, erreferentzietan, aipamen ia profetiko zenbaitetan, eta orohar begiradaren espanturik ezean. Alferrikakoa litzateke, bestalde, argumentua azaltzen saiatzea, Rafak kontatu nahi zuena berak kontatu duen bezala baizik ez baitago kontatzerik. UR - https://www.erein.eus/eu ER -