Denbora-magnitudea eta -unitateak landuko dira. Adierazitako denbora-unitatearekin erlazionatuz interpretatuko dira zenbakizko zenbait testu eta eguneroko bizitzako objektuak, eta segundo, minutu eta ordu kontzeptuak egun, hil eta urteen barruan kokatuko dira.
Ikaslearen sarreratxoa
Garrantzitsua al da zer ordu den jakitea? Zer ordu da beste herrialde batzuetan? Pentsatu al duzu zenbat denbora ematen duzun lotan? Zenbat segundo ditu ordu batek? Zer da milurteko bat?...
Galdera horiei guztiei eta gehiagori ere erantzungo zaie proposamen honetan.
Carme Martinez eta Vimartic Taldea
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
5/6 saio (bosgarren saioa aukerakoa da)
1. saioa: denbora-unitate nagusiak aurkeztea (1 ordu).
2. saioa: gaian sakontzea eta orduari buruzko jarduerak egitea (1 ordu).
3. saioa: ordu, minutu eta segundoen arteko baliokidetasunak eta transformazioak (1 ordu).
4. saioa: maratoiari buruzko jarduerak egitea (1 ordu).
5. saioa (aukerakoa): bizkortasun-proban denborak hartzea eta baliokidetasunak (1 ordu eta 30 minutu).
6. saioa: sintesi-jarduerak eta ebaluazioa (1 ordu).
Ikasleek eguneroko bizitzako zenbakizko zenbait testu interpretatzen ikasiko dute, horiek denbora-unitateekin erlazionatuz. Hauek landuko ditugu: urteak, hilak, orduak, minutuak eta segundoak.
Ikasleek zenbait denbora-balio konparatuko dituzte, eta behar diren baliokidetasunak egingo dituzte, horiekin ohitzeko eta modu esanguratsuan ikasteko.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
Zenbakizko zenbait testu eta inguruko zenbait objektu denbora-neurriarekiko interpretatzen ikasiko dugu.
Neurri-unitateak ikasiko ditugu, eta horien arteko batzuen (ordu, minutu eta segundoen) artean baliokidetasunak eta konparazioak egingo ditugu.
Etorkizunerako interesgarria eta oso garrantzitsua izango da.
1. Zenbait denbora-unitaterekin harremanetan jartzea (urteetatik segundoraino).
2. Urteekin zerikusia duen igarkizun bat ebaztea.
3. Zoologikoko datuekin lanean; taldeka, ordu, minutu eta segundoen arteko baliokidetasun-taula bat sortuko dugu.
4. Maratoiko denborekin lotutako zenbait galderari erantzungo diogu.
5. (Aukerakoa, maisu/maistrak erabaki beharrekoa) Bizkortasun-proba bat egingo dugu, behar izan den denbora bilduko dugu, jasotako emaitzei buruzko galderak egingo dizkiegu ikaskideei, eta galderak ebatziko ditugu.
6. Sintesi-jarduerak.
Denbora-unitate nagusiak landuko ditugu.
Ikasleak horiek ikasiko ditu, eta zenbait neurgailuren irakurketak egingo ditu. Unitateen arteko baliokidetasunak praktikatuko ditu.
Proposatutako jarduera gehienak talde handian landuko dira lehenbizi, eta ondoren, ikasleek, banaka edo binaka, hainbat motatako jarduerak egin beharko dituzte.
Azken saioan proposatutako sintesi-jarduerak egitea gomendatzen da.
Benetako zenbait egoera ebatziz hasiko gara, edozein pertsonaren eguneroko bizitzan denbora neurtzeko unitate batekin zerikusia dutenak.
Hortik aurrera, kontzeptuetan eta gaiko elementuetan sakonduko dugu, ebatzi nahi diren zenbait problema, igarkizun eta jarduera aztertuz eta ebatziz.
Amaitzeko, azken ebaluaziorako ariketa bat proposatuko dugu, formatu digitalean edo paperean egina.
Proposamen honek zenbait eredu konbinatzen ditu, eragingarri gisa beti egoera problematiko bat erabiliz.
Batzuetan taldeko azalpenak izango dira, eta irakasleak ikasleen ikaskuntza gidatuko du; beste batzuetan, banaka edo binaka arituko dira lanean, eta besteetan, informazioa bilatuko dute.
Bosgarren saioa aukerakoa da, eta ikasleek bizkortasun-zirkuitu bat egiteko behar izan diren denbora errealak bilduko dituzte. Ondoren, egindako denborei buruzko galdera batzuk ebatzi beharko dituzte.
Azkenik, seigarren saio batean, ikasitakoa finkatzeko baliagarriak izango diren sintesia eta banakako jokoa egingo dira, jarduera interaktiboen bidez edo paperean.
Material osagarria:
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Denbora faktorearekin lotutako zenbait egoera problematiko ikusiko ditugu.
Denon artean, aurkeztutako unitateei buruzko baliokidetasun-koadro bat egingo dugu.
- Denborarekin lotutako egoera problematikoak ebaztea.
- Denborarekin zerikusia duten eguneroko egoerak behatzea.
- Unitateen zerrenda bat egitea.
- Identifikatutako unitateen termino eratorri batzuk azaltzea (hiruhilekoa, bisurtea, hamarkada…).
- Bildutako unitateen baliokidetasunen laburpen bat egitea.
- Arbel digitala
- Ordenagailua
Talde handia
Gaiaren sarrera egiteko, Denbora neurtzen aurkezpena erabiltzea gomendatzen dizugu. Zenbait egoera problematiko ditu aurkezpenak, denbora-neurriei buruz hitz egiteko bide ematen dutenak.
Problemak ebatzi ondoren, denbora-unitateak arbel digitalean idaztea gomendatzen dizugu. Horrela, proposatzen dizugun baliokidetasun-koadroa osa dezakezu eta, aproposa dela uste baduzu, ikasleen artean bana dezakezu saioa amaitzean.
Proposatutako baliokidetasun-koadroaren soluzio-orria.
Aproposa baderitzozu, zure ikasleek, banaka, baliokidetasunak praktika ditzakete aurkeztutako unitate batzuekin, eta landutako kontzeptuak horien definizioarekin erlazionatzeko jarduera bat egin dezakete.
Egindako proiekzioei buruzko galdera-bilduma.
Material osagarri hau duzu:
Talde handia
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1 ordu
Bidaiatu al duzue munduko beste herrialde batzuetara? Aldatu behar izan al duzue erlojuko ordua bidaiaren batean? Komunikatu al zarete beste herrialde batzuetako pertsonekin?
Orain denbora-unitateak badakizkigunez, mundu guztiko beste haur batzuekin komunikatzen lagunduko diogu lagun bati… aldi berean konektatu beharko dira denak! Baina ez ordu berean…
Planisferioa behatu, Google Mapsen hiriak bilatu eta zenbait herrialderen arteko baliokidetasunak kalkulatu.
Bideo-tutorial honen bidez, munduko hiri bakoitzeko ordu zehatza eta bertako GMTa aurkitzen ikas dezakezu.
Google Mapsen bidez munduko ordu-sistema landuko dugu, egoera problematiko batetik abiatuta. Bertan, zenbait hiritako orduak koordinatu behar dira, txat bidezko komunikazio bat lortzeko: nazioarteko txata.
Ondoren, ikasleei banaka erantzuteko galdera sorta bat planteatzea gomendatzen dizugu.
Egoera problematikoen eta planisferioari buruzko galdera sortaren soluzio-orria.
Munduko ordu-sistemari buruzko galdera sortak biltzea gomendatzen dizugu, landutako alderdiak ebaluatzeko.
Baliabide orokorretan hauek aurkituko dituzu:
Material osagarria
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1 ordu
Saio honetan, Florentziari zoologikoa bisitatzen lagunduko diogu. Maistrak datu batzuk biltzeko eskatu dio; lagunduko al diogu horiek ordenatzen eta konparatzen?
Gogoeta ere egingo dugu, denboraldiei buruz hitz egiteko unitate txikiek duten erabilgarritasunaz, eta hainbat egoeratan unitate txikienak erabiliz denbora doia zehaztearen garrantziaz.
Amaitzeko, baliokidetasun-taula zuzentzeko aukera emango digun joko bat erabiliko dugu.
- Ordu, minutu eta segundoen arteko baliokidetasun-koadroa.
- Planteatutako egoeretan unitate bat edo bestea erabiltzeari buruzko gogoeta.
- Taula konparatiboan osatutako datuak soluzio-orriaren bidez egiaztatzea.
- Arbel digitala
- Ordenagailua
Material osagarrian hauxe aurkituko duzu:
Saio honetan Zoologikora bisita lantzen has zaitezke ikasleekin; egoera problematiko bat da, eta horren bidez, haurrek zifra batzuk orduetatik minutuetara, eta minutuetatik orduetara bihurtu beharko dituzte.
Talde handian, zure ikasleekin gogoeta egitea proposatzen dizugu, hiru unitate hauen (ordu, minutu eta segundoen) erabileraz, eta egoera batzuetan denboraren doitasunak duen garrantziaz.
Ondoren, ikasleak binaka (edo banaka, nahiago baduzu) landuko dute baliokidetasun-taula, eta proposatutako erlazio-jarduera interaktiboa erabiliz zuzenduko dute.
Zoologikora bisita egoera taldean lantzea proposatzen dizugu, aurrez egindako lana gogoratzeko arbel digitala erabiliz.
Gero, ikasleek, binaka, baliokidetasunen jarduera egin beharko dute, bai paperean, bai jarduera interaktiboaren bidez.
Ikasleen lana egin ahala gainbegiratzea komeni da, eta landutako unitateen arteko bihurketak egitean akats asko egiten diren ikustea.
Egokia baderitzozu, erlojuak irakurtzeko materiala eta baliokidetasunenak zabaltzeko materiala probatzeko esan diezaiekezu.
Baliabide hauek eskaintzen dizkizugu:
Atal honetan material osagarri hau aurkituko duzu:
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1 ordu
Ba al dakizue maratoi bat zer den? Gustatzen al zaizkizue lasterketak?
Maratoiei buruzko web-orri batzuk ikusiko ditugu. Ibilbideak, markak edo parte-hartzaile batzuen denborak ikusiko ditugu.
Ziur badakigula erregistratutako denborei buruzko galdera batzuei erantzuten: irabazlearen marka, lehenbizikoaren eta bigarrenaren arteko denbora-diferentzia, hirugarren sailkatuak zenbat minutu behar izan dituen…
Maratoiei buruzko web-orria aurkezteko, talde handia.
Proposatutako jarduerak ebazteko, bakarlana.
Maratoiei buruzko web-orria talde handian ikusteko, arbel digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, eta lasterkarien helduera-denborari aipamen berezia egitea.
Ondoren, bana itzazu lasterkarien denborak, ikasleek, banaka, proposatutako jarduerak ebatz ditzaten.
Galdera sortaren soluzio-orria.
Galdera sortak biltzea komeniko litzateke, ikasprozesua ebaluatzeko.
Saio honen aurretik, Gorputz Hezkuntzan maratoi kontzeptua lantzea gomendatzen da, jarduerak egiten hastean testuinguru argia izateko.
Baliabide hauek dituzu eskura:
Material osagarriaren atalean hauxe aurkituko duzu:
Wikipediako maratoiaren definizioa oinarri hartuta, gizonezkoen eta emakumezkoen inoizko markarik hoberenak ere lan ditzakezu.
Talde handia
Ikasgela
Gimnasioa
Iraupena:
1 ordu
Gorputz Hezkuntzako ikasgaia baliatuz, bizkortasun-zirkuitu bat egingo dugu gaur, eta kronometro batekin proba bakoitzeko denbora neurtuko dugu.
Gure markak jasotzen dituen koadro bat osatuko dugu, eta kalkulu batzuk ebatziko ditugu.
Denborak biltzean izengoiti bat erabiliko dugu, gero denbora horiek landuko ditugulako.
Egin ezazu jarduera hau Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin batera. Horrela, ikasgai horretan, ikasleek bizkortasun-proba bat egingo dute eta, kronometro bat erabiliz, proposatutako zirkuitua egiteko behar izan diren denborak neurtuko dituzte.
Ondoren, ikasgelan, jasotako denborak emango dizkiezu ikasleei ordenagailuaren bidez.
Oharra: Diziplinarteko jarduera ezinezkoa bada, material osagarrian kronometroarekin kalkuluak egiteko joko baterako lotura eskaintzen dizugu.
Banakako lana, galdera batzuei erantzuteko bildutako denborak behatuta.
Ikasleen erantzunak biltzea gomendatzen dizugu.
Nahiago baduzu, ikasleek izengoitiak erabil ditzakete. Horrela, galdera batzuei erantzungo diete, denborak konparatuz, unitateak aldatuz, diferentzia bilatuz…
Baliabide hauek dituzu:
Material osagarri gisa, kalkulu kronometratuen joko baterako lotura eskaintzen dizugu, Gorputz Hezkuntzako ikasgaiarekin diziplinarteko jarduera ezin egin bada denbora-markak lortzeko.
Banaka
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Joko batzuk egingo ditugu, landu ditugun helburuak geureganatu ditugun egiaztatzeko.
1. Kontzeptuak (milurtekoa, mendea, hamarkada, urtea, bisurtea, hiruhilekoa eta eguna) horien definizioarekin erlazionatuko ditugu.
2. Unitateen arteko baliokidetasunak erlazionatuko ditugu.
3. Proposatutako bi problema ebatziko ditugu.
4. Deskribatutako egoerak dagokien denbora-unitatearekin osatuko ditugu.
5. Planisferioa behatu eta galdera batzuei erantzungo diegu.
6. Denborak irizpide jakin baten arabera ordenatuko ditugu.
7. Denbora-taula bat behatu, bihurketak egin eta egindako galderei erantzungo diegu.
Ordenagailua
Gomendagarria da proposatutako jarduerak banaka egitea, datuak bildu eta azken ebaluazio gisa erabiltzeko.
Esaiezu ariketa batzuk banaka egin beharko dituztela, azken saioetan landutako alderdiak bereganatu dituztela egiaztatzeko.
Jarduerak bakarrik ebazten saiatzeko esan diezaiekezu ikasleei, erantzunak ongi pentsatuta, eta arinegi ibili gabe.
Testu-ariketen soluzio-orria.
Ariketak biltzea eta zuzentzea.
Jardueran zehar ikasleren batek galdetzen badu, enuntziatua eta egin behar duen ariketa ulertzen laguntzea gomendatzen dizugu, baina nola egin behar duen esan gabe.
Saioko baliabide orokorretan, hauek aurkituko dituzu: