Zenbaki dezimaldunak gertuen dugun errealitatetik abiatuta landuko ditugu, eguneroko bizimoduko egoeren inguruko ariketak proposatuz edota ebatziz (euro-zentimoak, kilogramoak, distantziak...).
Ikaslearen sarreratxoa
Zer dira zenbaki dezimaldunak? Zertarako balio dute? Zerbaitetarako erabiltzen al dira? Zer egoeratan erabiltzen dira?…
Agian ez zarete ohartu, baina egunero erabiltzen ditugu.
Carme Martínez eta Vimartic taldea
Banaka
Talde handian
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1. saioa: zenbaki dezimaldunak erabiltzea ohikoa dela azaldu eta haiek irakurri eta idaztea (ordu 1).
2. saioa: hainbat kopuru dezimaldun konparatu eta ordenatzea (ordu 1).
3. saioa: zenbaki dezimaldunak biribiltzea (30 minutu)
4. saioa: zenbaki dezimaldunen arteko batuketa eta kenketa - lehen urratsa (ordu 1).
5. saioa: batuketa- eta kenketa-jarduerak egitea azokaren inguruko elementuak erabiliz (ordu 1).
6. saioa: ariketak ebaztea, landutako helburuak egiaztatu eta ebaluatzeko (ordu 1).
Ikasleek zenbaki dezimaldunak interpretatzen ikasiko dute; haiek osa ditzaketen parteak identifikatuko dituzte (osoa eta dezimala -hamarrenak, ehunenak eta milarenak-).
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Zenbaki dezimaldunak interpretatuko ditugu, zenbaki horiek osatzen dituzten elementu guztiak kontuan hartuz. Gainera, eguneroko bizitzako zenbait problema ebatziko ditugu, konturatuko baikara zenbaki dezimaldunak gure bizimoduko alor askotan erabiltzen ditugula.
1. Gure inguruan zenbaki dezimaldunak antzematea (euro-zentimoak, distantziak, pisuak...). Zenbaki dezimaldunen parteen inguruko ariketak egitea abakoarekin (zati osoa eta dezimala -hamarrenak, ehunenak eta milarenak-).
2. Zenbaki dezimaldunak ordenatzea.
3. Biribiltzea praktikatzeko ariketak.
4. Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak egiteko jarraitu beharreko pausoak ezagutzen hastea.
5. Hainbat kopuru dezimaldun batu edo kentzeko hainbat ariketa eta problema ebaztea
6. Sintesi-jarduerak.
Baliabide orokorrak
- Abako digitalaren bidezko jarduerak, unitatearen kontzeptuak praktikatzeko.
- Kopuruak ordenatzeko jarduerak dituzten dokumentu elkarreragileak.
- Biribiltze-jarduerak dituen ariketa elkarreragilea.
- Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak sortzen dituen jarduera elkarreragilea.
- Atzerakoei buruzko jarduera elkarreragilea okindegian.
- Azokako txartelen inguruko jarduera elkarreragilea.
Indartzeko material osagarria
Zenbaki dezimalduna osatzen duten parteak landuko ditugu, haiek zehatz irakurri eta idazteko.
Ikasleek elementu horien ezaugarriak bereganatuko dituzte, zenbaki dezimaldunak emandako irizpide baten arabera ordenatzen ikasiz.
Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak landuko ditugu.
Saio bakoitzaren hasieran talde handian egingo dugu lan. Ondoren, banaka egingo dugu lan, proposatutako hainbat ikaskuntza praktikatzeko.
Azken saioan, proposatutako sintesi-jarduerak egitea gomendatzen dizugu.
Zenbaki dezimaldunak eguneroko bizimoduko hainbat egoeratan aurkeztuko ditugu.
Hori egin ostean, gaiaren kontzeptu eta elementuetan sakonduko dugu analisiaren eta proposatutako problemaren eta jardueren emaitzaren bidez.
Amaitzeko, azken ebaluaziorako modu digitalean edo paperean egin daitekeen ariketa bat proposatzen dizugu.
Proposamenak hainbat eredu konbinatzen ditu.
Proposatutako saioetan, ikasleek gaia landuko dute irakasleak gidatutako aurkikuntzaren bidez, eta, azkenean, banaka edo binaka egingo dituzte jarduerak.
Azken saioan, edukiak egiaztatu edo indartu ditzaten, oso baliagarriak diren sintesi-jarduera elkarreragileak eta beste jarduera batzuk egingo dituzte paperean.
Baliabide orokorrak
Material osagarria
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
Ordu 1
Eguneroko bizimoduan, zenbaki dezimaldunak hainbat egoeratan erabili ohi ditugu eta egoera horietako batzuk aztertuko ditugu.
Zenbaki dezimaldunak osatzen dituzten parteak landuko ditugu, zenbaki horiek irakurri eta idazteko hainbat ariketa eginez.
Halaber, abakoa elementu bakoitza interpretatzeko estrategia gisa erabiltzen ikasiko dugu.
Baliabide orokorrak
Abako digitalaren bidezko jarduerak, unitatearen kontzeptuak praktikatzeko.
Indartzeko material osagarria
Testu-dokumentua saioko kontzeptuekin
Sarrera eta kontzeptuen azalpenak talde handian landuko ditugu.
Ondoren, abakoaren jarduera kolektiboki aurkeztea gomendatzen dizugu.
Ondoren, proposatutako jarduerak ebazteko banakako lana egingo da.
Txokolate-fabrika problema-egoera talde osoarekin arbelean egiten hastea proposatzen dizugu.
Jarraian, abako digitalarekin, hainbat zenbaki adierazteko modua landuko dugu.
Ikasleak jarduera egiten ari direnean gainbegiraketak egitea komeni da akats asko egiten dituzten ikusteko.
Hainbat ariketa "paperean" dituzu saio amaieran jaso nahi badituzu erabiltzeko edo etxean indartzeko jarduera gisa proposatzeko. Paperean inprimatuta eman ditzakezu edo ordenagailuan betetzeko eskatu.
Baliabide orokorrak
Material osagarria:
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
Ordu 1
Gaur hainbat frutaren pisuak ordenatuko ditugu.
Ondoren, zenbaki dezimaldunak ordenatzeko ariketak egingo ditugu.
- Arbel digitala
- Ordenagailua
Baliabide orokorrak
Hasieran, talde handian egingo dugu lan aurreko saioan landutako oinarrizko aldeak birgogoratzeko eta saio honetan ikasiko diren edukiak aurkezteko.
Jarraian, ikasleek bakarka egingo dute lan: proposatutako ariketak egingo dituzte.
Fruta-dendako eskariak problema-egoera talde handiarekin ebazteko arbel digitala erabiltzea proposatzen dizugu.
Ondoren, gaia landuko dugu guztion artean zenbait ariketa eginez.
Zure ikasleek egiten dituzten jarduerak gainbegiratzea gomendatzen dizugu. Beharrezkoa dela uste baduzu, egin ariketak paperean.
Baliabide orokorrak
Material osagarria
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
30 minutu
Zer da biribiltzea?
Guztion artean biribiltzea zer den eta nola egiten den azalduko dugu.
Ondoren, banaka, norberak zuzentzeko ariketak egingo ditugu.
Baliabide orokorrak
Hasierako problema-egoera talde handian ebaztea. Jarraian, ikasleek bakarka egingo dute lan: proposatutako ariketak egingo dituzte.
Diapositiba-emanaldi bidez, erakutsi Biribiltzea fruta-dendan saioa, biribiltzeko beharra sortzen duen egoera bat ikusteko.
Biribiltzearen inguruko azalpenak eman eta egin taldean proposatutako ariketak.
Ondoren, elementu elkarreragilea erabiltzea aholkatzen dizugu ikasleek, banaka, proposatutako jarduerak egin ditzaten.
Ikasleek ariketak egiten dituzten heinean gainbegiratzea komeni da.
Baliabide orokorrak
Baliabide osagarriak
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
Ordu 1
Ikus dezagun nola egiten diren zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak.
Baliabide orokorrak
Ebatzi talde handian eta arbelean problema-egoera bat.
Azaldu batuketak eta kenketak egiteko mekanismoak adibide batzuk jarriz talde handian.
Ondoren, banaka, ikasleek zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak egingo dituzte.
Bidaia luzea problema-egoeraren bidez gaia aurkeztea proposatzen dizugu.
Ondoren, zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak egiteko jarraitu beharreko pauso eta prozedurak proiekta ditzakezu. Dokumentu hori ikasleei ematea komeni da; hala behar badute, kontsultatzeko materiala izan dezaten.
Ondoren, prozedurak gogoratuz, guztiok batera hainbat eragiketa egingo ditugu (hainbat elementu zuzen ordenatuz eta mekanismoak ebatziz).
Ondoren, eragiketa-sortzailea erabiliz, ikasleek eragiketak banaka ebatziko dituzte haien ordenagailuetan.
Egokia dela baderitzozu, ikasleei eragiketa gehiago dituen testu bat eman diezaiekezu praktikatu dezaten.
Saio honetan landutako eragiketen ebazpenean egindako akatsak aprobetxatzea gomendatzen dizugu.
Beharrezko jotzen baduzu, zure ikasleei jardueraren bat proposa diezaiekezu (paperean edo euskarri digitalean) eta saioa amaitzean jaso.
Baliabide orokorrak
Material osagarria
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
Ordu 1
Goazen azokara. Proposatutako jardueren arabera, rol desberdinak hartuko ditugu.
Hainbat egoeratan aurkituko dugu geure burua eta zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak egin beharko ditugu.
Lehenik, okin bihurtuko gara eta gure bezeroak artatuko ditugu. Bezero horiek produkturen bat erostera etorriko dira gure dendara eta bost edo hamar euroko billetearekin ordainduko digute. Atzerako zuzenak itzuli behar dizkiegu.
Ondoren, azokako bezeroak izango gara. Kontuarekin akatsik egin ez dezaten, adi egon behar dugu: azokako hainbat postutako tiketak izango ditugu eta asmatu beharko dugu zein diren ordaindu beharreko guztizkoa gaizki kalkulatua dutenak.
Baliabide orokorrak
Baliabide osagarriak
Talde handian egin beharreko jarduerak azalduko ditugu. Ondoren, ikasleek banaka egingo dute lan haien ordenagailuetan.
Zenbaki dezimaldunen batuketak eta kenketak egitean jarraitu beharreko prozedurak gogoratzea komeni zaizu. Saioko bi jarduerak azalduko ditugu, eta, horretarako, ariketaren bat proiektatuko dugu arbel digitalean.
Ondoren, ikasleen banakako lana gainbegiratuko dugu.
Egokia dela baderitzozu, ikasleei ariketa gehiago dituen testu bat eman diezaiekezu praktika dezaten.
Ikasleek eginiko lanaren jarraipena.
Baliabide orokorrak
Material osagarria
Banaka
Ikasgela
Iraupena:
Ordu 1
Orain, landutako gaiak gure egin ditugula egiaztatzeko hainbat ariketa egingo ditugu.
1. Hainbat zenbaki dezimaldun irakurri eta idaztea.
2. Emandako zenbaki dezimaldunak deskonposatzea.
3. Hainbat kopuru ordenatzea.
4. Hainbat kopuru biribiltzeko ariketa egitea.
5. Proposatutako hainbat eragiketa ebaztea (batuketak eta kenketak).
6. Proposatutako problemak ebaztea.
Ordenagailua
Baliabide orokorrak
o Hainbat zenbaki dezimaldun irakurri eta idaztea.
o Hainbat zenbaki dezimaldun ordenatzea.
o Hainbat kopuru biribiltzeko ariketa egitea.
o Zenbaki dezimaldun bat osatzen duten elementuak sailkatzea eta proposatutako eragiketa-mekanismoa egitea (batuketa edo kenketa).
Proposatutako jarduerak banaka egitea komeni da bakoitzaren ezagutzak baloratu eta azken ebaluazio gisa erabiltzeko.
Azaldu azken saioetan landutako gaiak barneratu dituztela egiaztatzeko ariketa batzuk egin behar dituztela.
Ikasleei jarduerak autonomoki ebazten saia daitezela eska diezaiekezu, erantzunak ondo pentsatuz eta arinegi ibili gabe.
Testu-jardueren soluzio-orria.
Ariketak bildu eta zuzentzea.
Ikasleren batek jarduera burutzen ari direnean galdetzen badu, izenburua eta egin beharreko ariketa ulertzen laguntzea gomendatzen dizugu baina nola egin behar duen esan gabe.
Baliabide orokorrak