|
 |
 |
 |
Atmosferaren geruzak |
![]() |
Zuhaitzeko
puntua: Lurreko materialak / Lurraren atmosfera / Atmosferaren
sorrera eta eboluzioa. Egungo atmosfera: egitura, osagaiak,
tenperatura eta presioa. Nitrogenoa eta oxigenoa: ugaritasuna
eta propietateak. Karbono dioxidoa eta ozonoa: eraginak ingurumenean.
Airearen kokapena eta osagai aldaketak. Kutsatzaileak. Airea
eta osasuna. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash bidezko animazio honek atmosferaren
geruzak zein diren jakiteko eta horien ezaugarriak eta hedadura
ezagutzeko balio du.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Atmosferaren geruzak”
izeneko baliabideari nahiz ikasgai-planeko jarduerei esker, atmosferaren osagaiak eta egitura deskribatuko ditugu, Eguzki Sistemako beste planeta batzuetako atmosferekin alderatuta, bai eta lurraren atmosferako geruza bakoitzean gertatzen diren fenomeno nagusiak identifikatu ere.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
Baliabidea ikusi aurretik:
- Lurra ez dela atmosfera daukan planeta bakarra eta ezaugarri bereziak dituela adieraztea.
Baliabidea ikusi bitartean:
- Atmosfera sistema homogeneoa, zatirik gabea, dela adieraztea;
bai eta sistema horren propietateak altueraren arabera aldatu
egiten direla ere (1. azpipantaila).
- Atmosferako tenperatura-aldaketei esker, zientzialariek atmosfera hobeto ikertu ahal izateko bost geruzatan banatu ahal izan dutela ohartaraztea (1. azpipantaila).
- Lurrazaletik aldentzean tenperatura-aldaketa konstantea ez dela azaltzea; hau da, geruza bakoitzean gertatzen den eguzki-erradiazioaren xurgapenaren arabera, handitu edo txikitu egiten dela azaltzea (1. azpipantaila).
- Bitxikeria moduan, troposferaren lehenengo 500 metroetan basamortuetatik eta sumendietatik etorritako hautsa edo kutsadurak eragindako esekidurazko hautsa pilatzen dela azpimarratzea; hori dela-eta, geruza zikina deitzen zaio (1. azpipantaila).
- Troposferako airea eguzki-erradiazioak ez duela zuzenean berotzen adieraztea; hau da, lurrazalak isuritako beroaren eraginez, zeharka berotzen duela adieraztea (2. azpipantaila).
- Estratosferako tenperatura-igoera ozonoak eguzki-erradiazio ultramoreak xurgatzen dituelako gertatzen dela erreparatzea (2. azpipantaila).
- Termosferan aurora
polarrak sortzen direla ohartzea (2. azpipantaila).
- Exosferako tenperatura oso altua dela adieraztea, Eguzkitik iritsitako partikula asko gordetzen dituelako. Horri eguzki-haizea deitzen zaio (2. azpipantaila).
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, lurreko atmosferaren ezaugarriek gure planetako bizitzan zenbaterainoko garrantzia duten uler dezaten. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Finkatze- eta zabaltze-jarduera gisa, eskatu ikasleei
jarraian aipatzen den web orrira joateko eta bertan atmosferari
buruz proposatutako kasu praktiko guztiak egiteko. Komenigarria
izango litzateke kasu praktiko bakoitzaren amaieran lortutako
emaitzak guztien artean eztabaidatzea. http://teacherlink.ed.usu.edu/tlnasa/units/EarthAtmos/
- Deforestazioak atmosferan izan dezakeen eraginari buruz eztabaidatu ikasleekin.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Atmosferaren profil bertikala”), atmosferaren egiturari buruzko kontzeptuak indartuko dituzte ikasleek.
- 2. jardueraren bidez (“Atmosferaren zein geruza da?”),
atmosferako geruza bakoitzean gertatzen diren fenomenoei eta ezaugarriei buruzko edukiak indartuko dituzte ikasleek.
- 3. jardueraren bidez (“Aire atmosferikoaren osagaiak”), airearen zenbait ezaugarriri buruzko ezagutzak indartuko dituzte ikasleek.
- 4. jardueraren bidez (“Beste planeta batzuetako atmosfera”), Eguzki Sistemako planetetako atmosferaren osaerari buruzko ezagutzak zabalduko dituzte ikasleek.
|
|
 |
 |
 |
|