Cerrar actividad

WEBQUEST

#

SARRERA

Dibisa-aldaketak herrialde bateko moneta-unitate baten balio-aldaketari erreferentzia egiten dio. Horrela, beste moneta-unitate bat bihurtu da. Esaterako, Estatu Batuetara egingo badugu bidaia Bankura joan beharko dugu gure aurrezkiekin eta euroak dolar amerikarretan aldatzea eskatu. Gerta daiteke 150 €-kin joatea eta 135 $-ekin itzultzea. Une horretan euroaren balioa 0,90 dolarretan egongo litzateke.

Herrialdeen arteko dibisa-aldaketa ez da konstantea; denboran zehar, zenbait faktore ekonomiko direla medio, aldatuz joaten da. Horren eraginez, herrialde bateko moneta-unitateak gora edo behera egiten du beste herrialde bateko moneta-unitatearen aldean. Hau da, dibisek nazioarteko merkatuan duten balioa aldakorra da.


ARIKETAK

Banatu 4 ikasleko taldetan eta erantzun galdera hauei:

  1. Gauza bera al da dibisei eta monetari buruz hitz egitea?
  2. Zer da inflazioa? Zein dira horren arrazoi nagusiak?
  3. Zein dira dibisa-aldaketan eragina duten faktoreak?
  4. Ikertu nazioarteko 6 moneta-unitate (euroa ez direnak) eta bete taula hau:
    Lehen adibide bat emango dizugu: Espainia eta euroa.
  5. Bilatu Interneten nazioarteko mapa geografiko bat eta adierazi nongoak diren aztertu dituzuen 6 monetak. Horretarako, kopiatu moneta bakoitzaren irudia dagokion kokapen geografikoan.
  6. Ebatzi dibisa-aldaketari buruzko problema hau:

Carlos Japoniara joan da 800 €-ko aurrezkiekin. Egin zuen lehendabiziko gauza Bankura joatea izan zen, dirua yenetan izateko (Japoniako moneta-unitatea) Une horretan 1 € 104,86 yenetan zegoen. Japonian 200 € gastatu ditu garraioan eta elikagaietan, 300 € oparitan eta 120 € museo eta eraikin interesgarrien sarreretan.

  1. Zenbat yenekin joan zen Carlos Japoniara?
  2. Zenbat euro gastatu zituen garraioan eta elikagaietan?
  3. Zenbat euro gastatu zituen oparitan?
  4. Zenbat euro gastatu zituen museo eta eraikin interesgarrien sarreretan?
  5. Zenbat yen geratu zaizkio?
  6. Espainian Bankura joan eta dirua berriz aldatzen duenean, zenbat euro geratuko zaizkio?

PROZESUA:

Zuen ikerketa egiteko sartu jarraian agertzen den “baliabideak” ataleko helbideetara.
Komeni da taldeko 4 kideen artean banatzea ikerketa-lanak.
“ARIKETA” atalean egindako galdera bakoitzari erantzuteko, komeni da zehatza izatea eta gehiegi ez luzatzea. Kontzeptu bakoitzeko, gehienez, 10 lerro idaztea komeni da.

* Lan zabalagoa egin nahi baduzue, power point erabiliz aurkezpen bat egitea proposatzen dizuegu. Horrela, diapositiba bakoitzean 4. eta 5. itemetan ikertutako moneta-unitatearen datuak jarriko dituzue:
- Herrialdearen izena
- Bandera
- Monetaren izena
- Banderaren marrazkia
- Balioa eurotan
- Kokapen geografikoa

BALIABIDEAK

Kontzeptuen definizioa:

http://www.gestiopolis.com/canales/economia/articulos/70/tipcammor.htm
http://www.eumed.net/cursecon/dic/jph/U.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Divisa
http://www.econlink.com.ar/definicion/inflacion.shtml
http://www.elpais.com/.../20080427elpneglse_5/Tes

Dibisa-aldaketa:

http://es.wikipedia.org/wiki/Unidad_monetaria_de_valor_m%C3%A1s_alto
http://go.hrw.com/atlas/span_htm/world.htm
http://www.mapasybanderas.com.ar/

GAITASUNEN ARABERAKO EBALUAZIOA:
- Ebaluazio-irizpideak:
1. Informazioa bilatzea eta aukeratzea.
2. Laburtzeko gaitasuna.
3. Informazioaren tratamendu koherentea eta diziplinartekoa.
4. Problemak ebaztean matematika aplikatzea.
5. Elkarlana.

WEBLOGA

BALIABIDEAK

Blog bat nola erabili behar den jakiteko, jarraibide zehatzak dituzu ondorengo web orrian.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir