000 03615nam a2200313 b 4500
655 _aPoesia
_953433
830 1 _aXX. mendeko poesia kaierak (Susa)
_943464
999 _c46242
_d46242
001 bimo0001694121
003 SpMaBN
005 20240621062929.0
008 010713s2001 sp | ||| ||baq
016 7 _abimoBNE20010639840
_2SpMaBN
017 _aNA 1354-2001
020 _a84-95511-24-X
035 _a(OCoLC)434228657
040 _aSpMaBN
_bbaq
_cEIMA Katalogoa
_erdc
080 0 _a821.361-14"19"
100 1 _aArrieta, Joxe Austin
_912044
245 1 0 _aJoxe Austin Arrieta
_c/ antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
260 _aZarautz :
_bSusa,
_cL.G. 2001
300 _a57 or. ;
_c21 cm
490 1 _aXX. mendeko poesia kaierak (Susa)
520 _aPoesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Tituluek adierazten duten bezala («neurtitz neurgabeak» / «bertso-paper printzatuak» / «graffitien ganbara»...), Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Juan Mari Lekuonak esana du poesiari egiten dion omenaldia ere badela, autore honen jardun poetikoa. Arrietaren poesiak oihartzun asko dakartza, baina ez asmo kultista batean. Poeta honen inter-testualitateari ezin zehazkiago zeritzon Lekuonak berak «intra-literatura», testu berrian txertatzen dituelako bere tradiziotik, herritik nahiz kultutik, jasotako edertasunak. Esan liteke klitxe literario berriak sortu nahi dituela, unibertsal egin nahi dituela gure poeta zaharrak. Eta hain ohartua da hautu hori non Arrietak ez baititu besterenak hain ohikoa den titulu azpirako edo bariaziorako ai tzakia gisa erabiltzen, poemaren beraren gorputzera ekartzen ditu, eta beti ere bereak ez dituela ulertzeko moduan, era esplizitoan maiz. Azken liburuan, bestalde, omenaldi hori poeta garaikideetara zabaldu du nabarmen. Poesiaren poesia ote dugu hau? Ez noski. Omenaldi hori gomita da, erakustegi, kitzikagarri. Ez besterik. Gure ondarearen barruan kokatzen da poeta, haren zordun deklaratzen da, eta ahalegina egiten du euskal literatura mundu erreferentzial baliagarri bat izan dadin. Poesia funtzional bat proposatzen ote zaigu orduan? Are gutxiago. Poetak ezagun du gozatu egiten duela besteren testuetan -idazle gutxik duten eskuzabaltasunez aitortua- eta nahi lukeela irakurleak ere plazer hori hartzea, baina Joxe Austin Arrietak bere mundu propioa isla tzen du poemetan: nerabearen tristura, zapalduekiko atxikimendua, egunerokoaren hastioa, maite-poza, abertzaletasunaren mindurak... Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz aukeratzen du hitza, adierazi nahi lukeen huraxe, ez antzeko zerbait, adieraztearren. Irudien sorkuntzan oso kon tzientea bada ere, hitzen arteko loturek eta hots kidetasunek halako zorabio surrealista bat eragiten digute batzuetan, errezitatuan areago tzen dena. Hiztegi mailako aberastasunari neurriaren ardura gainera tzen dio. Bertso librean kadentziaren sena ageri du, perfekzio handiko estrofagintza saiatzen du neurtuan. Eta eraikuntza linguistikoaren azpitik beti ageri du sentimenduen indarra, «zergatik maite ote dituen» jakin gabe maite baititu zenbait bazter, pertsona asko, zapaldu guztiak.
655 0 _aBaliabide digitalak
_947236
655 0 _942163
_aHelduentzako Literatura
700 _aIzagirre, Koldo
_937315
856 _uhttp://www.susa-literatura.eus/liburuak/kaie25
_zLiburuaren bertsio digitala (Susa)
942 _2ddc
_cI-2
_n0