Zenbaki arrunten arteko biderketa

3. Berreketak: karratua eta kuboa

Pertsona 1-2

Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

1 ordu

Zenbaki arrunten arteko berreketak eta horiek ber bi eta ber hiru nola egin ikasiko dugu, eta horien irudikapena marraztuko dugu.

• Berreketa (karratua eta kuboa) eta horren adierazpidea.

Ordenagailua

Zenbaki arrunten arteko biderketari buruzko jarduera eta problema sorta (bertsio editagarria)
Zenbaki arrunten arteko biderketari buruzko jarduera eta problema sorta

Indartzeko material osagarria: Jarduera eta problema sorta.

Berreketa kontzeptuaren azalpena eta horren adierazpidea talde handian egitea proposatzen dizugu (30 min. inguru).
Ariketak ebazteko, egokia da ikasleak binaka edo banaka jartzea, dauden ordenagailuen arabera (30 min.). 
 

Berreketa bat zer den badakiten galdetuz has zaitezke (karratura eta kubora jasotzen ausartuko gara), eta berrekizuna 5 eta berretzailea 2, eta berrekizuna 5 eta berretzailea 3 dituen adierazpide bat nola irakurtzen den. Egin dezatela gogoeta: Zergatik du “karratu” izena? Zergatik du “kubo” izena? 

Diapositiba-aurkezpenaren bidez, berreketa bat irudi bidez nola adierazten den erakuts dezakezu, eta zenbait zenbaki karratura eta kubora jasota adierazita ariketa batzuk egiteko eska diezaiekezu.

Adierazpidea ulertu ondoren, komenigarria da berreketen kalkulu-ariketa batzuk adierazpide zehatzik gabe egitea.

Ikasleek badute ariketa sorta, eta etxean alderdi zailenak indartu ditzakete horrekin.
 

Ikasleek modu zehatzean landuko dituzte lehenik berreketak, adierazpidearen bidez; eta gero, abstrakzio-maila handituta.

Tutorialtxoa: Impress: Lerroak, irudiak, marrazkiak txertatzea
Tutorialtxoa: Impress: irudiei marrak gehitu
Tutorialtxoa: Impressen tutoriala: Irudiak eta trantsizioak dituzten diseinuak
Tutorialtxoa: Impress: aurkezpen bat sortzea

Impressi, OpenOffice.org-eko diapositiba-editoreari buruzko tutorialtxo-multzo bat duzu:

  • Aurkezpen bat sortu
  • Irudi eta trantsizioen diseinuak erabili
  • Irudiak txertatu
  • Marrak, irudiak eta marrazkiak txertatu