TY - BOOK AU - Arregi Orue, Joseba I. TI - Ama lurraren zaindari lumadunak: : herri indigenak nazioartean SN - 978-84-8438-433-5 PY - 2012/// CY - Bilbo PB - : Udako Euskal Unibertsitatea KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N2 - 1992tik hona indigenek nazioartean erdietsi dituzten lorpen handienak deskribatzen dira liburu honetan. Ekologiari dagokionez, indigenen lurraldeetan ematen den biodibertsitatea haiek berek egindako kudeaketa iraunkorraren ondorio dela frogatu ahal izan dute jendaurrean, eta nazioarteko dokumentu askotan aliatu estrategiko moduan agertzen dira horregatik. Izan ere, herri indigenen paradiplomaziak onarpen maila handia jaso du: Lantalde propioa NBEn eta ondoren 2007ko beren eskubideen aldeko aldarrikapen unibertsala izanik. Guzti hau posiblea izan Laugarren Munduaren izenpean herri indigenek osotzen duten nazioarteko mugimenduari esker. Herri indigenek nazioartean eragiteko propio sortutako kontzeptua da laugarren mundua. Laugarren munduaren helburu nagusietako bat haien patua kontrolatzea eta kolonialismoaren ondorio ezkorrak betiko uxatzea da. Autodeterminazioa aldarrikatzen du mugimenduak, baina estatuen barruan eta ez estatu berri bat sortuz, Hirugarren bidea deitu diot horri. Hain zuzen ere, estatu berri bat aldarrikatzen ez dutelako onartu dute indigenen saiakera nazioartean UR - http://www.buruxkak.eus/liburua/ama-lurraren-zaindari-lumadunak-herri-indigenak-nazioartean/2267 ER -