Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Hauek dira sekuentzia didaktiko honetan lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:
Writer testu-prozesadorea (Open Office) |
|
Beste aplikazio batzuk |
|
Web-erreferentziak |
|
![]() |
Matematikaren historiaz ari bagara –eta, are gehiago, geometriaz–, grekoen garairaino egin behar dugu atzera beste behin ere (geometrialari handiak baitziren), zientzia honen jatorrira iritsi ahal izateko. Antzinako Munduan eta Grezian geometrialari asko izan baziren ere, zalantzarik gabe Euklides da guztietan garrantzitsuena eta gaur egunera arte heldu dena. Lehen Hezkuntzan ikasten dugun geometria, hein handi batean, Euklidesi zor diogu; izan ere, haren irakaskuntzak, postulatuak eta teoremak gaur egunera arte iritsi dira. Eta hori harrigarria da, kontuan hartzen badugu matematikan aldaketa handiak gertatu direla historian zehar. Euklides K.a. 330. urtetik 275. urtera bitartean bizi izan zen. Uste da Atenasen jaso zuela heziketa eta Alexandrian eman zituela eskolak. Baina haren zeregin nagusia aurreko geometrialari garrantzitsuenen ezagutzak bildu eta laburtzea izan zen, hauenak, hain zuzen ere: Tales Miletokoa (624 - 546), Pitagoras (572- 496) eta pitagorikoak, eta Eudoxo (408-355). |
Geometriari buruzko ezagutza horretaz guztiaz eta bere ekarpenez baliatuz, historiako geometria-lanik garrantzitsuena idatzi zuen: Elementuak. Lan hori 13 liburuz dago osatuta. Hau da liburu horien banaketa:
Ikus dezakezuenez, maila handiko lana da. Horregatik, oraindik ere ikasi egiten dugu.
Dena dela, Euklidesek matematikari egindako ekarpenik garrantzitsuena bere lanerako metodo zorrotza izan zen: egia biribiletan oinarrituta (postulatuak), enuntziatu eta teorema berriak egiaztatzeko gai izan zen, eta horrek geometria osoa ordenan eta logikoki eraikitzeko aukera eman zion.
Euklidesen postulaturik ezagunena zuzen paraleloena da: “zuzen batetik kanpora dagoen puntu batetik zuzen paralelo bat eta bakarra igarotzen da”. Guretzat hain gauza jakina dena funtsezkoa izan da geometriaren historian, eta horri esker sortu ziren XIX eta XX. mendeetan beste geometria ez-euklidear batzuk, teknologian eta fisikan asko erabiltzen direnak; esate baterako, Einsteinek XX. hasieran garatutako erlatibitatearen teoria.
ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK: