TY - BOOK AU - Bilbao Telletxea,Gidor AU - Gartzia,Pruden AU - Menika, Mari Karmen TI - Bai, jauna, bai : : fisika euskaraz! : Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez SN - 9788484386506 PY - 2018/// CY - Bilbo : PB - Udako Euskal Unibertsitatea, KW - Etxebarria, Jose Ramon KW - Euskara teknikoa KW - Euskara KW - Normalizazioa KW - Fisika KW - Monografiak KW - Biografiak N1 - Bibliografia N2 - Jose Ramon Etxebarria irakasleak 70 urte bete ditu 2018an, eta Udako Euskal Unibertsitateak, liburu honen bidez, esker ona agertu gura dio bere bizitza akademiko osoan euskal unibertsitatea, esan nahi baita euskarazko unibertsitatea, eraikitzen eginiko lanagatik. Izenburuan, 1976ko esaldia gogorarazi dugu, Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! hori Joserraren tinkotasunaren adierazgarri delako, eta 42 urte igaro ondorensendotasun, zorroztasun eta gozotasun berarekin ikusten dugulako euskalunibertsitatearen aldeko lanean. Azkenetik hasita, liburu honen amaieran, ikertzaile gazteen aurrean Jose RamonEtxebarria irakasle zailduak euskal unibertsitateaz aurkezturiko gogoetamamitsua argitaratu dugu: «Katedralaren eraikuntza». Eta liburuaren lehenengoatalean, bere bibliografia akademiko guztiaren erreferentzia zehatzak bildu dira,bere jardun arduratsuan arkitekto-hargin finak landu dituen plano, harri, hormaeta egitura mintzodunak direla uste dugulako («harria lantzen duen bitartean,katedrala buruan»). Liburuaren zatirik handiena Joserraren lankide eta lagunen ekarpenek osatzendute, eta era bitakoak dira: batzuk gorazarrezko artikulu laburrak, gehienetanegileen oroitzapen pertsonal, anekdota, iruzkin eta pasadizoz apailatuak; bestebatzuk artikulu zientifiko akademikoak, egileen jakintza-alorretako ikerketaberriak biltzen dituztenak. Guztion artean askotariko lore biziz osaturiko sortapolit bat osatu gura izan dugu Jose Ramon Etxebarria irakaslearentzat, Joserra lagunarentzat, hargin eta arkitektoarentzat, merezi duelako ER -