Zenbaki arrunten arteko biderketa

4. Eskola-kanpamentu baten kudeaketa

Pertsona 1-2

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

1 ordu

Gure baserri-eskolaren edo udako kanpamentuaren gastuak kudeatuko ditugu. Ondo pasatuko dugu abereak, kirol-materiala, espazioak eta bertako langileak mantentzeko behar ditugun baliabideak kalkulatzen.
Gastu guztiak definitzeko, biderketa erabiliko dugu.

• Abereen eta kirol-materialaren gastuak.
• Kudeaketa ekonomikoa.
• Espazioen mantentze-lanak.

Irakasleak esan bezala gordeko dugu lana.

Diber-eskola: gastuen kalkulua
Ordenagailu lokaletan instala daitekeen aplikazioa, lehenago zenbaki arrunten proposamenean (sor ezazu zure diber-eskola) sortutako udalekuetako etxeko gastuak biderketekin praktikatuz kalkulatzen dituena. Denbora-tarte estandarrak edo hautatzen duzun egun kopurua aplika daiteke.
Adobe Air instalatzea
Hau behin instalatu eta gero, erraz instalatuko ditugu honelako aplikazioak aurrerakoan.

• Ordenagailua.
• Testu-editorea.

Baliabideen artean, “Diber-eskola: gastuen kalkulua” aplikazioa erabiltzeko sortutako bi kanpamentu-eredu aurkituko dituzu. Eredu bat zure disko lokalean gorde beharko duzu "campus.txt" izenarekin, eta horrela, arazorik gabe erabiliko duzu. Testu-lerro labur hori diber-eskola bat osorik ikusteko gakoak dira.

Sortu zure diber-eskola
Ordenagailu lokaletan instala daitekeen aplikazioa, udaleku-etxe bat sortzea proposatu eta zenbaki arrunten arteko batuketak eta kenketak egitea sustatzen duena
Nautikoa
“Diber-eskola: gastuen kalkulua” eta “Diber-eskola: etekinen kalkulua” aplikazioa erabiltzeko sortutako kanpamentu-eredua”. Artxiboa "txt" sinple eta arin bat da, eta testu-lerro bat erakutsiko du bertan sakatzean. Zure disko lokalean gorde beharko duzu "campus.txt" izenarekin, eta horrela, arazorik gabe erabiliko duzu. Testu-lerro labur hori diber-eskola bat osorik ikusteko gakoak dira.
Kiroletakoa

Kanpamentuaren jarduera egiteko, ikasleak eskola-kanpamentu bat sortzeko jardueran (zenbaki arruntei eta horien arteko eragiketei buruzko proposamena) dagoen bikote kopuru berean zatitzea gomendatzen dizugu. Jardueraren iraupena 50 minutu ingurukoa izango da.
Geratzen den denbora, ikasleren batek egin duena adibide gisa hitzez adierazteko erabil daiteke (10 minutu).
 
Jarraian, aurkez ezazu “Eskola-kanpamentu baten kudeaketa” jarduera. Gure kanpamentuaren gastuak kalkulatu beharko ditugu.
Zenbaki arrunten batuketa eta kenketen proposamenean sortu genuen baserri-eskolarekin edo udalekuarekin jolastuko garela esan dezakezu.

Lehenago “Diber-eskola” aplikazioa erabili ez baduzu, material osagarrian eraikitako bi eredu dituzu, artxiboak lortzeko jarraibideak barne: Nautikoa eta Kiroletakoa.

Kanpamentua kudeatzeko, abereen, kirol-materialaren, jarduerak egiteko espazioen, instalazioen mantentze-lanen, langileen, eta abarren gastua kalkulatu behar dugu… eta bakoitzak banaka duen gastua aztertuta kudeatuko dugu. Gastua bost modutan kalkula dezakegu:

• egunekoa,

• astekoa,

• hilekoa,

• urtekoa,

• 2 eta 999 artean definitzen duzun zifra, adibidez: 10 egunekoa, hamabostaldika, bi hilekoa… abereen eta horien espazioen, kirol-materialen eta langileen soldataren unitate bakoitzarena.

Biderketekin egingo da dena, kanpamentua antolatzeko kopurua kalkulatzeko.
Jarduera amaitzeko, planteatu dutena (gastuak, arazoak…) denon artean batera daiteke.

Kanpamentu birtual baten baliabideak kudeatuko dira: hori burutzeko beharrezko gastua, instalazioak zaintzeko eta mantentze-lanak egiteko premia, bertako langileak…
 
Etengabeko ebaluazioa, jardueraren segimenduarekin, eta ikasleen zalantzak argituz. Ikasle bakoitzaren eragiketa-orria eta kalkuluak ere jaso ditzakezu.

Nahi baduzu, edozein diber-eskola erabilita, ebaluazio-jarduerak plantea ditzakezu, gastuak kalkulatzeko behar den egun kopuru bat finkatu ondoren.
 
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Taldeen taula
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Diber-eskola: gastuen kalkulua
Ordenagailu lokaletan instala daitekeen aplikazioa, lehenago zenbaki arrunten proposamenean (sor ezazu zure diber-eskola) sortutako udalekuetako etxeko gastuak biderketekin praktikatuz kalkulatzen dituena. Denbora-tarte estandarrak edo hautatzen duzun egun kopurua aplika daiteke.
Nautikoa
“Diber-eskola: gastuen kalkulua” eta “Diber-eskola: etekinen kalkulua” aplikazioa erabiltzeko sortutako kanpamentu-eredua”. Artxiboa "txt" sinple eta arin bat da, eta testu-lerro bat erakutsiko du bertan sakatzean. Zure disko lokalean gorde beharko duzu "campus.txt" izenarekin, eta horrela, arazorik gabe erabiliko duzu. Testu-lerro labur hori diber-eskola bat osorik ikusteko gakoak dira.
Kiroletakoa
“Diber-eskola: gastuen kalkulua” eta “Diber-eskola: etekinen kalkulua” aplikazioa erabiltzeko sortutako kanpamentu-eredua”. Artxiboa "txt" sinple eta arin bat da, eta testu-lerro bat erakutsiko du bertan sakatzean. Zure disko lokalean gorde beharko duzu "campus.txt" izenarekin, eta horrela, arazorik gabe erabiliko duzu. Testu-lerro labur hori diber-eskola bat osorik ikusteko gakoak dira.
Adobe Air instalatzea
Hau behin instalatu eta gero, erraz instalatuko ditugu honelako aplikazioak aurrerakoan.

“Diber-eskola: gastuen kalkulua” aplikazioa erabiltzeko, kanpamentu bat sortuta izan behar duzu. Kanpamentu berri bat sor dezakezu material osagarrian aurkituko duzun “Sor ezazu zure diber-eskola” aplikazioarekin; edo erantsitako 2 kanpamentu-ereduetako edozein erabil dezakezu: nautikoa edo kiroletakoa.

Tutorialtxoa: Writer: oinpeko oharrak gehitu eta paragrafoak editatu

Writer-en testu batean oinpeko ohar bat nola gehitu, eta paragrafoak nola editatu erakusten duen bideo-tutoriala.

Sortu zure diber-eskola
Ordenagailu lokaletan instala daitekeen aplikazioa, udaleku-etxe bat sortzea proposatu eta zenbaki arrunten arteko batuketak eta kenketak egitea sustatzen duena
Kalkulagailua

Material osagarriaren artean, zure diber-eskola sortzeko jarduera, kalkulagailu bat eta Writerri, OpenOffice.org-en testu-prozesadoreari buruzko tutorialtxo bat dituzu.