Edozein arazoren aurrean gaudenean zenbait aldagai erabiltzen ditugu. Aldagai horiek harremana dute elkarren artean. Esaterako, arazo hau aurki dezakegu inoiz: “Zenbat handitu da erosketaren poltsa esne tetrabrik bat ordez bi tetrabrik erosten baditut?”. Planteamendua oso erraza da: zenbat eta tetrabrik gehiago sartu poltsak pisu handiagoa izango du. Hortaz, hauek dira dauden aldagaiak: esne tetrabrik kopurua eta pisua. Aldagai horren artean erlazioa dago, noski. Hori da unitate honetan ikasiko duguna.
Jarraian zenbait galdera egingo dizkizugu, gogoeta egin eta zure ikaskideekin horiei buruz hitz egin dezazun.
ZER IKASIKO DUGU?
Unitate honetan beste urrats bat emango duzu ezagutza zientifikoaren ikasketan. Problemak ebazteko estrategiak ikasiko dituzu, aldagaien artean zer motatako erlazioa dagoen aztertuz eta proportzionaltasun zuzena, alderantzizkoa edo beste mota batekoa den adieraziz. Halaber, aldagai desberdinen artean konparazioak egingo dituzu, zein portaera duten aztertuz, eta horrekin ondorioak aterako dituzu. |
ATALAK
|
Unitate honetan ikasi duzuna azaltzeko gai zaren ikusiko dugu orain. Hartarako, lehendabizi, taldeka egiteko ikerketa eta aplikazio lan bat proposatuko dizut.
Unitateko edukiak berrikusi nahi badituzu erabili aurkezpen hau.