![]() |
Proportzionaltasuna |
![]() |
Elementuak (1/2) |
![]() |
Problema batean badakigu zein diren aldagaiak. Orain, aldagai horiek erlazionatzen eta nola erlazionatzen diren interpretatzen ikasi behar dugu. Edozein motatako aldagaiak daude, hala nola tenperatura, prezioa, urteak, pisua, denbora, kopurua, espazioa...Abiadurei buruz hitz egiten dugunean ez al ditugu erlazionatzen espazioa eta denbora? Gogoratu ingurunearen ezagutzan abiaduraren formulari buruz ikasi duzuna.
ARRAZOIA:Bi zenbakiren edo bi neurriren arteko zatidura da.
PROPORTZIOA:Bi arrazoiren arteko berdintza da.
1. Banakako jarduera: Jakingo al zenuke esaten bi magnitude edo aldagai noiz dauden erlazionatuta edo noiz diren independenteak? Esaterako, autopistan dagoen auto kopurua eta sortzen den auto-ilararen luzera. Erlazionatuta dauden bi aldagai edo magnitude dira. Hala ere, autoen barruan dagoen pertsona kopurua eta auto-ilararen luzera erlaziorik ez duten bi magnitude edo aldagai dira, beraz, independenteak dira.
Orain zuri tokatzen zaizu. Adierazi magnitude edo aldagai hauek erlazionatuta dauden edo independenteak diren.
Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.
2. Banakako jarduera: Magnitude proportzionaletan erlazioa duten magnitudeak ere bereizten ditugu. Esaterako, ogi batek 0,80 euro balio baditu, bi ogik 1,60 euro balioko dituzte. Magnitude proportzionalak dira, proportzio berean handitzen direlako.
Hala ere, 5 urteko haur bat 110 cm altu bada, horrek ez du esan nahi 10 urteko haur bat 220 cm altu dela. Esan nahi duena da bi magnitude horiek erlazionatuta egon arren ez direla proportzionalak. Orain kalkulatu zenbait berreketen balioa. Kalkulagailua erabil dezakezu. Orain zuri tokatzen zaizu. Adierazi magnitude hauek erlazionatuta dauden ala proportzionalak diren.
Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.