Talde handia
Gaiaren sarrera egiteko, Denbora neurtzen aurkezpena erabiltzea gomendatzen dizugu. Zenbait egoera problematiko ditu aurkezpenak, denbora-neurriei buruz hitz egiteko bide ematen dutenak.
Problemak ebatzi ondoren, denbora-unitateak arbel digitalean idaztea gomendatzen dizugu. Horrela, proposatzen dizugun baliokidetasun-koadroa osa dezakezu eta, aproposa dela uste baduzu, ikasleen artean banatu dezakezu saioa amaitzean.
Proposatutako baliokidetasun-koadroaren soluzio-orria.
Aproposa baderitzozu, zure ikasleek, banaka, baliokidetasunak praktikatu ditzakete aurkeztutako unitate batzuekin, eta landutako kontzeptuak horien definizioarekin erlazionatzeko jarduera bat egin dezakete.